www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren laurgarrenean
Santa Barbara Birjin ta Martir

 

        1. Nikomedia deitzen den Ziudadean ze Kaballero bat aberats poderosoa infiela, ta kruela. Onek zue alaba bat bakarra, deitzen zena Barbara txoil eder gorputz ta arimas eskojitua Jangoikoaren. Zer gisas izan zen onen kristiatzea, eztakigu, baizik ezi Jangoikoaren grazias. Aitak bere alaba bakar gau ikusirik ain galanta, beldurrak engañazezan ezkontzeko norbaitek ongi etzegokionak, erretiratu ta enzerratu zue dorre batean. Bere gogoaren gustora zego erretiro gontan sanda libre munduko banidadeetaik, emateko sollik Jangoikoari: zenen komunikazioareki orazioan ala amorostu ze bere Majestadeas, ezi erresolbitu zue guardatzea Birjin gorputz ta ariman betikos. Denborareki nai izan zue Aitak akomodatu bere heredera bekala: Askok pretenditzen zute esposatako: baña sandak etzue nai nior, ta erran zio Aitari, etzela arrazio ezkontzea gizon lurrekoareki bera zuena a Esposo eternoa zeruan. Aitak etzue entenditzen Teologia gau: eta gogoratus, beraxtuko zela gutibana alaba artzeko senarren bat, inarazi zue bañu bat erregalatzeko, eta artan bi leio, argitzeko. Au eginik, ausentatu ze bera denbora zati batez. Donzella sandak ikusirik bañua, inarazi zue irugarren leio bat Trintateren memoriatan: eta arrisko pilare batean erias formatu zue gurutze sanduaren señalea, zein gelditu ze inprimiturik arrian, nola balitz argizari beratxa: Eta ala iraundu zue gero ere, admiratzen zirela jendeak, eta sendatzen an sartzen ziren heri guziak.

        2. Ori eginik, ta ikusirik sandak Jangoiko falsuen imajina zeuzkienak an Aitak, lastimatus alako itsutasunas, lixtukatu, ta ostikatu zitue guziak ziola, zuen gisara biz adoratzen zeiztenak Jangoikotako. Itzulirik Aitak ikusi zituelaik irur leioak, ta guruzearen señalea an, galdegin zio alabari kausa. Alaba asi zekio predikatzen egietafede Kristioa, eta nola gu salbatzeagatik iltzen Kristo guruzean, desengañatu naies Aita. Onek aiturik, eztaike erran egin zuen kolera; eta alde bat bere Jangoiko falsu gaien zelos, berze alde beldurrak galdu bere ondasun andiak, ellegatzen baze Enperadorearen adimentura, itsuturik iraren suas, ta atzendurik Aita zela, atra zue ezpata iltzeko alaba berartan. Eskapatu ze orduan sanda laster, segitus atzetik ezpatareki arrek: eta ia ia erdexten zuelarik, idiki ze Jangoikoaren birtutez peña bat, zeñen ertekan libratu ze Barbara. Baña gero ere segitus segitus, ta Artzai batzuen abisus erdetxi zue Aitak; eman anitz eskukaldi, golpe, ostiko, arrapaturik biloetaik eraman zue arrastaka larren ta arrien ertean, ta agitz maltrataturik utzi zue giltzapean. Eta abisatu zue Presidentea, baize Marziano, eraman zezan presa Barbara, ta kastigatu Kristio bekala, eta juramentu inarazi zio, etzioia barkatuko, bai tratatuko gogorkiro ilaraziartaño. Noraño daiken ellega gizonaren gaixtoa Jangoikoaren eskutik utzirik!

        3. Presidenteak bere presenziara ekarrazirik Barbara, lenik amoltsuki mintzatu zio, utzi zezan Kristioen superstizione bano, ta tema ero gura. Sanda zego serena ta firme animosa defendatzen fede Kristioa, nola bide bakarra salbatzeko gizonak. Arrek aldaturik beratx-iduri gura errabiatan, manatu zue billuzteko sanda, ta azotatzeko idi-bergaeki gorputz guzitik, eta gero guzia igorzitzeko silizio latz bateki. Sandak goraturik biotza Jangoikoag ana, ta beraren espirituas errebestiturik sufritu zue guzia, gelditurik guzia lastima bat eginik odola zeriola alde guzietaik. Ondorean sartu zute karzelean, non agertu zekion Jesu Kristo bere Esposo dibinoa argitasun andiareki. Konsolatu zue, aimatu zue, ta seguratu zue, beti egonen zekiola aldakan, ta anparatuko zuela bere egalpean, garaitzeko Tiranoen furia uziak. Oneki gelditu ze sanda guzis sendaturik alegre animosa.

