www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 29.an
San Franzisko Sales Obispo

 

        1. Badire elizan sanduak gure denboratik urrun izanak, ta badire urbil izanak ere: ebetaik bat da S. Franzisko Sales Saboian jaioa 1566 urtean buratso nobleetaik. Ze ederra gorputzes, ederrago ariman, atento, afable, jeneroso, obediente, ta amable, nola Aingiru bat deitzen zutena. Estudiatzen zue adinari zegokiona atratzeko jakintsu, zeramalaik alzinean beti jakindearen prinzipioa, baita Jangoikoaren beldurtasuna. Konfesatzen ze asteoro gastezutuan: ikasi zue orazio mentala egiten; eta ala Jangoikoaren inspirazios Ama birjinaren alzinean egin zue boto guardatzeko birjinidadea, ortako arturik Patrona Birjina Santisima. Bere estudioetaik artu zue etsaiak eskaida, galarazteko, al bazezake, edo tropezarazteko gaste sandua. Leitu zue guti direla eskojituak, eta anitz galtzen direnak. Asi ze kabilatzen, bidea zerurako zein mear ertxia den, ta sollik salbatzen direla predestinatuak; eta Demonioak iduriarazten zio, etzela bera predestinatuetaik. Konsolatzen zue konfesoreak, ta bere esperanzak ere aldartez: baña andik guti berriz aflijitzen zue pena garren aranzeak, ai! zer izanen da nitas? Ai bateki gau ta egun penaturik bizi naiz: Ai ene Jauna Jesus, salbatuko ote naiz? Zebila triste ilun kolore gaizturik, ez lorik apenas, ez gustorik jan edo edanean, ez deustan ere. Bein sarturik tenploan Ama birjinaren kapillan goart eman zue ol batean eskribiturik S. Agustinen orazio gura Memorare & Bereala bildurik bere arimaren indar guziak erran zue, Oroi bedi, o piadosisima Birjina Maria, eztela sekulan ere aditu, orrengana akuditu duenik, orren anparoa eskatu duenik bakotxik ere izan dela desanparatua: Ni konfianza goneki animaturik berorrengana eldu naiz, berorren alzinean nago otoi ta otoi: ez nazala desanpara ni, o Jangoikoaren Ama ona, baizik adi benaza, ta egin bezada grazia. Erran zue au negarra zeriola: eta berartan, ala nola desegiten diren iluntasunak iruzkia atratzeareki, bereala kendu zekio biotzaren tristura, ta bete ze alegria gozoas; eta iduri zekio erori zekizkiola gorputzetik eskamak bekala, eta ala Ama onaren faborez gelditu ze sosegaturik sereno alegre konfiaturik ederki.

        2. Sei urte pasaturik estudiatzen Parisen, itzuli ze sortuetxera; Amak ez luke nai utzi bere konpañiatik ain seme on amablea, baña Aitak nai zue iganarazi munduko dignidadeetan gora, orgatik biali zue Paduara estudiatzera legeak. An fortunatu zekio Aita espirituale ta konfesore bat sandua, zeñek segiarazi zio Teologia Sagratua, adibinatus bear zela izan obispo, ta arimen zixtari guapoa. estudio prinzipalena ze sandutzean arima: prinzipalki alke bat birjinala, modestia, ta kastidade garbia mostratzen ze agerrian ere, aurpegian ta begietan ere. Deshonestoek sarnosoen gisara uste zute apegatu arri beren gaitza: ortako billatu, ta alokatu zute emasteki bat erakutsis zer ta nola in bear zuen mutil sanduareki: au eramanarazteko arren etxera, engañatu zute gezurres, etorri zela Doktore famatu bat, ta preziso zela, egitea bisita. Joan ze aieki, ta galdeginik Doktore Jaunas, Damak iduriarazis arren Andrea zela, errespondatu zue atra zela etxetik, baña itzuliko zela fite, nai bazute etxiden: jarri zire, ta Damak iduriarazis juizio ta honestidade, nola balitz sanda, asi zue konbersazio on bat sanduareki: bitarteo lagunak etxea ikusteko atxekiareki zoezi jaikis bata berzearen atzetik, ta utzi zuzte bakarrik biak. Orduan hazienda gaixto garrek usatu zitue bere maña ta tentabide gaixtoak Deabruak erakustentuenak. Sobresaltatu ze mutil honestoa, ta erretiratus laster serio erran zio, uste nue nik negola jardukitzen Andre birtuosa bateki, baña orai iduri zaida nagola urdategi batean, ta on dela urde bat. Irri egin zue arrek, eta segitu zio itz eta akzione itsusies: sanduak lixtu botarik aurpegira utzi zue prisaka iges atrarik etxe gartaik. Lagunak atra zekizkio bidera, nola deus etzekitela: baña sanduak akar in ziote alako maldadeas: eta despeitu zitue betikos alako lagunak. Jakin ze lanze gau ziudadean, eta izan ze batzuen alkaizun, berzeen exenplu, ta guzien admirazio, beiratzeas gaste gura ain guzis ederra kanpotik eta barnetik. Berriz ere izan zue pelea gisa gau, eta biktoria oroat.

