www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren Zazpigarrenean
San Anbrosio

 

        1. Jaio ze S. Anbrosio jendaki ilustretik, zegolaik bere Aita Gobernari Franzian Romanoengatik. Aurzutuan ia izan zire señaleak, izanen zela jakintsu elegante mintzaeran. Gasterik ze ia gizon andia ta estimatua Roman. Egin zute Probinzia batzuen Gobernari fiaturik beraren prestutasun, ta prudenzian. Zoaz, erran zio Probo Prefektoak, obra zazu obispo bekala, ez Juez bekala, au da, ez gogorki, baizik amoltsuki. Ellegatu zelaik Milango Ziudade andi gartara, zeude diskordian Katolikoak ta Arrianoak, atra naies nork bere aldekoa Obispo in bear zena. Joan ze Anbrosio elizara Gobernari bekala, manteniarazteko guziak konkordian, ta bakean: Onen gain mintzatu ze miragarriro: artan dalaik, aditu ze derepente aur baten boza ziola, Anbrosio Obispo. Segitu ze jende guziaren oiuketa konforme, Anbrosio bear zela Obispo. Arritu ze aditzeas ere sandua; atra ze andik: segitu zute: aiek porfia baietz; ark porfia ezetz. Asi ze justiziak egiten gaizkiegilleetan, pensa zezaten gogorra zela: ta iago dena, iduriarazten deshonesto zela, ta indigno. Baña ezaundurik jendeak ori guzioi zela injenio, eskapatzeko dignidade gartaik, zenbatenas iago errepugnatzen zuen, aiek iago porfia, konsagratzeko Obispo. Ikusirik guzia etzela aski, eskapatu ze gauas, ta ibili ze gau guzian bere ustes Pabia alderat, baña goizean aurkitu ze Milango atarietan. Arriturik ontas, ezaundurik Jangoikoaren borondatea zela, errenditu ze humil, in zezatela nai zutena. Etzire fio alaere etzekioten eskapa; paratu zizkiote guardiak: Enperadoreai ere gastigatu ziote, konfirma zezan. Egin zue kontent eder; ta guziak ere kontent; sollik bera deskontent. Eskapatu ze berriz ere, baña etzekio baliatu. Konsagratu zute Obispoek, asistitus presente Enperadoreak emanes Jangoikoai graziak.

        2. Beti arimen Artzai obenak izan dire bortxaz, berek nai gabe, in direnak, ezaundurik zer den beren arimen kargaren gañetik kargatzea berzeren arimen kargua. Guzis alegratu zire Katolikoak esperanza onareki. S. Basiliok urrutitik eskribitu zio bere konplazenzia: gañarako Obispo on guziek aprobatu zute. Sandua bereala itzuli ze guzia Jangoikoai. Estudiatzen zue kontino kunplitu naies faltarik gabe: zelebratzen zue meza egunoro debozio andiareki: erakusten zue doktrina predikatus igandeoro: egiten zitue gañarako ofizio sagratuak proprioki nola Jesu Kristoren gisarako Ministroa. Bere buruareki ze gogor, gañarako guzieki beratx, humil, afable: Bekatarieki espezialki, ezi konfesatzerakoan berak negar egines negargale ematen ziote. Kenarazititue zenbait kostunbre gaixto gelditu zirenak infielenganik. Ez omen zue nai beñere izan kasamentari, ta ez konsejatu joatea gerrara, ta ez ere konbitaetara. Ori beroi konsejatu omen zio S. Agustini, konbertitu ondoan federa. Deustan ez omen zue iago kuidado paratzen, nola sazerdoteen on izatean, garbi ta liberal: eta iltzen zelarik sazerdoteren bat sandua, mostratzen omen zue anitz pena. Herejeeki izan zue asko pelea, eta naiz faboratzen zituen Justina Enperatrizak, sanduak guziei erresistitu ziote animoso, faboratzen zuela Jangoikoak. Ikusi ze Aingiru bat sanduaren aldean bearrira erraten bekala predika bear zuena: Demonio botatzen zituenak gorputzetaik zeude klamatzen egia ziona. Nai izan zute herejeek akabarazi beren kontrariorik andiena, baize S. Anbrosio: alokatu zute gizon bat ortako: sartu ze au armareki sanduaren ganbaran: goratu zue besoa ezpata biluxiareki: baña nork dezake ofendi defendatzen duena Jangoikoak? Ala gelditu ze gogorturik besoa ezin mogi: kolore gaizturik ikar ikar: eskatu zio barkazio: bereala barkatu, sendatu, ta biali zue bakean. Etzire alaere desengañatu herejeak; baliatu zire sorgin, ta arte gaixtoes; baña guzia banoan.

