www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 13.an
Santa Eufrasia, edo Eufrosina Birjin

 

        1. Konstantinoplan jaio ze buratso noble ta birtuosoetaik S. Eufrasia, edo Eufrosina, zein izan ondoan buratso on gaiek, bazutela ia heredera, nai izan zute elkarren konformidades bizitu kastidade perfektoan usatu gabe Matrimonioaren lizenzia. Urte baten buruan il ze Aita sanduki: Enperadoreak, baize Teodosio, konsolatu zue Ama alarguna; eta onek enkomendatu zio bere alabatto gura fabora zezan; eta bortz urtetakoa zelarik, ofrezitu zue Enperadoreak Jaun prinzipale bati, senaleak emanik. Onek ez etxideteagatik alabaren adineraño, nai izan zue artu esposatako Ama alarguna, baize gastea, ta irur urtes solamente egon zena ezkondurik. Baña etzego ura artako, eta desengañatzeko joan ze andik Ejiptora bere alabatto garreki. An, eta Tebaldan bisitatus monasterioak aurkitu zute bat, non bizi ziren eun ta amar Monja erretiro, ta santidade guziareki. Sartu zire bein an Ama ta alaba, zelarik au zazpi urtetakoa. Despeitzean etxera itzultzeko, aurra firme ura an bear zela gelditu. Abadesak erraten zio, etzeikela nior gelditu an, ezpaze konsagraturik Jesu Kristori boto perpetuos. Aurrak ikusirik Kristoren imajina bat an, besarka arturik erran zue, orgatik eztaiela utzi: ni konsagratzen naiz Jesu Kristori orai berean betikos. Ainberze erresoluzioreki erran zue, ezi niork ezin kendu zio burutik: guziak admiraturik kontent gelditu zire perlatto garreki, ta Amak sanda bekala konformaturik Jangoikoaren borondateareki utzi zue an, ta bera biziturik agitz sanduki iltze urte zenbaiten buruan, utzirik alabari zuen guzia.

        2. Enperadoreak guzien berri izanik, gastigatu zio alabari, adinean zegonas geros, zetorrela artzera esposo gura, nori zen ofrezitua. Irri egin zue sandak karta leitzeareki, ta errespondatu zio Enperadoreari, etzela arrazio uztea bere esposo dibinoa Jesus ona Jangoiko eternoa dena, artzeagatik gizon bat dena lur puska bat, ta sarri izanen dena ar lurrekoen janari. Eskatzen ziola etzezola aipatu sekulan alakorik, ezi artu zuen estadoan zegola txoil kontent, ta determinaturik milla aldis iltzera lenago ezi atzerat itzuli. Mertxede eskatzen ziona zela, arren ondasunak saldu ta eman zezkien Elizei, pobreei, eta nekazari zor ziotenei, gelditzeko bera libre zerbitzatzen Jesu Kristori. Guzia in zue Enperadore piadosoak sandaren gustora. Nork emen orai explika, nola alzinatu zen birtuteetan sanda gau? Orazioan ze bere okupazio prinzipalena, ta artas landara penitenzia, ta guziei zerbitzatzea neskato bekala. Jesu Kristok amatzen ta erregalatzen zue: baña orgatik iago etsai infernukoak aborrezitzen ta persegitzen zue milla tentazio gisaeki barnetik eta kanpotik. Garaitzen zitue sandak orazios, humildades, penitenzias, ta deklaratus Superioreari tentazioak, baita erremedio propia aien garaitzeko, nola estaltzea baita azitzeko ta aumentatzeko, ala nola arri pean dauden mormotak akabatzeko modua baita arria goraturik agertzea; kontra geldi uztea altxaturik. Superioreak trabajarazten zue sendoki oroat arri karraio, ogi egiten, ta gañarako lanetan. Sanda bizkorki aplikatzen ze. Etsai gaixtoa naiz garaiturik etze atertzen: lotan ere amets ta imajinazio itsusieki persegitzen zue: ta ez kontent orreki inzitatu zue Monja txar bat artzeko inbidia ta oposizio sandari. Sandak itzultzen zio ordaña ones, ta ongi egines arri. Deabruak ikusirik etzukela eroriarazi tentazio batean ere, nai izan zue al bazuke akabatu edo ezindu. Ala egun batez ur atratzean bulkatu ta bota zue butzura: eror zerakoan klamatu zue, O Jesus, asisti bezada. Oiura joanik lagunek ikusi zute ur gañean, ta atra zute irris ziola, bizi da ene Jesus Jauna: ez nauk garaituko ik, Satanas gaixtoa. Berze anitz Deabrukeria egin zio onek Jangoikoaren permisios, baña guzietaik atratzen ze sanda irabaziareki, gure exenplutako.

        3. Exenplu bat notagarria kontatzen da sanda gontas, ta S. Teresak ere aipatzen du. Zeukate konbentuan emasteki bat endemoniatua, edo eroa, ain furoso fuerte lotsagarria, ezi loturik katees idukirik ere, etzire trebe urbiltzera, ta urrundanik pertika baten mokoan ematen ziote jan bear zuena. Manatu zio Abadesak S. Eufrasiari, kuida zezala artas. Sandak humil artu zue kargua; prinzipioan progatu zue ura suber furiosa; baña sandak koraje andiareki erresistitzen zio, ta azotatzen ere zuela, dio S. Teresak: ta azkeneko humillarazi zue ainberze, ezi beldurrak zegokio geldi obediente ardi bat bekala; ta ezpazego presente sanda, furotzen ze oroat, baña aski zute mansatzeko erratea, beira ezi eldu da Eufrasia: gelditzen ze ikar ikar. Aixtean aipatu dugun Monja inbidiosa garrek erran zue burla egines berzeen beldurras, zer? eztela nior trebe denik sujetatzera ari, baizik Eufrasia? Nik sujetatuko dut ark bezain ongi. Joan ze bazkariareki; baña berze gura eutxi zekio leon bat bekala, zatikatu zitio habituak, urtiki zue lurrean, ta aztaparka ta ozka akabatzen zue an, alik eta abisaturik S. Eufrasia etorri, ta kendu zion aztaparretaik erdi ilik. Gelditu ze inbidiosa bana eskarmentaturik, gañarakoak admiraturik sandaren birtuteas, eta sanda ain humil nola len, konfiaturik sollik Jaunaren grazian, zeñeki guzien petizios gero ere libratu zue osoki. Abadesak izan zue errebelazio S. Eufrasiaren merejimentuen andias, ta gloria prestaturik zegokionas, eta fite bear zela igan zerura. Tristatu ze, ta negar iten zue, niori erran gabe: gero erranik berri izan zuena, guziak zeude negarrez faltatzeas alako laguna. Jakin zuelaik sandak, nola deus in ezpalu orduraño, berritu zitue penitenziak, ta eskatzen zue urte bateko epea suplitzeko faltak. Baña Abadesak animatu zue seguratus gloria izanen zuenas. Berla heriturik biramoneko bukatu ze. Il zerakoan bere Maestra izanak ta Abadesak eskatu ziote logra zezan Jangoikoaganik, aiek ere joatea mundugontaik. Logratu zue: bata borzgarren egunean, berzea ogeitamargarrenean joan zire alegre zerura &. Sandaren adina 30 urte.

 

aurrekoa hurrengoa