www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 27.an
San Juan Krisostomo Obispo ta Doktore

 

        1. S. Juan deitu zutena Krisostomo, nai baitu erran, urresko agoa, bere mintzaera eder eleganteagatik jaio ze Antiokian: Deitzen ze bere Aita Sekundo kapitan jenerala poderosoa: Ama Antusa: Jaio zekiotelaik Juan, biak zire Jentilak, eta ikusirik semearen injenio ona, ta paratu zute Maestru onegi estudioetan, zeñetan alzinatzen ze abantallareki. Ze ango obispo Melazio gizon sandua: onek nai zue kristiatu Krisostomo, ta logratu zue, ta arren medios buratsoak ere bai. Nai zue Aitak zoeien estudiora berari zegokion akonpañamentu ta ponpareki: baña sanduak bere juizio ta birtute sendoareki etzue nai alako banidaderik: solamente obedienziagatik permititu zue akonpaña zezan mutil batek. Andik guti il zekio Aita: Ama naiz gaste gelditurik alargun mantenitu ze estado gortan seme onaren esperanzan. Atratzeko gizon guzis perfekto, biali zue Atenasko Unibersidadera, non ziren jakintsu famatuak: Aietaik bat izan ze Krisostomo, eta bateo agitz humil modestoa, orgatik iago baize estimatua. Estudioen erretoreak in bear zuelaik prediku publiko bat, jakintsuetaik bat bekala konbidatu zue Krisostomo, ta ortako biali zio bere kotxea: sanduak etzue au admititu, bazeikela joan bere oñes ere. Joan ze, ta ellegatzean bera, jaiki zire guziak kortesias: bat sollik inbidias asi ze mar mar, etzela on ongi egina: Gañarakoan nola zen, solamente zergatik baize Kristioa. Krisostomok sosegu onareki erran zio, jakintsu bati etzegokiola ongi sumintzea banidadearen aizeagatik; baña ark tatxatzen ziona Kristio izatea, bear zuela jakin etzuela gauza obeagorik, ta iago estimatzen zuenik, nola ezauntzea ta adoratzea Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa, guzien Kriadore, gobernari, ta salbazalea, ta ez jentilen gisara idolo banoak. Ura asi zelaik errespondatzen kontra, bereala sartu zekio Demonioa gorputzean, tormentatzen ta maltratatzen zuela: Arriturik guziak, sanduak orazios logratu zue libratzea, ta gero bera konbertitzea, ta berze anitz arren exenpluareki. Atenasko obispoak milagroa ikusirik, ta sanduaren bear bekalakoa, nai zue niondik albas gelditu bere elizarako: baña Jangoikoaren borondatez etze orduan erresolbitu, baizik itzulirik bere sortuerrira enpleatzen ze defendatzen pobreak ta miserableak Abogatu gisa, guziek amatzen ta estimatzen zutela: zenbat ordea bere Amak?

        2. Baña ezaundurik munduaren banidadeak ta peligroak, erresolbitu ze Krisostomo erretiratzera monasterio batera. Usmatu zuelarik Amak egin zition otoiak, negarrak, promesak, porfiak, eta gauzak geldiarazteko bereki, nork explika? Baña deitzen zuelaik berze alde Jangoikoak beregana mundutik apart, segitu zue Jaunaren boza. Konbentuan berriro estudiatu zue santidadean ta xakintasunean: eskribitu zitue libru admirableak sazerdozioaren gain: zebatu ze orazioan Jangoikoareki komunikazioan: kontent zego Jangoikoareki sollik an: baña Jangoikoak nai zue paratu nola argia kandeleroan argitzeko munduari. Ango superioreak orazioan zegolaik ikusi zue bisione gau, nola bi gizon txuris bestituak ellegatu ziren Krisostomorengana, zegolaik au ere orazioan: eta erran zioten, gu biali gaitu Jesu Kristok zuregana: eta batak paratu zion eskuan libru bat, ziola, tori Jangoikoaren dono gau, ta entenda ni nai zela Juan Ebanjelaria egon nitzana erreklinaturik Jesus onaren bularretan: oneki aisa entendatukotuzu Eskritura Sagratuak. Berzeak, zein baize S. Pedro, eman zitio bi giltza eskura, ziola, ni naiz konfesatu nuena Jesu Kristo Jangoiko biziaren semea; zuk izanen duzu potestade barkatzeko bekatuak, ta orren señale dire giltza gebek. Sandua zego burua kurturik lurrera ziola, ez naiz ni digno alako gauza andien. Eta aiek animatu zute, eta besarka eman ta itzuli zire zerura. Milagroeki ere asi ze Jangoikoa ia ordutik agertzen sandu gau, bat izan ze, ezi leon temenario batek iten zuelaik galmende arrigarria jendeetan, sanduak paratu zue leku batean gurutze bat; eta onen peko aldean aurkitu ze leona il gogorturik biramonean.