        3. Etze orgatik egin ausart konfiatu, bai beldurti humilago, jakinik dela kastidadea Jangoikoaren donoa, ta ez dezakela izan gizonak, ezpadio ematen Jangoikoak. Eman ze egitera iago orazio ta penitenzia: anitz lan, guti jan ta edan: lo gutiago, luzeago orazioa gauoro: ala kolore gaiztu, flakatu, ta erori ze heri. Ia eriora urbildus, etze lotsatzen, ta ez tristatzen: beiratus bere Aioa negarrez, erraten zio, Jauna, ez negar egin, ezi Jangoikoak manatzen duena bear da obeditu alegreki, jakinik gure Aita dela, ta gure ona nai duela. Ni nago prest oroat iltzeko, oroat bizitzeko, nola duen plazer berak, ezi berarena naiz, dela bizi, dela il. Enkargatu zio enkomendatzea arren arima, ta gorputza entregatzea barberei, egiteko anatomia, protxatzeko zerbait ilas geros, iaketa bizian etzen izan deustako protxal. Admiratu ze Maestrua, ta iago onetsi zue andik alzina. Sendaturik Jangoikoaren grazias graduatu ze Doktore ogeitalaur urtetan. Aitak nai zue munduko, baña Aita zerukoak nai zue Elizarako. Ordenaturik orden sagratuas manatu zion obispoak predikatzeko Korpus Kristiren festan. Zegolaik orduaren beira aditzeas sollik ezkilaren señalea, de repente eman zio alako ikaradurak, ezi sukarrak arturik preziso izan zue botatzea goatze-gañean. Jangoikoagana goratus biotza: erran zue, Jauna, noaie predikatzera obedienzias; berorrek plazer barin badu, eman bezada grazia, ezperen, pazienzia. Sentitu ze istantean animaturik, eta predikatu zue ain miragarriro, ezi ze ageri Jangoikoa mintzatu zela arren agos, ta ura zela proprioki Jangoikoaren itza. Guziek in zute Juizio, eskojitua zela Apostolutako; espezialki obispoa zego zoraturik kontentus. Ordenaturik sazerdote guzia enpleatzen ze arimen onetan anitz maneras. Paratu zue bere konfesonarioa elizako atariaren ondoan: an egoten ze goiz guzian pazienziaren alkian aditus guzien konfesioak, espezialki pobreenak; eta beraren erranes mogitzen zirelaik egitera negar, ematen ziote bere pañoloa txukatzeko: eta itsuak, eta maingiak, eta malderrak eramaten zitue eskutik komunioneko lekura. Denbora gartan

