www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 13.an
San Maurilio Obispo Auxerren

 

        1. S. Maurilio Milango seme jendaki anditakoa azi ze S. Martinen doktrinaren esneas. Gero hereje Arrianoen errabias botarik andik S. Martin, ta etorririk S. Anbrosiok ordenatu zue S. Maurilio, zein, bere Aita faltaturik, Jangoikoaren amorez guzia utzirik, joan ze bere S. Martinen billa, baize ia Obispo Franzian Turona edo Turs deitzen den Ziudadean. Beraren konpañian egonik, sanduago eginik, ta beraren eskus ordenaturik Sazerdote, iago zerbitzu in naiez Jangoikoai joan ze Auxierre deitzen denera. An aurkiturik tenplo bat konsagratua Jangoiko falsuei Demonio egiaskoei, biotzeko miñez orgatik naiak desegin ura, ta etxakin nola, jarri ze

        orazioan: eta istantean Zerutik jautsirik suak erre ta errautstu zue guzia an zen guziareki. Leku gartan fundatu zue Sanduak Jesu Kristoren honratan eliza bat debozio anditakoa, gobernatu zuena berak amabi urtez: obratus Jangoikoaren birtutez milagro anitz ta andiak. Ala famaturik Sanduak artu zue iago arimo, egiteko Demonioei gerra iago. An urbil ze idolo famatu bat agitz zelebratzen zuena jendeak. Joan ze arat, ta formatus guruzearen señalea, lurreratu ze idolo gura, ta atra zire andik Demonioak, utzirik infernu-urrin bat. Gero leku gartan egin zue monasterio bat, eta anitz obra on. Pasatzen zire bein Sanduaren etxe aldetik Merkatari batzuk zemazkitenak Italiatik erosiak anitz esklabo saltzeko Españan. Ebetaik bat eliza ikusteareki sartu ze lasterka an eskatus Sanduari anpara zezan Jangoikoas. Urrikariturik Sanduak eskatzen zio Jabeari; onek etzio ajolarik, ta manatzen zue atrarazteko andik. Sandua paratu ze belauriko Jangoikoai negarres kautiboagatik: derepente heriturik Jabea an gelditu ze ilik. Arriturik gañarakoak, Sazerdote Sandua berriro lastimaturik jarri ze orazioan ilagatik, eta ila biztu ze, ta esklaboa libre gelditu ze. Zein onak diren Jangoikoaren gizonak guziendako! Bai, baitakite on dela Jangoikoaren gustoa ona ta ongiegillea infinito.

        2. Joan ze S. Martin Auxierrera, ta inarazi zue ta konsagrarazi Obispo ango S. Maurilio: eta Jangoikoaren gustora zelako señaletan, jautsirik Zerutik uso bat jarri ze arren buruaren gañean. Etze goganditu dignidade berriareki, baizik bete bai kuidados, eta len Sandu zena gero Sanduago. Agitu zekio bere ofizioan lanze bat ederki adiarazten duena Artzai espiritualeei dilijenzia bear dutena Sakramentuen administrazioan. Meza erraten zegon batez, etorri ze Ama bat bere humeareki (zein logratu zuen Sanduaren orazios) iltzen baizego, eman zezon Konfirmazioko Sakramentua: berze batzuek diote ezi bataiokoa. Egon ze deteniturik mezan luze Sandua egun gartan debozioaren erregaloareki: eta bitarteo iltze aurra Amaren besotan. Bukatu ondoan meza, ikusirik agitu zena, eztaike sinesta biotzeko miñ artu zuena desgrazia gartas, ote zen beraren kulpas iltzea Sakramentua gabe. Niolatere konsolatu etzeike, naiz eman zen egitera iago baru, penitenzia, ta orazio satisfakziotako. Determinatu zue, bere eliza utzirik, joatea ordik orrat; eraman zitue bereki errelikarioen giltzak: eta itsasonzian zoeielaik, erori zekizkio ustekabez giltza gaiek urean. Emen pena berriturik erran zue, giltza goiek ikusi arteo neure eskuetan, ez naiz ni itzuliko neure elizara. Joan ze agitz urrun, eta leorrean baraturik, ajustatu ze Jaun bateki baratzezai, edo hortelanotako, ala bizia atratzeko, ta pagatzeko ala bere kulpa uste zuena. Bitarteo bere ardiak aflijiturik etxakinez zer egin zen beren Artzai ona, eta abisaturik Zerutik, bear zutela joan billa, autaturik ortako laur gizon señalatuak atra zire billa. Zazpi urte pasaturik etzela ageri, ia itzultzerakoan Bretañako portu batean leitu zute arrian letrero gau, Emendik pasatu ze Maurilio Auxierreko Obispoa. Animaturik orreki asi zire pasatzen itsasalde gura. Doazelaik, ara non saltatzen zaioten onzira arrai bat, zein idikirik, aurkitu zire barnean giltza batzuk, eta beiraturik ongi ziote, ebek dire gure errelikarioko giltzak. Ea ots, emendik joan da gure Obispoa, baldin ezparinbada ito emen. Pensamentuan zeudelaik, Jangoikoak inspiratu ziote segitzea alzina: Ellegaturik leorrean, ta Jaun garren etxean, ara non ikusteunten Maurilio eldu dela berduraeki Nausiaren. Ezaundu zute, arritu zire, ta belauriko paraturik oñetan, erranez nor ziren ta zertara etorri ziren, eskatzen ziote gogotik itzuli zeiela aieki, guziek nai zutela, bear bekala. Turditu ze guti bat ikusteas aiek ta aien negarrak, ta inklinatzen ze itzultzera: baña ez, Jaunak, erran zue, ez naiz itzuliko, zeren daukat Boto eginik ez itzultzeko, itzuli arteo ene eskura giltza erori zekizkidanak itsasoan. Ona non dauzkien, erran zio zeuzkienak atrarik: eta kontatu ziote zer gisas. Famatu ze lanze gau leku gaietan, eta admiraturik guziek beneratzen zute Obispo ta Sandu bekala uste zutena zela baratzezai pobrea. Alaere etze itzultzen, alik eta enkomendatu arteo Jangoikoai gau batez ososoa orazioan. Lokumatu zelaik goizerat, Aingiru batek erran zio, Jaiki zaite, Maurilio, ta zoaz zeure Elizara zeure ardiengana, zein zure orazioengatik guardatutu Jangoikoak, eta emanen dizu bizirik mutiko gura, zeñengatik in duzun ainberze nigar ta gauza. Oneki itzuli ze, ta izan ze errezibitua alegranzia ta festa andieki: baña niora baño len, joan ze aur garren obrara: an etzinze auspeska otoiez eta negarrez: eta bera jaiki oraziotik, ta mutikoa atra ze obiatik bizi sano ta sendo, zazpi urte baño iago egon zena ilik. Eman zio Konfirmazioko Sakramentua; paratu zio izena Renato, au da berriz jaioa: eta Jangoikoak au ere egin zue Sandu, eta ango Obispo S. Maurilioren ondorean. Segitu zue Artzai onaren ofizioan, iago ta iago sandutus bere arima ta berzerenak, beti beiratus sollik Jangoikoai plazer in naiez. Azkeneko ogeitamar urte Era Obispo, beterik grazias, birtutez, obra ones, ta milagros, errezibiturik ederki Elizako Sakramentuak, entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan. Alegranzia andia izan ze egun artan Zeruan, tristura lurrean, arara joateas, ta emen faltatzeas Sandu bat ain admiragarria &.

 

aurrekoa hurrengoa