        3. Ikusirik billatzen ta honratzen zutela an jendeek, eskapatu naiez sartu ze eremua barna, non bi urtes egon zen bakarrik Jangoikoareki goatzerik gabe, sillarik, maiik, ta argirik gabe: baña sobra penitenzias heriturik eraman zute ziudadera kuratzeko. Kuratu ondoan ordenatu zue Obispoak Diakono, ta borz urtes ofizio gontan enpleaturik itzuli ze berriz eremura. Bitartean ilik obispo gura, sartu ze arren lekuan S. Flabiano, zeñi Aingiru batek manatu zio zoeiela Krisostomo zegon lekura, ta ordena zezala sazerdote, zeren bear zen izan ura S. Pabloren gisara eskojitua. Errebelazio bera izan zue S. Krisostomo berak ere, eta zegolarik ortas konfuso turbaturik, aditu zue boza bat zerutik erraten ziola, nork dezake debeka, eztaien egin Jangoikoak nai duena? Obispoak joanik, ta kontaturik agitu zekiona eraman zue S. Krisostomo Antiokiara, eta ordenatu zue sazerdote. Konsagratzerakoan jautsi ze uso txuri eder bat, eta baratu ze ordenatu berriaren buruaren gañean señaletako. Bereala Espiritu sanduaren tronpeta bekala asi ze predikatzen alako mintzaera, alako espirituareki, ain miragarriro, ezi ez solamente deitzen zute urresko agoa, baitare Jangoikoaren agoa, ta Kristoren agoa. Flabiano obispoak nai zue utzi bera elejiturik bere ondorengo dignidade gartan, baña etzue konsentitu Krisostomok. Bere antsia guzia ze irabaztea arimak Kristoren. Bere arrazio, mintzaera, ta milagroeki konbertitu zue anitz bekatari, ta anitz Zereje Antiokian ta andik kanpoan, amabi urtes.

        4. Iltze orduan Nektario Konstantinoplako Arzobispoa, ta Patriarka, non bizitzen zen enperadorea Arkadio, zeñek ta guziek nai zute dignidade gartako Krisostomo, distingitua zena nola izarren ertean iruzkia. Ortako enperadoreak eskribitu zio Flabianori, bial zezola bere sazerdotea Krisostomo Konstantinoplara konsagratzeko Patriarka. Agitz aflijitu ze ta kongojatu sandua, notifikatu ziotelaik enperadorearen borondatea, nola kargatu bear baliote oian bat bere gañean: bada jendea alborotatzera zoeie ez usteko atratzera bere ziudadetik, ta paratu zuzte guardiak ere debekatzeko. Baña injeniatu zue enperadoreak mañas atra zeien atxekia on bateki; orduan arrapatu ta eraman zute nai etzuela, ta konsagratu zute. Bereala guzien Artzai ta Aita bekala asi ze konsejatzen, erakusten, korrejitzen karidade ta balore andiareki. Nola egiten zion Jangoikoai zerbitzu ona, ala kausatzen zio etsaiai inbidia, ta ira rabiosoa. Orgatik au asi ze persegitzen lenik herejeen medios, gero Kristio on idurien ta obispoen medios. Botarazi zitue herejeak ziudadetik, baña gero eskaturik aiendako tenplo bat Gainak kapitan jeneralak, etzelaik enperadorea trebe ukatzera, sanduak ukatu zio, ta ixilarazi zue enperadorearen presenzian: baña arrek mendekus hein biali zitue soldadoak, berze hein joan ze bera su ematera palazio inperialari; baña ikusi zire Aingiruen tropak defendatzen: ori etzukelaik, atra kanpora, ta egiten zitue kalte andiak errietan. Etze nior, ez enperadorea ere atrebitzen erresistitzera, ezeta ere joatera eskatzeko miserikordia. Ofrezitu ze sandua bera ortara, naiz zekien beraren kontra zegola iago, ukatuagatik tenploa. Jakin zuelaik Gainak eldu zekiola mintzatzera Krisostomo bera, admiraturik alako baloreas ta santidadeas, atra zekio attento errezibitzera, paratu zekio belauriko, apatu zio eskua, ta paratu zue bere buruaren gañean, eta bere humeei manatu ziote egiteko on beroi; eta baketu ze osoki. Agitu ere ze, hereje batek ia konbertiturik fede katolikora S. Krisostomoren medios, nai zue konbertiarazi bere andrea ere, ta etzukelaik logra, meatxatu zio utziko zuela, ta etzela ia biziko arren konpañian. Emastekiak itxuras obeditu zio, ta señaletako joan ze katolikoen elizara komekatzera bekala, baña arturik lenik herejeen ogi konsagratua agoratzeko ura sakramentuaren lekuan. Ellegaturik komekatzeko lekura senarrareki artu zue agoan forma sagratua, ta erretiraturik graziak emateko bekala, atra agotik ta eman zio neskatoari, ta artu zue herejeen ogi gura komekatzeko arreki; baña aurkitu zue arri biurturik: arriturik bera milagro goneki, ta kontu emanik S. Krisostomori, konbertitu ze egiaz, eta sanduak guardarazi zue arri gura elizan memoriatako.

