www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 16.an
San Jazinto Dominikanoa

 

        1. S. Jazinto Polakoa, edo Poloniakoa izan ze S. Domingoren errelijioneko humea, ta honra. estudio andiaren kasos eginik Teologo famatua, ta Krakobiako eliza nausian Kalonje, bere Osaba Obispoak eraman zue bereki Romara, noiz ta S. Domingo zegon an admiratzen mundua bere bizimodu, prediku, ta milagroeki. Arren hume espirituale zenbait nai zue Obispoak eraman Poloniara argitzeko ango jendeei. Ezin eman zio S. Domingok, ez izanes aski oraño, alik eta Jangoikoak mogitu zuen S. Jazinto ta Sere lagun zenbait arzera habitu bera. Habituareki jaintsi ze S. Jazinto bere Aita garren Espirituas. Birjin garbi gorputz ta ariman, beratx, humil, amoltsu, benigno, betea Jangoikoaren ta proximoen amores. Agitz emana penitenziara, ta kontino orazioan. Okupatunk ongi denbora beti, ta egunas ezin nai adiña zebatu orazioan, ta gauaren geiena enpleatzen zue ortan, kendus loari, zein artzen zue labur ta bear utses erreklinaturik lurrean. Ederki ala Jangoikostaturik Jazinto biali zue S. Domingok Poloniara bere bedeizioareki. Ellegatus bekala zoei eraikis Jangoikoaren azia, erregatus zerutik bere graziareki Jangoikoak de manera, ezi urte baten barnean anitz konbertitu, ta berze anitz egin zire Relijioso. Bere errian ikusi zutelaik Kalonje izana ain Sandu eman ziote Eliza prinzipale bat Konbentutako, zein bete zue errelijiosoes Jangoikoaren gloriatan.

        2. Zerk ere geienik fortunatu zuen Sandu gau ze Ama Birjinai zion debozioa, ta berari Ama Birjinak zion amorea, ta ematen zion faborea. Bein zegolaik Asunzione bezperan kontenplatzen beraren gloria, triunfoa, ta korona, agertu zekio Erregina gloriosa, ta erran zio amorosa, Goza zaite ene humea jazinto, ezi zure orazioek ematen digute plazer ene Semeari, ta niri; Zaude zierto erdetxiko duzula ene medios nauzun guzia. Gelditu ze oneki Sandua konsolaturik ta konfiaturik ezin iagos. Edatus bere errelijionea erreinus erreinu, bera sartu ze Rusian, non Txioabia deitzen zen Ziudadean fundatu zue konbentu andi bat, ta egin zue fruitu infinizio bat asko milagroen Birtutez: eta bateo pasatu zue anitz neke-pena, ta persekuzione egietafedeagatik. An zegolaik, ellegatu zire Tartaroak leku gartara: eta meza bukaturik egun batez aditu zue urbildu zirela muralletara: ta errebestiturik zegon bekala, manaturik segi zezatela, artu zue Sosegu ta Erreberenziareki aldareko sakramentua joateko andik bere fraileeki: pasatzerakoan eliza barna, imajina bat Ama birjinarena agitz eder andia ta pizua alabastros egina mintzatu zekio, ene humea jazinto, nola uzten nauzu ni emen? Erman nazazu zeureki, ta ez utzi ultraja nazaten emen ene etsaiek. Errespondatu zue, nola da posible eramatea nik imajina goi, ain pizu delarik? Arzazu, erran zio, ezi ene semeak itzuliko dizu arin, ermateko aisa. Orduan Sanduak artu zue, pizatzen etzuela iago ezi kana batek, ta arreki esku batean, ta berzean Sakramentuareki atra ze Ziudadetik, ta eraman zue Krakobiara, non itzuli zen ain pizu nola len. An pasatu zue bere bizi gañarakoa Sandukiro.

        3. Beterik ia urtes ta birtutes, ta ongi egines, eta ikusi naiez Jangoikoa ta bere Ama Santisima bere glorian eskatu zue ta logratu zue eraman zezan Asunzione-egunean. Orzi zute dolamen andiareki; ta ortzi baño len ekarri zute kaballero bat lentxago bota zuena zaldiak eta il: ta ilak ila ukitzeareki biztu ze ura derepente, sano ta sendo. Il omen ze Sandu gau adinaren 74 urtean: eta Kristoren 1257 urtean. Milagroak dire ezin konta ala egintuenak, ez solamente personaeki, baitare gizonaren zerbitzuko diren animale andi ta txipieki. Bida kontatzen dire notagarriak: nola bein zoeielarik predikatzera Bisogradora, ellegatu nai ta ezin ugalde andi baten kasos, ez izanes barkorik, kendu zen bere mantoa, ta onen gañean pasatu zuen ugaldea bere laguneki busti gabe. Berze bein zeramalaik Sakramentua ta Ama Birjinaren imajina, nola erran dugun, ellegaturik Boristenes deitzen den ugalde andi gartara, botarik bedeizioa ugaldeari, pasatu zuten oñez berak ta bere lagun guziek busti gabe ez zapeten zolak ere: eta milagroaren memoriatako gelditu omen zire ugalde gañean Sanduaren oiñ-kuntzeak estanpaturik, ta egungo egunean ikusten omen dire, ta baster batetik berzeraño ageri omen da ala nola bide senda iduri bat urean; baita gauza admiragarria, Jangoikoak sollik in dezakena, zeñek ainberze nai zuen Sandua.

 

aurrekoa hurrengoa