www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 3.an
Gurutzearen Inbenzionea

 

Urriaren 14.an
Gurutzearen Exaltazioa

 

        1. Ortzilare sanduas landara, noiz il baize Jesu Kristo gurutzean, ta orgatik deitzen baita gurutzearen eguna proprioki, berze bi egunes urtean zelebratzen da: Maiatzaren irugarrenean gurutzearen Inbenzionea edo aurkitzea: Urriaren amalaurgarrenean gurutzearen Exaltazioa, edo goratzea: bietas emagun notizia. Il ondoan Jesu Kristo gurutzean, nola zur gura izan baize instrumentu artu zuena Jaun onak erreskatatzeko gizagendea, ta garaitzeko infernua, nai zuelaik re Majestadeak, adora ta honra zezan mundu guziak, arrazio den bekala, infernuko serpienteak injeniatu zue nola estorbatu, kendu naiez mundutik memoria ere. Ortako Judioek eta Jentilek arren inspirazios ortzi zute gurutze gura bi ladronen guruzeeki bateo eze andi baten barrenean, botatus gañetik arri ta lurra franko, etzezaten aurki, ta ez atra Kristioek sekulan ere. Pasaturik berreun ta laur ogei urte, guti gorabera, Enperadore Konstantino andiak gerra zuelarik Maxenzio Tiranoaren kontra, ikusirik eguerdian zeruan guruze bat ederra istargitzen zuela, ta inguruan letra gau ziona, in hoc signo vinces, señala goneki garaituko duzu, emanik batalla, garaiturik ta deseginik etsaia, artu zue debozio andia gurutzea ana; prokuratu zue izan zeien honratua ta adoratua bere Inperio guzian: pintarazi zue bere banderaetan insignia gisa: monedaetan ere pararazi zue bola baten gañean, adiarazteko, mundua irabazi zela gurutzearen medios. Debozio bera zue bere Ama Santa Helenak, zeñek errebelazio izanik zerutik, artu zue erresolu zio, joateko Jerusalen alderat bisitatzera leku sandu gaiek, ta billatzera gurutze proprioa, zeintan iltzen Jesus gure Salbazalea. Ellegaturik arara, bisitaturik leku sagratuak, ta Kalbarioko aldapa gura, etze niondik ageri ez errestorik, ez notiziarik, ezeta memoriarik ere, non ote zegon billatzen zuen tesoro gura: zeren ezi borratzeko memoria arras, zeukate Jentilek paraturik an Benus urdearen imajina. Au kendurik andik, oraño etze ageri gurutzea. Konfiatzen zue alaere Señora sandak bear zuela aurkitu. Ibilis ibilis ellegatu ze usmatzera non ortzi zuten. Batzuek diote, Judio zar batzuek kastigoaren beldurrez deklaratu zutela, non zen fama jenerazios jenerazio pasatu zena kontatus buratsoek humeeri, alako lekuan zegola ortzirik. Baronio Kardenaleak dio, zutela kostunbre Judioek, justiziatzen zutelaik norbait, arren obiaren aldean ortzitzea justiziaren instrumentuak: eta S. Helenak ikasirik non ortzi zuten Kristo, an aldakan billarazi zuela. Edozein gisas leku gartan idiki ondoan lurra barna, aurkitu zire irur gurutzeak: eta Kristoren guruzean paratu zuten titulo edo letreroaren olttoa aparte, ta ala etxakin zeñena zen, edo iruretaik zein ote zen Kristoren gurutzea. Duda gontaik atra zitue Jangoikoak milagro klaro bateki: zeren ezi orazio eginik Jangoikoai guziek, Jerusalengo Patriarkak Makario deituak ekarrarazi zue arara heri bat desauziatua Medikuenganik. Aplikatu zio arri guruze bata ta berzea: etze protxurik. Aplikatu zio irugarrena, ta istantean heria bizkor gelditu ze sano ta sendo, nola sekulan ezpalitz heri egon. Au da, ziote, Salbadorearen gurutzea klaroki, ta adoratu zute kontent S. Helenak, ta gañarako guziek. Gozosa ezin iagos inarazi zue an tenplo eder bat, non utzi zuen guruzearen zati bat zillarresko urna batean; berze zatia itzeeki eraman zio bere seme Enperadoreari, zeñek depositatu zue Roman berak inarazi zuen tenplo batean. Andik alzina guruzearen erreberenziagatik manatu zue nior ez justiziatzeko guruzifikatus, zelarik on komun lenago. Ala lenago zena deshonre, gerostik onat da honra ta gloria, diot, gurutzea; ta daramate erregeek koronaetan sendagallas: eta Kristio den guziak bear luke iduki etxean falta gabe: ta señalatu agoan, kopetan, bularretan, nola gure etorki noblearen insignia Kristoganik, eta arma guzis poderosoa infernuaren kontra, zeñeki, ur bedeikatuareki, Jesus aipatzeareki iges &.