        4. Biramonean presentaturik bere alzinean Presidenteak ikusi zuelaik ain sano eder, gelditu ze arriturik, nai ziola sinestarazi aien Jangoiko falsuek in ziotela grazia gura konpasiones. Baña sandak erran zio egia zena, Jesu Kristo bere Esposo dibinoak sendatu zuela, ta konfunditu zue aien Jangoiko falsuen banidadea. Suturik berriro Presidenteak manatu zitue bi gizon temenario azkarrak, burriñasko txarrantxa batzueki arraska zezotela gorputz guzia, ta gero erre sutilleteeki, eta golpatu burua mallueki. Zego bitarteo sanda biotza ta begiak paraturik zeruan erraten ziola amorosoki, o ene Jesus ona, ikusten du berorrek ene biotzaren sekretoa, orren baitan dutela esperanza: ez nazala utzi bere eskutik, ezi ori gabe deusez, orreki guzia dezaket. Alzinago segitus Presidentearen kruelak manatu zue ebakitzeko bularrak sandari kanibeta tzorrotzes. Tormentu gontan senti zue dolore andia, baña Jesusen amoreareki suabeturik egin zekio pasagarri. Oraño iago porfiatus gaizki egiten Tiranoak, alkearazteko donzella sanda, ta lotsarazteko berze donzella Kristioak manatu zue eramatea karrikas karrika biluxirik, ta azotatzen bitartean. Emen sandak goraturik bere begi ederrak zerura, egin zue orazio; eta Jangoikoak miragarriro estali zue burutik oñetaraño argisko manto gisa eder bateki, ikusi etzuketen gisan.

        5. Azkenean manatu zue Presidenteak degollatzeko. Arakintza gartan guzian egon ze presente bere Aita, ez Aita, baizik tigre rabiosoa; eta aiturik sentenzia, bera ofrezitu ze Berdugotako. Atrarik kanpora, an belauriko paraturik sandak egin zue orazio Jangoikoai bere debotoen fabore. Aditu ze boza bat zerutik ziola, eginen da eskatzen duzun grazia, eta zu atoz errezibitzera korona. Oneki inklinatu zue burua, ta ebaki zio bere Aita inhumanoak. Berareki il zute berze andre bat deitua Juliana, zeñek ikusirik sandaren pazienzia ta alegria tormentuetan, eta nola sendatu zuen Jangoikoak, klamatu zue Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa, ta orgatik tormentaturik, ta bularrak ebaki ondoan degollatu zute au ere. Itzultzen ze Dioskoro suber antustes beterik, sakrifikatuas bere alaba bere Janoikoen obsekiotan; baña bidean ausnarri batek edeki zio bizia emengoa ta betirokoa. Oroat agitu zekio Marziano Presidenteari. Orgatik agian inbokatzen da S. Barbara Patrona erauntsi, ortots, ta ausnarrien kontra. Koronatu ze Martirioas Maximino Enperadorearen denboran 235 urtetaik 238 urtetara.

        Milagro andi bat kontatzen da S. Barbararen deboto bates, zein lo zegolaik, suak arrapaturik etxea ta bera, ezin inora eskapa, oroitu ze S. Barbaras, aitu baizue onen debotorik etzela iltzen sakramentuak gabe, ta ala eskatu zio, ta logratu zue agertzea sanda, ta apartatzea sugarrak, ta iraunaraztea biramoneraño, konfesatzea, komekatzea, ta oliatzea, uziak admiraturik zeudelaik beira gizona, nola sukil bat errepispildua bizi. Kontatzen du Teodoriko sazerdoteak berak konfesatu zuenak estado gartan &.

 

aurrekoa hurrengoa