        3. Beraren denboran etorri ze Maximo Tiranoa tropa andieki: guzia ze lotsamentura: guziak eskapatu naiak. Sanduak predikatzen ziote penitenzia, baita erremediorik obena: Zergatik nauzie iges egin patriatik? erraten ziote. Nai bauzie izan salbo, iges egizie bekatuetaik. Uzten baduzie bekatu egitea, etsaia da garaitua. Guziareki Jangoikoaren permisios agitu ze asko dañu, oneratzeko gaixtoak, ta onak obetzeko. Ondorean eman zio Jangoikoak bakea ta errepausa, Teodosio Enperadorea zela medio. Oneki gero izan zue iteko; baña eginik penitenzia, izan zue gerostik adiskiderik obena, zeñek Konstantinoplan erran zue, Anbrosio sollik ezauntzen dut Obispo mereji duena izen goi. Logratu zue lukro biktoria andi milagrosko bat, eta eskribitu zio S. Anbrosiori, emateko eskerrak Jangoikoak: eta sanduak ala egin zue, ta eskribitu zio milla zori on ta laudario: ta logratu zue barkazio anitzendako: Enperadorea bera etorri zekio konfesatus, beraren orazio eta merejimentuengatik zela salbo: ta enkomendatu zizkio bere bi semeak, atzetik Enperadore izan zirenak, eta ebei manatu ziote estima zezatela S. Anbrosio Aita bekala: entenda zagun, zenbat balio duen gizon sandu batek. Obenean iltze Enperadore gloriosoa, zeñen ilarian predikatu zue anitz laudario anitz negarreki. Andik bi urte sandua deitu zue beregana Jangoikoak: Heri zegolaik, ikusi ze Jesu Kristo bisitatzen zuela amoroso: ia azkenerat abisatu zue bere Majestadeak S. Honorato irur aldis, joan ta eman zezola komunionea: errezibiturik gusto andiareki sosegu ta errepausa onean eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan. Preziosa da sanduen iltzea, baita lokartzea bekala Jaunaren besotan.

        4. Dudarik gabe Jangoikoaren biotzeko gizon eskojitua izan ze S. Anbrosio, beraren espirituas errebestiturik izan zuena ainberze koraje, ta ausardia, deklaratzeko Emeradoreei, ta munduko andiei Jangoikoaren orondatea, egiteko gauza andiak beraren honratan, pasatzeko anitz trabaju, ta peligro orgatik, eta desestimatzeko bizia ere, ta munduko ondasun guziak Jangoikoaren amorez. Lanze bat notagarria kontatzen da sandu gontas. Zoeielarik bein Romarat, baratu ze ostatu batean; ango Nausiari galdegin zio bere estadoas ta gauzes: Arrek arrullo gozoro kontatzen zitio bere fortuna, ondasunketa, osasun ederra beti, ta nai zuen guzia, txastatu gabe neke-penarik ta naigaberik beñerez. Ori aiturik, sandua oroitu ze dionas Job sanduak bekataries, ducunt in bonis dies suos, et in puncto ad inferna descendunt: (c. 11.) pasatzentutela beren egunak gustoso, ta puntu batean jausten direla infernuetara. Jangoikoaren argis jaiki ze bereala, ta erran ziote lagunei, goazen emendik laster, ezi dakusat Jangoikoaren ira eldu dela etxe gonen gañera, ez gaitzan arrapatu pean. Atra zire prisaka, ta andik guti lurra idikirik ondatu ze etxe gura etxeko jende ta gauza guzieki: eta arren lekuan egin ze laguna, edo balsa-leze bat memoriatako: baita lanze bat ongi erakusten diguna, bekatarien fortuna emen eztela deseatzeko, ta eztaikela fia emengo ondasunetan: Kontra berriz emengo trabaju ta naigabeak eztirela ain gaixto nola iduri zaioten mundukoei, baldin ebetas baliatzen bagara itzultzeko Jangoikoagana, nola aurrak Amagana lotsamentu ta bear orduetan.

        5. Sandu gonen gloria andia da, onen medios konbertitua Jangoikoak S. Agustin Elizako Doktore ain gloriosoa izan zena, zeñek baitio S. Anbrosios, Berze Ministro exzelente bat Jangoikoarena ikusi dut, zein ere nik ezauntzen ta errespetatzen dut Aita bekala, zeñek ni enjendratu ninduen Kristoren baitan ebanjelioaren medios. Dardukat S. Anbrosios, zeñen grazia, konstanzia, trabajuak ta peligroak itzes eta obras fede katolikoagatik nik progatutut, eta eneki predikatzentu mundu Kristio guziak. Zelarik bada Obispo Milanen S. Anbrosio, ta Retorikaren Maestru S. Agustin bataiatubaño len, joaten ze au maiz aditzera sanduaren predikuak eta itz salbazioskoak. Ellegatu ze an S. Monika S. Agustinen Ama bere seme garren atzetik Kristiatu naies ta ondu naies. Eta ikusirik bere semea afizionaturik S. Anbrosiogana, sanda joaten zekio negar ta negar, eske ta eske, konberti zezan seme gura. Sanduak ikusirik alako antsia onerako, erran zio bein, bidoeie Jangoikoareki, Andrea, ezi ezta posible gal daien alako negarren humea. Nola erran, ala agitu ze andik guti, zeren ezi Jangoikoaren grazias argiturik ta konbertiturik S. Agustin bataiatu zue solemneki S. Anbrosiok bere eskus jendeketa andiaren presenzian, bete zirelaik alegranzias ez solamente bere Ama proprioa, baita ere Eliza Ama Sanda Suzia. Orduan izan zela, diote, noiz bi sanduek graziak emanes Jangoikoai, batak gauza bat erranes, berzeak berze bat aldiska, konpondu zuten himno famatu gura kasi egunoro kantatzen dena Elizan, Te Deum laudamus & Ori Jangoikoa laudatzen dugu, berori Jauna konfesatzen dugu &. Arima bat sollik ere irabaztea estimatzen badu ainberze Jangoikoak, zer da irabazia batean infinizio bat &?

 

aurrekoa hurrengoa