www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 26.an
San Felipe Neri Konfesore

 

        1. Florenzian jaio ze S. Felipe Neri sazerdoteen lorea, ta gala. Aurzututik ze agitz juizioso ta birtuoso, deitzen baizute Felipe ona. Estudiatzen zitue ongi letrak, baña obeki birtuteak, ain Jangoikoai emana, ezi erre zelarik Aitaren hazienda bat agitz baliosoa, etze orgatik turbatu. Biali zue Aitak Napolesa, izateko an bere osaba abrats baten heredero, enpleatus merkatari-tratuan: baña naiago zue berak enpleatu zerurako tratuan. Orgatik joan ze Romara, non enpleatzen ze bere estudioas landara bisitatzen estazioak, orazioan, baruan, penitenzian: espezialki arimaren ta gorputzaren kastidadean. Armatu zizkiote lakioak zeboareki; baña atra ze libre irabazis Jangoikoarendako tentazaleak. Bere libru betirokoa ze Kristo guruzifikatua, zeñi beiratus ere urtzen ze amoresko negarres, ta eman ze amatzera ta imitatzera al guzian. Jauna ere asi ze erregalatzen miragarriro bere amazalea. Eta zer erregalo obeago, ezi ematea amorearen iago ta iago sugar gozoak? Ain abasto eman zio bein, ezi erori ze lurrean biotzaren palpitazio erru bateki, zein iraundu zion bizi guzian, ta ezin kabitus biotzak petxoaren barnean, bi kostillezur autxi, ta goratu zekizkio: ta on ziote medikuek zela Jangoikoaren probidenzias, etzeien heritu biotza salto gaieki, ta izan zezan leku desahogatzeko ta freskatzeko. Jangoikoaren amoreai darraio proximoen amorea; eta ala zebila injeniatzen beti nola egin ongi eginala: diru guti naiz bai, baña zue karidade anitz. Billatzen zue andik eta emendik erremediatzeko beartsuak: ta bere Aingiru guardiakoak lagun iten zio, ta libratzen ere bai peligro andietaik. Baña bere personas zerbitzatzen ziote hospitaleetan heriei bear guzietan, eta afizionarazi zitue ofizio goietara berze asko: rinzipalki S. Kamilo Leli, zeñek gero fundatu zuen errelijionea, lagun iteko heriei ongi iltzen: eta zeudelaik exortatzen, ikusi zue S. Felipek nola zeuden Aingiruak inspiratzen itz erran bear zuztenak.

        2. Baña arimen eiziara zue bere afizionea prinzipalkiro. Ortako eman ze guzia aditzera konfesioak: eta ofizio gortan trabatu zuena ilartaño, atra zituen fruituak, lagundu ziona Jangoikoak, eta ala obratu zituen prodijio miragarriak, ezta mirik explika dezakenik: Zenbait bakotx aipatukotut, entenda daien zein kuadrable den Jangoikoai lan gisa gau, berak manatua bekala. Goizoro agitz goixtar joaten ze elizara, ta jartzen ze pazienziaren alkian, diot, konfesonarioan, etxideten penitenteak, andik etze jaikitzen, ezpaze meza erratera, edo gauza prezisoren batera, ta alakoetan uzten zue abisaturik nora zoeien, abisa zezaten, nai bazue norbaitek. Etzelaik konfesatzekorik, egoten ze konfesonarioaren aldakan orazioan edo leitzen, orreki aurkitzen zue nai zuenak noiznai. Zebatzen asi zelarik jendea, komunkiro agitzen ze konfesatzea berrogei persona argitu orduko, eta ebek ta gañarako konfesatzen zituenak jaiegunetan bialtzen zitue egitera orazio, erran arteo berak meza, zein guziek enzuten zute, ta komekatzen zitue artan bere eskus: gero graziak emanik, bear zuzte bisitatu heriak, ta zerbitzatu hospitaleetan. Baña nolako gauzak inarazten zitiote, alzinatzeko birtutean? Eta obeditzen ziote puntualki, ikusirik nola Jangoikoak faboratzen zituen obedienteak, eta kastigatzen desobedienteak. Orgatik atra zire bere penitenteetaik anitz sandu, ta errelijioso. S. Ignazio Loiolak deitzen zue S. Felipe ezkila, zeren nola ezkilak dorrean dagolaik ekarraraztentuen fielak tenplora, ala Felipek errelijionera penitenteak, gelditurik bera kanpoan. Nai zuelaik sartu Jesusen Konpañian, etzue admititu S. Ignaziok ikusirik probetxu iten zuena munduan. Berriz aditus Indietako berriak, joan naiak zegolaik arat konbertitzeko infielak, errebelatu zio Jangoikoak errelijioso bati, Feliperen Indiak zirela Roman: nola baize ageri, prinzipalkiro administratus penitenziako sakramentua.

