www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 20.an
San Bernardo Abadea

 

        1. S. Bernardo Elizako Aita sandu Doktore ezti gozoa jaio ze Fontanan Borgoñako errian, baita Franzian. Bere Amak lendanik izan zue señale izan bear zenaren hume gau, ta ala azi zue kuidado iagoreki. Mutikozutuan ze humil obediente ixil alkekor, ta amable bere naturale onagatik: eta bateo juizioso. Burukomiñ erru bateki zegolaik ekarri ziote kurandera sorgin bat: Jaiki ze bereala mutikoa goatzetik oius asarraturik, ta bota zue ordu gaixtoan andik: eta Jangoikoak sendatu zue istantean. Eguerri gauean zego deboto elizan jakin naiez ordua, zeñetan jaio zen aur dibinoa; eman zio lo-iduri bat, an agertu zekio Jesus jaio berria ezin iagos ederra konsolatu zuena miragarriro. Fabore goneki afizionatu ze orazio mentalera, zeñetan gero atra zen Maestru admirablea. Il zekio bere Ama ona: gelditu ze emazurtz gaste ederra munduko banidadeen lekeda ta lakioen ertean: Inzitatzen zute alde batetik Deabruek, berze aldetik lagun arinek ta espezialki emakume banaek: baña Jangoikoaren laguntzareki garaitu zitue guziak. Bein deskuidatu ze beiratzean: goartu zelaik, penitenziatan sartu ze biluxirik balsa izotztu batean leporaño, non egon ze, atra zuten arteo erdi ilik oziduraz. Libratu naiez asi ze pensatzen erretiratzean: eta Jangoikoaren grazia ta argiareki erresolbitu ze sartzera errelijioso: eta nai ziotelaik kendu burutik anaiek, aideek, eta adiskideek, kontra agitu ze, ezi berak konbertitu zitue aiek ta berze ogeitamar joatera berareki Zistelgo errelijionera.

        2. Asi ze ematen perfekziora, segitzeko, ta bukatzeko atertu gabe. Ortako oroitzen ze, ta erraten ze maiz bere buruai, Bernardo, Bernardo, zertako etorri zara? Gorputza il ez, baña mortifikatzen zue de manera ezi ia deustan etzue gustorik, baizik Jangoikoaren gauzatan. Ain Jangoikoan sarturik, edo Jangoikostaturik bizi ze, ezi ez ikusi, ez aditu, ez sentitu bekala lurreko gauzarik etzuela iduri zue. Jangoikoaren argi gartan argitu zekio arima ainberze, baizekie argitzeko mundu guziari. Eta bere adiskideei erraten ziote zekien pixka ikasi zuela orazioan oianetan bago ta pinoen ertean. Jangoikoaren inspirazios egin ze Klarabalen Monasterio bat, non paraturik Abade S. Bernardo, bizi zire penitenzia, ta nezesidade extremoan, nola ezpalire aragiskoak, baizik espiritu utsak. Sei anaiak eginik errelijioso, etorri ze guzien Aita ere semearen eskupera, ta iltze Sandu. Arreba sollik gelditurik matrimonioaren estadoan joan ze bein ikustera sei anaiak Aitareki. Joan ze bestiturik galas. Abisatu zute S. Bernardo: onek manatu zue ez atratzeko nior. Ikusi zelaik arreba atarian utzirik anaienganik, ta niork ikusi nai etzuela, aflijitu ze, ta eman ze negarrai: Gero ere noizbait atra ze Sandua, zeñen itz sandueki aldaturik itzuli ze etxera, ta bi urteren buruko logratu zue senarraganik lizenzia egiteko errelijiosa. Zenbat on baten kasos!