        2. Urrian zelebratzen da guruzearen exaltazioa erreskatuas geros etsaien eskuetaik. Bekatuen kasos datozila komunkiro kalamidadeak da egia progatua experienzias. Fokas Enperadore gaixtoaren denboran permititu zue Jangoikoak, in zezoten gerra Persaek, ta garaitu, galdu, ta arrapaturik anitz ziudade ta jende, arrapatu ere zute Jerusalem, ta eraman presidario ango Patriarka Zakarias, eta iago dena, guruze sanduaren zur sandua S. Helenak utzi zuena depositaturik ango tenplo gartan: eraman zute Persiara bereki. Bukaturik Fokas eriotze infameareki, arren ondorean in ze enperadore Heraklio: eta aurkiturik Inp erio guzia usturik jendees eta gauzes, niolatere etzezakela erresisti Persaen erregeri, baize Kosroas, eskatzen zio humil bakea, naiz kondizio ez anbatekoeki. Zego Kosroas ain bano suber biktoria irabazieki, ezi etzue aitu nai aipatzen ere bakerik, ezpaze kondizioreki errenegatu bear zuela enperadoreak Kristoren izenas ta errelijioneas. Ori aiturik, Enperadore Kristioa itzuli ze Jangoikoagana, etzela berze erremediorik, inarazirik leku guzietan errogatibak, ta bilarazirik al zuzken jendeak, determinatu zue fiaturik Jangoikoan ta justizian erresistitzea suberbo poderosogarri. Eta emanik irur batalla txoil andi erruak, atra ze biktorioso triunfante Jangoikoaren grazias, urratu zitio irur exerzito zein baño zein andiago beren Jeneraleeki. Ain suber zegona len Kosroas, ia uzkur uzkurra zoeie iges, bizia libratu naiez: eta bere kaltetan nonbratu zue bere lagun erregetasunean bere bigarren semea deitua Medarses, utzirik lenbizioa deitzen zena Siroes, zeñek sentiturik biotzez agrabio gura, andik guti il zitue bera Aita ta anaia: ta gelditu ze bera errege. Bereala eskatu zio Herakliori bakea, itzuli zitio len kendurikako lurrak, ondasunak, eta gauzak: entregatu zitio bere Aitaren etxeko tesoroak: kunplitu zitio ark paratu zition kondizio guziak, ta prinzipalena itzultzea Patriarka Jerusalengoa berze kautiboeki: eta len lenbizikoa gurutze sandua. Heraklio enperadoreak, esker milla emanes Jangoikoai ainberze ta ainberzeko faborees, eraman zue Jerusalena guruze sandua amalaur urtes egon zena Persian etsaien eskupean, eta nai izan zue debozios berak bere soñean eraman Kalbarioko tenplora, nondik kendu zuten. Baña agitu ze gauza notagarri bat prozesio gontan: Ellegaturik portalera enperadorea guruzeareki, andik ia ezin eman zuke pausurik alzina: zenbatenas iago indar egiten zuen pasatzeko, iago iduri zekio detenitzen ta tiratzen zutela atzerat. Arriturik ortas bera ta guziak, etzekite zer erran, edo zer egin. Zego enperadorea guzia galas jaintsirik urre ta perlaes istargitzen zuela. Patriarkak erran zio, Eeira bez, Enperadore Jauna, ote den kausa, diferente joatea berori, Kristo ez bekala: ori galas, ure preso gisa: ori korona glori askoareki buruan, ura aranzees koronaturik & Arrazio zeukala konfesaturik, kendu zitue korona ta gala guziak; ta paraturik oin urtusian habitu pobre bateki, aisa gerostik segitu zue, ta ellegatu ze paratzera guruzea bere lekuan. Eta Jangoikoak nai izan zue zelebratu bekala festa, egines milagroak arrabutxan bekala: il bat biztu ze: laur perlatiko sendatu: amaborz itsu argitu: amar leproso garbitu: anitz ta anitz libratu espiritu gaixtoetaik ta gaitzetaik. Deitzen da festa gau guruzearen exaltazioa; zelebratzen ze lenago ere, baña aumentatu ze debozioa triunfo goneki, zein diote agitu zela 629 urtean. Eta aurkitzea S. Helenak len 326 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa