www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 27.an
San Juan Ebanjelaria

 

        1. S. Juan Ebanjelaria, Jangoikoaren Apostolu, Profeta, Doktore, Birjin ta Martir gloriosoa, Jesusen Diszipulo maitea, Ama Birjinaren seme señalatua, izan ze Galileatarra, ta Santiago andienaren Españako Patronoaren anaia gasteena. Zeudelarik bi gebek beren Aitareki konpontzen arrantzurako sareak, deitu zitue bere gana Jesus onak, eta istante utzirik sare ta guziak segitu zute gogotik. Biei paratu ziote izen-gañekoa Boanerges, nai baitu erran ortotsaren hume, edo ausnarri. Bi gebek S. Pedroreki eramaten zitue berex zenbait gauza sekreto in nai zuelarik bere Majestadeak. Ainberze fabore iten ziote Jaunak ebei, ezi beren Ama atrebitu ze bein eskatzera, Jauna, mana bez ene bi seme gebek jarri daitzen, bata berorren eskuieko aldean, berzea ezkerrekoan bere Erreinuan. Jaun dibinoak erran ziote, Eztakize zer eskatzen duzien. Badezakeze pasa tragoa nik pasatu bear dutena? Aiek, badezakegu. Jaunak, bada pasatuko duzie ene kaliza; baña jarritzea ene aldeetaik izanen da norendako disponitu duen ene Aitak.

        2. Prebenitzeko azken afaria Jerusalenen, biali zitue alzinean S. Pedro, ta S. Juan: Eta afari gartan egon ze au erreklinaturik Jaun dibinoaren bularretan; eta aipatu zuelarik Jaunak, bere Diszipuloetaik batek traiziatuko zuela, S. Pedrok jakin naiak nor ote zen traidorea, ez trebe izanes galdegitera, keñu egin zio S. Juani, onek galdegin zezon; ta aldegin zio, ta señale eman zionetik ezaundu zue nor zen. Baña nork daki gañarako sekreto ikasi zituenak Jaun dibinoaren bularretan gau gartan? Fabore amoroso andi espeziala izan ze au: baña geiagokoa ze egin ziona guruzetik azken atsetan. Araraño S. Juanek, niork ez bekala, akonpañatu zue Ama Santisima, an zego berareki guruzearen ondoan penas beterik beira nola zegon Jesus dibinoa guruzean akabatzen. Andik aitu zue, nola erraten zion bere Amari, emastekia, orra zure semea: eta berari berla, orra zure Ama. Eta ordu gartaik betikos izan zue berea bekala. O grazia graziosoa! Fabore ezin daikena aski pondera! Oneki deklaratu zue bere anaia bekala S. Juan, ta bere Ama Birjinaren hume maite espeziala. Guzien Ama da Maria Santisima karidades, baña S. Juanena kariño ta dretxo espeziales, testamentuan emana bekala. Zer honra, zer fabore, zer gusto zoragarria etze ain maiz beti mintzatzean Ama Santisimak erratea, ene humea? Zer etze errespondatzea, mana bez, ene Ama? Hume onaren ofizioa kunplitzeko, bizitu zen bitarteo Ama Birjina akonpañatu zue S. Juanek an Jerusalenen, ta gero Efeson, diotenez. Eta zer etzuke logra, ta zer ez dezake oraño ere alako Amaganik debotoendako?

        3. Asian lukro fundatu zitue zazpi Eliza ordenatus Obispo ta sazerdote bear zirenak. Andik Romara eramanik preso sartu zute olio irakines beterik zegon tinaja batean, nondik atra zen mellarik gabe Jangoikoaren birtutez. Desterraturik gero Patmos deitzen den Islan eskribitu omen zue Apokalipsi edo errebelazioen librua, baitare Ebanjelioa asten dena In principio erat verbum &. Itzulirik Asiara an Efeson bizitu ze agitz zar predikatus Kristoren doktrina, espezialki karidadea. An il omen ze eun urtetan nekepenarik gabe, ta badire diotenak, dagola gorputz ta arimareki zeruan. Edozein gisas eztaike duda, ain maite izanak Jesusen ta Ama Birjinaren, duela potestade, logratzeko bere debotoei anitz grazia.

 

aurrekoa hurrengoa