www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 3.an
Santa Jenobefa Parisgo Patrona

 

        1. S. Jenobefa Parisgo Patrona jaio ze ango aldirita batean urbil. Aurttoa zelaik oraño, ageri ze artan Jangoikoaren grazia de manera, ezi pasatzean andik S. Jerman Obispoa S. Luporeki, jendeak atrarik ikustera ta honratzera, guzien ertean sanduak ikusi ta ezaundu zue sandattoa bere buratsoeki an, ta deitu zue, ta exortatu zue konsagratzera Jesu Kristori zen guzia bere esposa eskojitua bekala, despreziatus mundua: eta entendaturik sandattoaganik, oni beroi zela arren intenzioa, eman zio señaletako guruzetto bat eraman zezan lepotik. Eta buratsoei enkargatu ziote agitz kuidatzea arttoas, ditxosoak zirela izateas alaba gura. Ia prinzipiotik Jesus onak artu zue posesio arima artas, eta zeuka amorosturik bere Majestadeas, etzuela kasorik gañarako guzias. Egun batez nai zuelaik Amak elizara joan manatu zio aurttoari, geldi zeiela etxean: aurrak otoi ta otoi, porfia ta porfia eraman zezala bereki elizara, enfadaturik Amak eman zio zaflon bat: ta bereala gelditu ze itsu, ta egon ze bi urtes, alik eta eskatu zion alabari ekar zezola ur guti bat butzutik, ta forma zezala gurutzearen señalea begien gañean: oneki, ta ur artas garbitzeareki itzuli zekio bista. Ala asi ze Jangoikoa mostratzen zein maite zuen arima gura. Geroxago joan ze berze bi donzellaeki Obispoagana, bedeika zezkiela ta konsagratu Jangoikoai: ala egin zue Obispoak, ta len lenik Jenobefa, naiz gasteena izanik, ezaundus Jangoikoaren argis graziasko tesoro altxatuak petxo gartan.

        2. Il zekizkio buratsoak, ta bera joan ze Parisa bizitzez: An progatu zue Jangoikoak perlesiasko heritasun luze nekepenasko bateki:purgatorio gartan ezaunarazi zue arima garren ona munduari, ta bere denboran eman zio osasuna. Denbora gaietan zebila Franzian Atila deitu zena Jangoikoaren azotea. Zoeie urbildus Parisa; ta angoak iziturik, erre ta errautstuko zuela guzia, zeude joateko iges libratu naies biziak. Sandak on aiturik erraten ziote ez egiteko alakorik, akudi zezatela Jangoikoagana penitenzias, barus, orazios, ta limosnas; konfia zezatela Jangoikoaren miserkordian, etzela sartuko azote gura Parisen. Eta sanda zego kontino eskatzen on beroi negarres bere Esposo dibinoai, ta esperanza onak ematen jendeai. Baña entenda daien, nola Jaun onak permititzen duen bere onetsiak izan daitzen persegituak ongi eginagatik, Parisdar zenbaitek, edo beldurtiagos, edo naiagos atra andik, ikusirik sandaren konsejus detenitzen zela jendea, determinatu zute iltzea, ta etzute il berla, pensatzeagatik zer eriotze gisa eman bear zioten. Eta S. Jermanek biali zuen Arzediano batek usmaturik nai zutela ilarazi sanda, nekez doi doia logratu zue utzi zezaten bizirik sanda, zeñen atenzios Jangoikoak etzue permititu ellega zeien Parisa Atila. Oh! nola jokatzen diren gizonak itsu itsua beren kontra!

        3. Admiragarria ze sanda gonen bizimodua; guzia karidade, humildade, kastidade, mansotasun, pazienzia, mortifikazio: ezi amabortz urtetaik berrogeitamartaraño astean bi egunes solamente artzen zue sustentu, ta orduan ordiosko ogi ta elzari sollik. Pasaturik urte goiek, obispoen manamendus arzen zue esne guti bat, ta bijiliako janarietaik. Antsiatzen zerurat, beiratus ere beraxten, ta negarres asten ze. Milagroak arren medios nolanai obratzen zitue Jangoikoak. Asko aldis argia itzalirik gauas itxekitzen ze orazio solas. Usatzen zue Errege egunetik ortzegun sanduraño egotea erretiratu ertxirik Zelda batean orazio ta penitenziatan. Emasteki batek kuriosidades nai izan zue beiratu zer ari zen: eta istantean gelditu ze itsu, ta ala egon ze atra arteo sanda erretirotik, ta eman arteo bista. Jaun bati eskatzen zio barka zezola bere mutil bati eztakit zer kulpa. Ura gogor ezetz: sandak erran zio, orrek eznau aditu nai; bego, adituko nau ene Jesus onak. Itzuli zeneko etxera Kaballeroa, erori ze gaitz mortale batean; oneki ezaundurik bere kulpa eskatu zio sandari erremedio, ofrezitus barkatzea: ta guzia egin ze. Arionontara agitu ze Franziako Errege Txilderiko deituareki, zeñek naiz ez Kristio izanik, zio sandari errespeto. Bein manaturik justiziazetzeko gaizkiegille batzuk Parisen, sospetxaturik eskatuko ziola sandak aben bizia, ta ezin zezokela uka, atra ze Ziuk adetik kanpora, ta ertxiarazi zitue atariak, etzeiken atra sanda. Onek jakinik, joan ta agertu zeneko, atariak bere kabo idiki zire; ta ellegaturik Erregegana logratu zue nai zuen grazia.

        4. Berze asko milagro-mota egin zue bizian erremediatus gaitz genero guzietaik, eta bein suplitu zue Karis Ziudade andi gura, joanes bera billa, ta bidean obratus prodijio miragarriak. Laurogei ta iago urte bizitu ze bizimodu ain penitentean, eta bukaturik bere emengo plazoa, iganik Zerura arima, gorputza dago Parisen, non lenbiziko Errege Kristio izan zirenek fabrikatu ziote tenplo andi bat; eta beneratzen dute guziek Parisgo Patrona bekala. Il omen ze laur eun ta berrogeitamazazpigarren urtean, orai duela milla irur eun ta iago urte. Admiratzeko dena sanda gontan da, Jangoikoak errebelatzen baiziote bere sierboei onen santidadea ta grazia aurkitu zuena Jangoikoaren begietan, estima zezaten, ala nola beti estimatu baizue S. Jerman Obispoak; eta S. Simeon Estilitak pilare baten gañean bizi zenak iruzkiaren sortaldean, beñere ikusi etzuenak begis, galdegiten ziote artas zoezinei Franziatik, ta itzultzen zirelaik, bialtzen zio aieki eskatzera enkomenda zezan ura Jangoikoai, baizekie Jangoikoaren argis, zein kuadrablea zen bere Majestadeai. &.

 

aurrekoa hurrengoa