        5. Trabaju iagokoak pasatu zitue Kristio falsueki, zeren erreprehenditzen zituen bizioak, prinzipalki kodizia billaua, zein jabetu zen enperatrizaren biotzas ere: zein erresumindurik, zeren sanduak mintzatu zion bi alargunen fabore, erresolbitu ze persegitzera sandua berze Jaun erreprehenditueki bateo: bilduarazi zute konzilio bat zenbait obispoena, zeñetaik batzuek ignoranziaz, berze batzuek pasiones eman zute sentenzia desterratzeko sandua. Atra ze ixil ixila sekretoan, beldurrak gora zeien jendea beraren kasos: baña jakin zelaik, ainberze pena izan ze jeneralki, ezi kasi arrikatu zute Teofilo Alexandriako Patriarka, zeñi botatzen zioten kulpa. Geroxago segitu ze terremoto edo lurraren ikaradura bat lotsagarria Konstantinoplan, oius klamatus jendeek karrikaetan zela Jangoikoaren azotea, zeren desterratu zuten sandua, de manera, ezi sosegatzekos bear izan zue enperadoreak itzularazi sandua, zein errezibitu zuten nola zeruko Aingiru bat alegranzia andiareki. Baña etze aldatu kondizios; segitu zue egiten bere ofizioa sandu bekala. Berriro goratu ze tenpestadea; berriro Jangoikoaren permisios desterraturik eraman zute urrunago, eta sandua joan ze kontent padezitzeas justiziagatik: eta bere trabajuen erdian eskribitu zue prediku admirable gura progatus, eztuela niork kalterik, baizik bereganik, adiarazis bekaturik gabe trabajuak, Jangoikoaren grazian ta amorean eztirela kalte, baizik probetxu ta gustoso.