        3. Baña etze Bernardo, baizik Jangoikoaren espiritua ze mintzatzen zena beraren agos. Jangoikoaren espirituak erakutsi zio nola maneatu arima azkar ta erikorrak: eman zio jenioaren grazia suabe amoroso bat, akomodatzeko guzieri bear bekala. Guardatzen zue tenore gau erreprehensioetan, baizire suabe amoltsuak, eta baldin erreprehendituak ezpazue ongi artzen, uzten zue gerorako, ezi erraten zue, daudelaik asarre bata ta berzea, eztela orduan iduri erreprehensio, baizik mokoka ta pelea. Jangoikoaren amoretik eldu zekio proximoen amorea ez Aitarena, baita Amarena ere, sentitus berzeren gaitzak ain nola bere proprioak. Etzue zeloa amargo, asarre, gogor, edo utsala, baizik prudentea ta esneskoa bekala, injeniatus nola in probetxu, billatus medio ta erremediorik obenak; eta ezpaze protxurik, etze konsolatzen, naiz erran in zuela bere in ala, kunplitu zuela bere obligazioa, libratu zuela bere arima, ta alako milla erran, nola ezpaita konsolatzen orreki Ama ona ikusten duelaik galtzen dela bere humea. Sufrimentua ta pazienzia izan zue txoil admirablea, eramanes sereno anitz agrabio in zitiotenak, eman arteo burutik bera, itzuli gabe kontra, baizik fabore, garaitus gaizkiak onkiegi. Ze humila sin sinez, errehusatus indigno bekala anitz dignidade, honra, ta laudario eman nai zitiotenak, ta gozatus desprezioeki. Bisione batean ikusi zue bere burua Jangoikoaren tribunalearen alzinean, ta an etsaia akusatzen zuela fuerteki. Manaturik erresponda zezala, erran zue, ni konfesatzen naiz indigno gloria eternoaren: baña ene Jesus onak du dretxo bi titulos, bat, zeren baita Jangoiko: berzea, zeren erosi duen bere pasio doloreskoas: bera dago kontent lenbizikoas, eta niri iten dida donazio bigarrenas: onen kasos dut nik ere dretxo gloriara. Oneki joan ze konfuso etsaia.

        4. Nailuke Sanduak beti egon bere zoko gartan, baña Jangoikoak atrarazi zue Eliza guziaren onerako. Goratu ze Aita Sandu Inozenzio II.aren kontra Pierleon, ta arren atzetik arren gisarakoak Zismatikoak; berze alde Hereje asko: Guzien kontra Monje sandua: Eta ikusteko ta admiratzeko gauza ze, Obispoak, Kardenaleak, Prinzipeak, Erregeak errenditzea Sanduaren erranera, nola balitz Jangoikoaren itza, ala baize. Erresistitzen zio Gillermo Konde Akitaniakoak. Joan zekio Sandua, mintzatu zekio, ta errendiarazi zue Aita Sandu egiaskoaren obedienziara, baña ez itzultzera Obispo desterratu zituenak. Baliatu ze Sandua Jangoikoaren besoas errendiarazteko. Zelebraturik meza, artu zue eskuan sakramentu aldarekoa patena baten gañean: Kondea exkomekaturik egones, ezpaizeike sar elizan, zego eliza-atarian: atra ze Sandua sua zeriola aurpegi ta begietaik, ta boza grabe lotsagarri bateki mintzatu zekio gisa gontan: Jangoikoaren Ministroek eskatu diogu orai arteo, ta eztigu kasorik egin: ona orai emen eldu da Jesu Kristo bera Elizaren buru dena orren presenzian. Au da berorren Juez, zeñen eskura etorri bear duen orren arimak. Ikusagun inen dion kaso Jaunoni, despreziatuko duen au ere, nola gu. Itzebetara ikar ikar Kondea erori ze lurrera; jaikitzen asirik berriz erori ze, itzik ezin atra, agotik abuña zeriola turditurik arras. Azkenean errenditu ze egitera Sanduak nai zuen guzia: egin zekio adiskide andia; eta beraren konsejus aldatu zue bizimodua; ta egin ze Sandu: au da S. Gillermo diotena S. Feliziaren anaia dela. Honratu zue Aita Sanduak S. Bernardo ta beraren konbentua bazkaldus an elzari, ta letxuga, ezpaize berzerik, ta egun gartako billatu ze arrope guti bat erregalo, ta Pontifizearendako arraitto bat. Beraren manamendus ibili ze Sandua erreinus erreinu, Ziudades Ziudade sosegatus ta paratus gauzak orden onean, ta jendeak Aita Sanduaren obedienziaren pean, beiratzen, ta aditzen zutela guziek Sandua nola Aingiru bat Zerutik etorria. Sanduaren orazios atajatu ze zisma gaixto gura, iltzeareki Pierleon Aita sandu falsua. Onen lekuan paratu zute zismatikoek berze bat: Baña au joan ze gauaz S. Bernardogana, ta utzirik Pontifizearen insigniak Sanduareki joanik urtiki ze Aita Sandu egiaskoaren oñetara humil obediente. Oneki bukatu ze Zisma, Sanduaren medios, Jangoikoaren graziaz.

