www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 1.an
Aingeru Guardiakoa

 

        Zelebratzen da Iruñeko obispado gontan Aingeru guardiakoaren festa Martxoaren lenbizikoan, ta Lastallaren bigarrenean Eliza guzian: ta preziso da entendaraztea zer sinesten den ontan. Aingeruak dire Espiritu ditxosoak Jangoikoaren eskus kriatuak laudatzeko bere Majestadea, baitare guardatzeko gizagendea. Dire gu baño kriatura gora goragokoak, eta ala nola an gorako palazio ta korte errealeko Prinzipe ta guardia errealak: Guziareki guzien Jaun bedeikatuak, miserikordiaen Aitak, eta konsolazio guziaren Jangoikoak bere karidade geiegiagatik, zeñeki onetsi gaituen gu gizonok, biali zuenak bere seme bakarra, berareki Jangoiko bat dena, egin zeien, ez Aingiru, bai gizon, erremediatus ala, ta erregalatus, ta honratus gizagendea kriatura guzien gañetik, nai izan zue alaber biali bere Aingiruak, guardatzeko ta kuidatzeko bere gizonak; orreki, tugun bekala kontrario Aingiru gaixtoak, zein baitire Demonioak eta Deabruak, izan gindezkien guardiatako Aingiru onak. Gauza admiragarria da konsolagarri jakitea zierto, an gora Jangoikoa gozatzen dauden Prinzipe gaietaik bat dagola emen beiti guardatzen ta kuidatzen ni bekalako pobretto bat, ezi da zierto, aurra jaiotzen den istantetik bereala destinatzen diola Jangoikoak bere Aingiru guardiakoa, naiz ez ikusi begis. Errege andiek azitzeko, ta kuidatzeko beren seme lenbizikoa Prinzipe Jauna, billatzen dute persona bat alikako obena, deitzen dena Aio edo kuidazale, baña eztena Prinzipearen diña dignidadean: baña emen pobretto bati ematen dio Aio ta kuidazale Prinzipe andi eder bat, gu baño iago ta iago dena dignidades. O Jangoikoaren ona! Egietafede gau ageri da itzes ta exenplus Eskritura sagratuaren asko lekutan. Jesu Kristok berak erran zue, (Math. 18.) paraturik aurrto bat alzinean, Beira, ez dezazien desprezia txipitto ebetaik bat, ezi erraten diziet, ezi eben Aingiruak daudela beti ikusten zeruan ene Aita zerukoaren aurpegia. Eta Satanasek berak, tenta zuelaik bere Majestadea desertuan, alegatu zio dagola eskribiturik, ezi bere Aingiruei manatu diotela zutas, ta eskuetan artuko zaitutela, ez dezazun tropeza arriren batean. Laurogeitamargarren psalmoan eskribitu zue Profeta errealak au, bere Aingiruei manatu diotela guarda zaizaten zu zeure bide guzietan &. Onen gain ederki S. Bernardok, konsideratzeko da, dio, ta idukitzeko memorian manamendu ain andi gau, ain egiaz karidadesko amore anditakoa. Nork, nork, noren gain, ta zer manatu dioten. Majestade goren gorenak manatu diote bere Aingiruei, ain gora ta beragana urbil daudenei, ta proprioki bere etxekoei zure gain. Zu nor zara? Zer da gizona ala estimatzeko bere Majestadeak? nola ezpalitz artto bat ustelkorra. Alaere manatu diote goarda zaizaten kuidadoreki. Zenbat erreberenzia, debozio, ta konfianza paratu bear digu itz gonek? Erreberenzia, zeren dagon presente Aingirua; debozioa, zeren onesten gaituen: eta konfianza, zeren baitago gure guardian. Beras segi, ta obedi biotzes: eta edocein tentazio edo trabajutan klama, Jauna, guarda benaza, ta salba: galdua naiz.

        Nik, erran zio Jangoikoak Moisesi, (Exod. 23) nik bialiko dut nere Aingirua, doaien zure alzinean, ta guarda zaizan bidean, ta sartu zaizan nik prestatu duten lekuan. Goart in zozu, ta adi zazu beraren boza; ez pensa dela kasorik ez egiteko, ezi etzaitu utziko, bekatu iten baduzu, ta nere izena darama bereki. Baldin aditzen baduzu beraren boza, ta egiten nik erranak, zure etsaien etsai izanen naiz, ta aflijitzen zaitutenak aflijitukotut: ta nere Aingirua joain da zure alzinean. Nork konta egintuen faboreak gizonei Jangoikoak Aingiruen medios? Komunikazio izan duenas landara gizoneki, sinesten baita dela komunki Aingiruen medios, ongi eginak berex nork explika? eta nork entenga ere? Aipazkigun zenbait bakotx jendamendes jendamende. Sodomako sugarretaik libratu zute Aingiruek Lot, eta bere familia. (Gen. 19.) Isaak zegolarik ezpataren pean ia ia iltzeko, Aingiruak libratu zue. (ib. 22.) Nork aberastu, ta fortunatu zue Jakob, baizik Aingiruak? (ibid. 31.) Moises ta Israeldarrak nork libratu zitue Ejipzioen eskuetaik, baizik Aingiruak? (Ex. 14.) Nork deteniarazi zue bidean Balaam zoeielaik, etzezan bota maldizioa Israeldarren kontra, baizik Aingiruak? Nork animatu, lagundu, ta triunfarazi zue Jedeon Madianitaen kontra, baizik Aingiruak? (Judic. 6.) Nork egin zue Sanson azkar gura Filisteoen kontra, baizik Aingiruak? Nork libratu zue Jerusalem, ta Errege Ezekias azken peligrotik, iles eun ta laur ogei ta borz milla asirio, baizik Aingiruak? (4. Reg. 19.) Eliasi nork janarazi zio bidean, zegolaik akaiturik, libratzeko Jezabelenganik, baizik Aingiruak? (3 Reg. 19) Nork libratu zue ta fortunatu Tobias eta Sara, baizik Aingiru S. Rafaelek? Judith, kasta bezain ederra, nork libratu zue Holofernesen eskuetaik, baizik Aingiruak? Berak erran zue juramentureki, Guardatu nau beraren Aingiruak joatean, egotean, ta itzulzean, ta eztu permititu agrabiatzea ni bere esklaba. (Judith 13.) Nork libratu zitue irur mutiko gaiek Babiloniako labetik, eta Daniel leonen agoetaik, baizik Aingiruak? Makabeoeri nork eman ziote ainberze koraje, ta biktoria, baizik Aingiruak? On guzia dator Jangoikoaganik, baña geienak Aingiruen eskus.