        6. Ellegaturik bere desterruko lekura, baize Kukuso, nola eztaiken egon iruzkia argitu gabe, sandua enpleatzen ze erakusten ango jende gaiei: eta ainberze irabazi zue Kristoren, ezi bear izan ze konsagratu zazpi obispo berze sazerdoteen gañetik Kristio berrien azitzeko. Baña beraren kontrarioek akabarazi naiez atrarazirik andik eraman zute aratago, ta aratago, leku extremoetara, pasarazis biajean milla neke pena berarias, naiz zegon heri: baña lien gorputza naizbai, gogoa zego bizkor: naiz ez medikurik, ta kuidazalerik lurrean, bisitatu zute zerutik S. Pedrok ta S. Pablok, erregalatus ango erregaloeki. Ellelatu ze nolapait erri batera, non zegon ortzirik S. Basilisko obispo ta Martir izana: apareziturik onek erran zio, anima zaite ene anaia Juan, eta alegra, ezi biar biok aurkituko gara leku batean. Eta bezperan abisatu zue ango kuidazalea, presta zezan leku sanduaren, eldu baize ia. Zeruko prenda on gebeki sanduak eskatu ziote guardiei, nai bazute baratu an: aiek etzutela nai, zeramate aratago: baña ia akabatzera paraturik bear izan zute itzuli arara, non errezibiturik sakramentuak, emanik limosnas zituen pixkak, konsolu ta sosegu onean entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan. Il omen ze Kristoren 407 urtean, urriaren 14.an. Ondorean erori omen ze Konstantinoplan arrerauntsi bat ain lotsagarria, uste baizute ondatzen zela guzia arras: ta laur egunen buruan il omen ze enperatriza. Gero urbilen enperadore Teodosio gasteenak biali zitue bere Jaundiak, eramateko sanduaren gorputza Konstantinoplara, baña ezin mogitu zute bere lekutik niolatere. Ori jakinik enperadoreak eskribitu zio, nola bizirik balego bizi, karta bat txoil humila ta atentoa, zein paraturik sanduaren petxoaren gañean, ta guziak belauriko inguruan eskatzen, azkeneko utzi ze mogitzera, ta eramatera Konstantinoplarat. Prebeniturik errezibimentua, atra ze enperadorea bera bere itsasonzian: arturik an gorputz sandua, goratu ze aizeketa bat errua, nastekatu itsasoa, ta barratu baizitue onziak arat onat: eta sanduaren onzia joan ze baratzera heredaje gartan berean, zeñen kasos erreprehenditu zuen enperatriza, mostratus Jangoikoak anitz maneras bere sanduaren amorea, naiz utzi zuen padezitzera. Andik eramanik triunfoan depositatu zute bere tronoan Konstantinoplan Kristoren 438 urtean: andik gero pasatu zute Romara, non baitago S. Pedroren tenploan. Ala Jangoikoak honratzentu bereak. Zirilo obispo bat izan zena sanduaren kontra iltze usteldurik oin bat, ta berzea usteltzen asirik: eta ziote izan zela Jangoikoaren kastigoa. Teofilo Patriarka izan zena prinzipala sanduaren kontra, ellegaturik eriotzera, egon ze agonian iltzen, ta ezin iles, alik eta presentaturik sanduaren imajina, egin zion erreberenzia eskatus barkazio. Arren elleba S. Zirilo eliza bereko Patriarka zegolaik gaizki informaturik, ustez azertatu zuten bere osabak eta berzeek desterratzean S. Krisostomo, etzue nai errezibitu ta aipatu sandu bekala mezakoan. Bear da adbertitu S. Zirilo gau dela Presidente izana Efesoko konzilio jeneralean 431 urtean deklaratu zelaik Maria Santisima dela ta deitu bear dela Jangoikoaren Ama. Agertu zekio bada San Krisostomo azote bateki eskuan bota nai zuela bekala bere elizatik, eta Ama Santisimak eskatzen ziola utzi zezala beraren amorez: eta utzirik ezaunaraziola zela sandu Krisostomo. S. Inozenzio I. Aita Sanduak exkomekatu zitue enperadorea ta enperatriza, desterratuagatik S. Krisostomo. Ezaundu zue enperadoreak arrazioa ta justizia, ta logratu zue barkazioa. Sandu gontan da agitz notagarri Jangoikoaren juizio justoen sekreto admiragarria permititzean persegi zezaten, ez gaixtoek solamente, baita onek ere ta sanduek, labratus ala korona preziosoago berzeren engañua zela medio. Notagarri ere da bere Jangoikoaganako amorearen gañetik petxo andi gura, koraje ta arimo sosegatu firme gura, segitzeko zuzen-bidea, naiz mundu guzia kontra, segi, zetorrena zetorrela. Baitare bere mintzaera abasto elegante gura guziei kuadratzen zaiotena, ain gora, ain apal, ain alde guzietara prest, nola esnes edo eztizko iturri bat. Izan bidezuela sakramentu aldarekoari debozio espeziala da ezaun eskribitu zituen predikuetan arren gain. Kontatzen dute mezako misterioen bitartean ikusten zituela Aingiruak erreberente inguruan, eta zela gure Jaunaganik erregalatua askotan: eta bein faltaturik erregalo gura zerutik, examinatu ta ezin aurkiturik kausarik berebaitan, lukro ere jakin zue izan zela, zeren bere Diakon batek egin zuen beiratze arin bat emasteki bati elizan. Exenplu ona da zein garbi naia den gure Jauna ona. Kastigatu zue arren kulpa, ta &.

 

aurrekoa hurrengoa