        5. Itzulirik bere konbentura etzute utzi sosegatzera nai bekala; bear izan zue atra, konfunditzeko ta desegiteko hereje goratu zirenak. Bat Henrike deitua sakramentuen ta sazerdoteen kontra erakusten zuena engañatus jendeak: ebek ia desengañaturik Sanduaren itz ta milagroeki arrapatu zute preso. Onen kontra predikatu ondoan Sanduak, jendeek ekarri ziote anitz ogi bedeika zezkien: bedeikatu zitue ta erran zue, ontan ezaunduko duzie egia dela diotena nik, ta falsu diotena herejeek, sendatuko baitire jaten duten guziek ogi gebetaik. Obispo presente zegonak ustez sobra errana zen, añaditu zue, entenda, jaten badute fede onareki. Sanduak erreplikatu zue, ez, Jauna, eztut nik on erran, baizik jaten duten guziak nolanai sendatuko direla, guziak, entenda daien Jangoikoaren aldetik garela gu. Nola erran zuen, ala izan ze. Ala konfirmatu ze egietafedea.

        Baña milagroketa iten zuenas Jangoikoak Sanduaren medios Sandua bera ere admiratzen ze, ta erraten zue, etzituela egiten bere merejimentuengatik, baizik jendeen ontzeagatik. Bein Monje bati kulpa sekreto batengatik manatu zio ez komekatzeko: ura deshonrearen beldurrez joan ze berzeeki aldare alzinera, eta Sanduak Sekretoagatik eman zio, nola Jesus onak Judasi, baña Jangoikoak eskatu zio kastiga zezan atrebenzia gura. Monjeak arturik agoan forma sagratua, zenbat egin zuen, ezin pasatu zue niolateko maneraz: alik eta ezaundurik bere kulpa konfesatu zion Sanduari erakutsis hostia agoan nola zeukan; eta Sanduaren absoluzioareki pasatu zue. Emasteki bat lastimosoki tormentatzen zuena Deabruak jabetu zenak artas, meza errateareki ta buru-gañean Sakramentua paratzeareki Sanduak utzi zue libre. Franziako Erreginari, humerik ez izanez aflijiturik zegonari erran zio prokura zezala bake bat estorbatu zuena orduraño, orreki argituko zuela Jangoikoak. Erran bekala izan ze.

        6. Bere milagro guzieki etzekio faltatu trabaju. Eujenio III.ak bere Diszipulo izanak publikarazi zio gurutzada infielen kontra joateko. Publikatu zue Sanduak exortatus jendeak joatera erreskatatzera Jerusalengo leku sanduak anitz arrazioeki, ta iago dena, infinizio bat milagroeki. Baña o Jangoikoaren juizio justoak! jendea joanik galdu ze geiena: ta gero ematen zute Sanduaren kontra, nola beraren kasos galdu balire. Humillatu ze Sandua Jangoikoaren eskupean, naiago zuela beraren kontra eman zuten, ezi Jaunaren kontra. Bizi ze aspaldian milagros bekala Elizaren onetan; baña flakurraturik, ta etziola admititzen estomagoak sustenturik, zoeie bukatus sereno kontent, nola nabegazio nekosoaren ondorean portura urbildus. Guziek negar, ta berak konsolatus guziak, ordu zela atratzea lurretik planta protxal etzena. Ala pensatzen zue bere buruas Jangoikoaren biotzeko gizon sandu garrek mundu bat balio zuenak, eta iago. Izan ze beraren iltze preziosoa adinaren 64 urtean, eta Kristoren 1153.an. Agustuaren 20.an. Gorputzaren neurrian ze erdikal, ez gora ta ez apal: gorputza konsumiturik: biloa gorrikara; aurpegia txuri-eder arrosa kolore mostratzen serenidade, garbitasun, ta grazia miragarria, nola arimaren hispillu klaroa & &.

 

aurrekoa hurrengoa