        Bada testamentu berrian Aingiruek in tuzten ofizio onak ezin daizke konta. Jesu Kristori Aingiruek zerbitzatzen ziote; eta bere agonian pasio alzinean agertu zekio bat, konfortatzen. Jaio zelarik, Aingiruek abisatu zuzte Arzaiak, ta kantatu zute gloria: Il ta orzi zutelarik, obiaren guardian zeude Aingiruak; eta aiek S. Magdalenari eman ziote berri ona, nola biztu zen berriro. Maria Santisimari anunziatu ziola Jangoikoaren amatasuna S. Gabriel Aingiruak, guziek dakite; eta nork daki nola guardatzen ta zerbitzatzen zuten? S. Josef Aingiruak seguratu zue, bere esposaren sabeleko fruitua zela Espiritu sanduaganik; ta noiz joan bear zuen Ejiptora aieki, ta noiz itzuli, guzia Aingiruen medios. S. Pedro Apostoluen burua zeukalarik Herodesek preso, lazatu, kidatu, ta atra zue libre Aingiruak. Berze Apostolu, ta Diszipulo sandu gaiek nork dezake duda, kidatzen zuztela, eta akonpañatzen, eta laguntzen Aingiruek? ala nola S. Felipe bataiatzeko eunuko gura, nola Kornelio zenturiona, nola berze milla. Bada arima garbieki Aingiruek duten komunikazio amorosoa, nork erranen digu? Batzuek kasi kontino tratatzen ta ikusten zutela beren Aingiru guardiakoa, berze batzuek bear orduetan berla puntual. S. Julian Kuenkako Obispo izanari Aingiru batek pararazi zio izen goi, ta bear zela izan Obispo, ta gero abisatzen zue peligroetan. S. Ines sartu zutelaik etxe infame gartan Aingiruak agerri defendatu zue, ilarazis agrabiatu nai zuena. S. Tomas de Akino Aingiruek zeñituzute mutilzutuan, ematen ziotela kastidadearen donoa. S. Juan de Dios laguntzen zute hospitalean egiten heriendako bear ziren itekoak. S. Franziska Romana akonpañatzen zue Aingiruak bedratzi urtetako aur baten idurian agitz eder, zerura beira, besottoak gurutzaturik bulargañean, txuris bestiturik &. S. Lidbbina ogeitamabi ta iago urtes heri egon zena bisitatzen zue kontino bere Aingiruak agerri, eta zio berak ikusteareki solamente konsolatzen zuela nai adiña. S. Maria Magdalena egunoro igaten zute Aingiruek aditzera zerukoen laudarioak ta musikak. S. Benzeslao akonpañatzen ta defendatzen zue gerran Aingiruak, ta debekatzen, niork in etzezon gaizkirik, ta errespetarazten. S. Teresa heritu zue biotzean Jangoikoaren amoresko dardo bateki Serafin batek. S. Zeziliak Baleriano bere Esposotako ofrezitua desengañatu zue lenbiziko aldian betikos. Zuela bere amazale Aingiru bat guardatzen zuena zelo andiareki: guarda zeiela egitetik bear eztenik. Ura ta bere anaia konbertiturik ellegatu zire ikustera Aingiru gura, ta gero izatera Martir glorioso. Bada Aingiruek asistitzea bereei iltzerakoan, ta ondorean artzea beren eskuetan, eta eramatea arimak da ofizio usatzen dutena maiz Aingiru guardiakoek gozo andiareki: zeren ezi egietafedea delarik Jesu Kristok diona, zelebratzen dela gozos eta alegranzias noiznai konberti daien bekatari bat onera, zenbat obeki alegratuko dire, atratzen delaik ongi arima seguraturik betikos amatzeko ta laudatzeko Jangoikoa eternidadean? Kontrako aldera daike pensa, ematen zaiotela motibo tristatzeko, posible balitz, galtzen direlaik arimak, eta erortzen direlaik Jangoikoaren desgrazian; eta bekatuen okasioetan, asarre, ordikeria, urdakeria, ladronkeria, ta edozein gaixtakeriaetan, naiz alegre bekatari itsuak, aien Aingiruak egoten direla erretiraturik bekala ilun deskontent orgatik. Jangoikoak digula argi, ezaunitzeko fabore gau ere gañarakoen gañetik, amatzeko ta estimatzeko bere Majestadea bear bekala, ellegatzeko ikustera bere Aurpegia glorian. &.

 

aurrekoa hurrengoa