www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 16.an
Santa Eufemia Birjin ta
Martir Kalzedoniakoa

 

        1. S. Eufemia, zeñi diogun debozio leku gebetan arrazioreki, ze buratso ilustreen alaba Kalzedoniako Ziudadean jaioa, zuena Aita Senadore, edo Konsejuko Jauna an, eta bera agitz birtutetakoa, juiziosa, galanta, garbi ederra. Eginten zelaik an festa andi bat Marte deitzen zuten Jangoiko falsuari, guziak manaturik biziaren penan akuditzeko, Sandak etzue nai izan du joan festa urde gartara, ez mantxatzeagatik bere arima. Eta nola baize persona ain prinzipala, bereala notatu zute falta arren sazerdote falsuek, eta akusatu zute Sanda Prisko Prokonsularen presenzian. Onek preso ekarrazirik nai zue obligarazi adoratzera aien Jangoikoak, ezperen pasaraziko zitiola tormentu arrigarriak. Sandak etzuelaik ajolarik arren meatxues, iduki ondoan karzelean zenbait egunes, atra zute audienzia publikora, non ikusirik ain konstante konfesatzen ausarki Jesu Kristo Jangoiko ta gizon gure Salbazalea, manatu zue atormentatzeko Sanda errukiro: azotatu zute burriñasko zaroeki: deskoiuntatu, ta atra zizkiote ezurrak beren juntetaik: Lotu zute errueda bati auxteko ezurrak zatika. Sanda armaturik guruzearen señaleas, eta Jesus bere Esposoa baitan zuen konfianzas zegokio eskatzen anpara zezan: Anparatu zue bereala libratus erruedatik, ta paratus bera sana guzis, ta argi-ederrago len baño, lotsatus berdugoak eta saionak. Itxeki zute sugarretan labe bat beterik zarmendus, istupas, azufres, ta pikes: botatzeko an arrimatu zirelaik bi Ministro, ikusi zute Sandaren bi aldetaik bi Aingiru prest defendatzeko: eta etzire aiek atrebitu ukitzera. Manatu zitue Tiranoak berze bida egiteko lan gura: baña biak errepispildu zire an; eta Sanka atra ze libre bilo bat ere erre gabe. Nor etze desengañatuko prodijio gebeki? Baña guzia uste zute zela sorginderia Deabruaren arte gaixtos.

        2. Manatu zue paratzeko Sanda dilindan, loturik oñetaik arri pizu batzuk, ala deskoiuntatzeko: baña etzue atra protxurik. Berriz oraño butzu bat beterik ures, arrai, ta zapore-genero anitzes, botarazi zue an barnean, jan ta konsumi zezaten: baña etzekio baliatu. Aiek izan ziote Sandari errespeto, erakutsis berai, zer in bear zuen, nai baluke ikasi. Prebeniarazi zitue zerra ta zartegi andi batzuk; zerratus bekala mienbro sanduak fritatzeko suan. Baña zerrak beratxturik argizariaren gisara itzuli zire, eta itzali ze sua, ta Sanda triunfante gloriosa, garaiturik ura, sua, burriña, animaleak, berdugoak, Tiranoa, ta Demonioa. Eztela baratzen oraño? Manatu zue botatzeko Eufemia laur leonei, ta irur artzei. Zertako ainberze donzellatto baten kontra? Baña defendatzen duelaik guzis poderosoak, oroat da paratzea laur milla. Sandak ia joan naiez bere Esposo dibinoagana Zerura, eskatu zio, iaketa mostratu zuen ain ongi bere podorea libratus ainberze tormentuetaik, etzezala mana barka zezoten animale gaiek, baizik eraman zezala arren espiritua. Aditu zue Jaun onak, ta egin zio gustoa: ta ellegaturik artz batek, ozka bat egin ta utzi zue ilik an, batere iago ukitu gabe: ta berze leonak ta artzak zeude inguruan erreberente lamikatzen oñak Sandari. Iltzerakoan agitu ze terremoto andi bat, eta jendea lotsaturik joan ze iges. Orreki S. Eufemiaren buratsoek izan zute leku artzeko gorputz sagratua ta ortzitzeko an urbil, negarra zeriotela, tristuraz ez, bai kontentuz. Asko milagro egin du Jangoikoak Sanda gau dela medio, ta ala da sanda famatua. Kontatzeko da milagro agitua bere tenploan zelebratu zelarik Konzilio Kalzedonense jenerale andi gura sei eun ta ogeita amar Obispoena S. Leon Aita Sanduaren, ta Marziano Enperadorearen denboran, kondenatu zuztelaik Dioskoro ta Eutikesen herejiak. Alegatzen zute herejeek, etzela ongi eman sentenzia egiaren amorez, baizik Enperadorearen errespetos. Katolikoek proponitu ziote para zeizela Sandaren obian ala aien, nola eben fedearen konfesioko librua berez: eta zein ere Sandak aprobatzen zuela mostra zezan, ura admiti zeiela, egietafedeskoa bekala. Egin zute ala; idikirik Sandaren obia edo urna: paratu zuzte arren gañean bi libruak. Ertxi ze gero urna: eta orazio eginik mostra zezan zein zen egia: irur egunen buruan idikirik, aurkitu zute Katoligen librua zeukala Sandak eskuan, ta herejeena botarik oñen pean. Eta edatu zuela Sandak eskua, ta eman Enperadoreari Katolikoena: baita gauza admiragarria, konfirmatzeko Kristioak, ta konfunditzeko herejeak. Pasatu zue martirioa Dioklezianoren denboran.

 

aurrekoa hurrengoa