        3. Prinzipioan errepugnatzen zue konfesatzea emastekiak; baña erdetxi zuenas-sueros biktoria andi bat gaixtoek armatu zioten galbide ta eskaida andi batean, Jangoikoak komunikatu zio kastidadearen dono bat ain exzelentea, ezi ala nola iruzkiak balsaloi ta ongarrietaik eztuen mantxarik, ala sanduak naiz kuratus gaitz eta llaga urrintzuak, etzue senti beñere mellarik: antes bien errespiratzen zue bereganik atxon edo fragranzia bat zerukoa; eta usmas ere ezauntzen zitue personak, atxon onetik honestoak, deshonestoak usai gaixtotik. Baña zenbat berze dono ere komunikatu zio bere Majestadeak? Beraren argis ikusten zitue biotzen pensamentuak, eta afektoak sekretoenak: abisatus zer ta zer atzen zekioten konfesatzean: baitare erranes berak berek erran baño len. Opaturik bein bateki erran zio, zein beitarte gaixtoa duzun! Erretiraturik arrek egin zitue zenbait akto kontriziosko konfesatzeko, ta ondorean erran zio sanduak, berze beitarterik duzu orai. Berze bat gaizki konfesatzen zena sartu ze ikustera sandua bere kuartoan: sandua ikusi orduko asi ze negarres ziola, zergatik etzara konfesatzen osoki? Beira ez dezazun gezur egin Aita espiritualeai: deklara dena den bekala. Gelditu ze ura arriturik. Biramonean konfesatu ze berze bateki: gero joan ze bisitatzera sandua, ta sanduak, orai bai, erran zio arresti, edertu baizara. Berze bat konfesatu ze sanduareki zeremonias: sanduak erran zio serio, Espiritu Sanduak erran dida, konfesatu duzun guzia dela gezurra. Lotsarriturik ura konfesatu ze gero ongi, ta sartu ze Relijioso. Berze bati altxatzen zituenai alkez, erran zio, zuk duzu bekatu gau, ta ura, ta berze gura, konfesazkizu, ezpazara nai kondenatu. Berze batzuei alketzen zirenei alzinatzen ze bera erratera amoltsuki zuten guzia. Berze batzuek konfesatu ondoan bere iduri gura, galdegiten ziote, Aita, gelditzen ote zaida zerbait? Sanduak zio, bai, au edo berzea, edo seguratzen zitue konfesatuas ongi.