        4. Dominatzen zue herejiak an urbileko probinziaetan. Determinatu ze joatera desengañatzera jende gaiek Jangoikoareki bateo. Zenbat trabaju pasatu zue, zenbat peligro biziaren, zenbat aldis libratu zue Jangoikoak miragarriro? Konbertitu omen zue iago ezi irur ogei ta amar milla arima fede katolikora. Ia Jangoikoak nai zue paratu Elizako kandeleroan eskojiturik Obispotako. Joan ze izatera examinatua Roman anitz Kardenale, anitz Arzobispo ta obispo, ta anitz berze Persona jakintsuen alzinean: Agertu ze humil modesto sereno: errespondatu zue guzietara klaridade, sosegu, ta satisfakzio osoareki. Aita Sanduak berak gusto andiareki galdegin zio difikultade bat: errespondaturik bere iduritua, erran zio Aita Sanduak, ene humea, ez nue nik ala entendatu. Orduan arrek, bada nik ere eztut nai ala entendatu, baizik nola nai duen orren santidadeak. Emen Aita Sanduak jautsirik bere tronotik artu zue besarka ziola, edan zazu zeure iturritik, eta emazu edatera jendeei. Admiratu ze Roma alako humiltasunas alako jakintasunareki batean. Humiltasun, ta modu afable gura izan ze nola zeboa, zeñeki arrapatzen zituen arimak Kristoren. Arreki bateo xakintasuna, mintzaera, ta oraziotik atratzen zuen sua. Bi itzez, Jangoikoaren grazia ta sanduaren grazia uniturik zire iten zuztenak prodijio admirableak. Agitz kuidatzen zue eskojitzeas sazerdotetako bear bekalakoak. Lenbiziko asi zelaik ordenatzen, ordenatu zue bat Jaunaren ta bere gustokoa. Ondorean elizatik atratzean goart eman zue nola zegon kortesia egiten noribaiti atra zeien lenik, etzelaik an ageri nior. Deitu zue beregana, ta galdegin zio, ia nori egiten zion kortesia. Errespondatu zio humil, nola Janpikoak egin zion grazia ikusteas bere Aingiru guardiakoa: eta lenago au joaten zekiola alzinean noranai zoeien, eta egun nola ordanetu bainaiz sazerdote, gelditu da atarian Aingirua, pasa naiela ni lenik; orgatik porfiatzen nio nik pasatzeien bera len bekala. Admiratu ze sandua sazerdotearen dignidadeas, zein errespetatzen duten ala Aingiruek.

        5. Jangoikoaren probidenzias kuidatu zue S. Juana Franziska Fremioten arimas; lagundu zio fundatzen Bisitazioaren errelijionea, eman zitue erregla ta ordenanza bear bekalakoak segitzeko beren fin prinzipala, baita bisitatzea heriak ta beartsuak, arimen probetxu andiareki. Ia aspaldirik Jangoikoak faboratzen zue lagundus milagro klaroeki. Guzietako ze sandua, eta berak etzue erreparatzen deustan ere ongi iteagatik. Baña gorputzak etzezake soporta ainberze Mn, neke, ta karga. Asi ze betetzen gaitzes anitz maneras. Eta berak ere ezaundu zue urbiltzen zela plazoa joateko emendik. Nai zute erregek eta Karlos Emanuel Dukeak asisti zezan aien ertean ajustatu bear ziren itekoetan. Etzekie ukatzen gauza on zenik. Asi ze despeitzen betikos bereetaik. Monjatako zegon aur bati, zeñi len erran zion etzela ellegatuko amalaur urtetara, orduan despeinan erran zio, a Dios, ene alaba, zeruraño ezgara ikusiko berriz. Eginik bere biajea, zelebraturik eguerri egunean irur mezak: ia langiadura andiareki S. Juanen egunean erori ze goatzean: eskatu zue oliadura: orduan ez, baña gero gauasko oren batean eman ziote. Sufritu zitue sualeak buruan pazienzia admirableareki, naiz bazekien etzirela izanen protxal. Gero jarri ze iltzen, eta letania bitartean despeitu zue arima sanda gura inozenteen egunean, Kristoren 1622 urtean adinaren 55.an.

        6. Ilas geros apertu ze zenbaitei glorioso eder miragarriro, eta Jangoikoak manifestarazi du anitz milagro egines bera dela medio: baña milagrorik obena da egina sandua bera ain guzis ona, manso afablea ta amazalea, Jangoikoaren ta gizonen maitea: au da diona Elizak egin zena guzia guziendako: aisatu zuena zerurako bidea, ta suabetu Kristoren bustarria, ta arindu karga: nola? Jesus onaren amore gozo gozoaren birtutez. Bere eskribitu zituen obra eder guzien buruan beti paratzen du lenbiziko itza, Biba Jesus. Amore goneki dulzatu zekio ainberze biotz jeneroso gura, tiratzeko jendeen biotzak Jesusengana. Onek amolsuki iago arima irabazi zue ones on, ezi ez asko misionariek oius eta meatxus. Onek guzia iten zue amorez, amorean, ta amorearen. Biz bedeikatua Jesus ona ala apegatu ziona bere jenio ona.

 

aurrekoa hurrengoa