www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 18.an
Santa Sinforosa,
ta zazpi seme Martirak

 

        1. Erakusteko Jangoikoak, nola Amak amatu beartuen bere humeak, ez mundu gontako, baizik zerurako, ta Jangoikoarendako, paratutu exenplu zenbait Ama, ala nola Makabeoen Ama antiguasko legean, eta lege berrian S. Felizitas, ta S. Sinforosa, irurek ain txusto zazpi semeen Ama bakotxa. Egungoak S. Sinforosak izan zue senarra Martir deitua S. Jetulio: zazpi seme izanak ere Martir, eta bera ere Martir, izateko familia guzia Jesu Kristoren jendakia, zeintas erran daiken ziona Dabizek ps. 23. Au da jenerazioa billatzen dutenena Jangoikoa, jaio zena igateko zerura. Il ondoan Aita, Adriano enperadorearen denboran, zazpi semeak Amareki egon zire altxaturik Romatik kanpoan: zeren ezi ezta debekatzen iges egitea persekuziotik nola egin zuen Jesus berak Herodesenganik: eta on da ongi egina espezialki eztelaik senti indar askoreki emateko bizia. Orai Jangoikoak nai duelaik, ematen du indar, ta grazia ortako: ta orduan Jangoikoaren amorez ofratu bear da bizia. Ellegatu ze ordua ortako, ta arrapaturik guziak eraman zuzte enperadoreagana. Onek Ama obligatu nai zue uztera berak, ta bere humeei utziaztera Kristoren fedea: baña ezin deus logratu zukelaik, emanarazi zio anitz golpe aurpegian, ta paratu dilindaka biloetaik airean: andik oius Ama animosak animatzen zitue semeak pasatzera martirio Jesus onaren amorez. Asarraturik ortas tiranoak botarazi zue ugaldean arri bateki an ito zeien: ala egin ze. Biramonean zazpi humeak loturik zazpi zuretan ilarazi zitue asko maneras: bata pasatus lepotik ezpata: berzea bularretik: berzea zatikatus mienbros mienbro: berzea erditik partitus & Ala zorzi erres preziosoak sakrifikatu zire Jesu Kristoren honratan: arimak igan zerura gozatzeko berareki: gorputzak botarik gaixtoek, billatu ta bildu zuzte onek &.

 

aurrekoa hurrengoa