        4. Bada Jangoikoak eman zion donoa, berexteko biotzak, inarazteko bear zena, kidatzeko, ta salbatzeko arimak, eztaike aski pondera. Bere konfesatu bat zego estudiatzen afanaturik igan naies gora munduan. Sanduak biotza ikusirik erraten zio kariño andiareki, ditxosoa zu, orai estudiatu guapoki, ta gero famatuko zara, ta logratukouzu dignidade ta errenta abasto. Ditxosoa zu, ain gora goratzen zarelaik, nor zuri atrebitu mintzatzera ere? Ala zoekio erranes mutilai ia gogoan pasatu zuen guzia, ta aldioro ditxosoa zu. Mutila zego zoroturik kontentus ustez erraten zion sinez. Azkenean burua eskus artu ta arrimatus bere petxora, erran zio bearrira itztto gau, eta gero?... Inprimituzekizkio ain fuerte biotzean, ezi etzei due atzen. Joan etxera, ta beti bere buruareki kabilatzen, bai orai estudiatu andi naiez: eta gero? Gero graduatuko aiz, ta inen aiz Abogatu: eta gero? Gero juez Konsejuan. Eta gero? Pensamentu goneki despeitu zue munduko banidadea, ta eman ze Jangoikoai: ta itztto gorreki desenganatu zitue berze anitz. Señora bat konfesatzen zena sanduareki, zeren alde bateki asarraturik etzen baketu nai, erraten zion bekala sanduak, apartatu ze konfesatzetik berareki. Mantenitzen zelaik odio gartan sobra; gau batez sentitu zue ematen ziotela bofetada bat, ta bateo aditu zue S. Feliperen boza erraten ziola, noiz arteo mantenitu beauzu ira goi? Lotsaturik andre gura bereala argitu orduko joan ze bere konfesore sanduagana ia biotza aldaturik. Bere sazerdote lagun bat bialirik itekos zego aflijiturik hein bekatuaren peligroan. Urrun zegolaik sandua agertu zekio bere kuartoan erraten ziola, nola zaude? Arrek, gaizki. Sanduak eskua buruan paraturik zeñatu zue, ta erran zio, ez beldurrik izan. Oneki desaparezitu ze, ta ura gelditu ze alegre, ta aurkitu zue ataria ertxirik, utzi bekala. Emasteki bat heri zegona ia iltzeko bisitatu zue sanduak, ta animatu zue bere tentazio andietan: gero atra ze joateko bisitatzera berze heriak: karrikan zoeielaik baratu ze guti bat, ta erran ziote lagunei, ah pobrettoa, pobrettoa! Preziso da itzuli gaitzen. Itzuli ze, ta aurkitu zue kasi desesperaturik. Oiu iten zio, bada erran zadazu, norengatik iltze Jesu Kristo? Arrek, bekatariengatik iltze. Sanduak, eta zu zer zara? Arrek, ni bekatari gaixto bat. Sanduak orduan, bada Kristo il baze bekatariengatik, ta bekatari izan zu, beras salbo zara Kristoren kostus. Fu ematen zio aurpegira, egiten zue orazio, ta buruan eskua paraturik, ta beira zegokiolaik, oius erran zio, arima, nik manatzen dizut Jangoikoaren partetik atra zaitela gorputz gontaik. Istante berean iltze. Deklaratu zue gero sanduak, izan zela Jangoikoaren grazia, ezi iraundu bazue iago, zela peligro andia erori zeien tentazioan. Dirudi zeukala bere eskuan erioa ta bizia, osasuna ta gaitza. Erraten zue batzutan, nik eztut nai iltzaiten orai: eta bereala sendaturik. Berze batzutan burua galdurik zeudelaik itzularazten zitue juiziora, konfesatzeko. Mutiko bateki agitu zena da notagarri. Arren Ama zegolaik erditzeko ia, senarrak eskatu zio sanduari enkomenda zezan Jangoikoai. Sanduak suspenso egonik guti bat errespondatu zio, zure andrea erdiko da seme bates; nik nai dut para dezozen izena ene gustora: etzara kontent? Ark, baietz. Sanduak orduan, bada deitu bear da Paulo. Kunplitu ze guzia erran bekala: jaio ze, azi ze, ta konfesatzen ze Paulo sanduareki. Amalaur urtetan artu zue kalentura kontinokoak: bi ilabete terdis heri egon ze: Sanduak egunoro bisitatzen zue, zeren baizue maite. Iltzerakoan abisatu zute sandua zetorrela, nai bazue ikusi bizirik: sandua orduan zego mezan, ta bukatu zueneko bukatu ze Paulo, ta zeude mortaxatzeko. Ellegatu zelaik sandua paratu ze orazioan, eman zio ur bedeikatu, egin zio, ta oiu, Paulo Paulo. Onek istante idikirik begiak errespondatu zio, Aita: bekatu bat atzendu zekida, ta nai nue konfesatu. Atrarazirik jendeak, ta guruze bat eskura emanik konfesatu zue. Gero sarturik etxekoak kuartoan, asi ze mutikoa kontatzen bere Ama ta arreba ilak zirenes. Ordu erdi bat iraundu zue itzketak. Gero galdegin zio sanduak, ia nai zen il: arrek errespondatu zio baietz, joateagatik zerura, non ikusi zituen bere Ama ta arreba. Orduan sanduak, emanes bere bedeizioa, erran zio, zoaz Jangoikoareki ordu onean, eta otoitz egizu enegatik Jangoikoai. Istantean mutikoa alegre deus mogitu gabe gelditu ze ilik, asko zeudelaik beira.

        5. Sandu gloriosoa laur ogei urte beterik, infinizio bat obra on eginik, ta infinizio bat arima irabazirik Jangoikoaren, izanik munduaren exenplu sendoa birtute guzietan, espezialki karidadean, kastidadean, ta humildadean, ellegatu ze azkenerat, ta erraten ziotelaik bereek eska zezola Jangoikoai S. Martinek bekala, Jauna, barima banaiz oraño preziso berorren jendearen, eztut errepugnatzen trabajua: errespondatu zue sentimentu andiareki, Jangoikoak guarda erratetik alako itza nik; nor naiz ni, presumitzeko nai zela preziso deustako ere? Ala uste zue beti zela ez solamente inutil, baita ere munduan zen gaixtoena. Jangoikoai erraten zio, Jauna, guarda benaza, otoi, ta iduki benaza bere eskutik, ezperen itzuliko nazaio traidore. Bein zoeie karraka barna oius ziola, ni nago desesperaturik. Ongi nai zutenek, zer du? galdegiten ziote, zer agitzen zaio? Errespondatu zue ia sereno, nago desesperaturik neureas, baña seguraturik Jangoikoas. Azken eguneraño enpleatu ze meza erraten egunoro, errezatzen, ta konfesatzen goiz-arrats: Azken egunean, baize Korpus Kristiren eguna, jarri ze agitz goizik konfesatzen jendea, eskatus erreza zezatela errosarioa berarendako il ondoan: ta besarkatus, ta despeitus amorosoki: gero erran zue meza zoraturik bekala alegranzias, glorian espezialki erdi kantatus: gañarako lanak ere egin zitue, baña alegreago nioiz baño. Gauerdirat eman zio odolesko akzidente batek, zeñeki bereala despeitu zen arima 1595 urtean. Milagroak abasto bereala: izan ze kanonizatua S. Isidro Nekazariareki, S. Ignazio, S. Franzisko Xabier, ta S. Teresareki 1622 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa