www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 19.an
San Konrado Plasenciakoa

 

        1. Ikusteko ta admiratzeko gauza da, zenbat maneras Jangoiko onak atratzentuen sanduak: eta gaitzetaik onak, desfortunetaik fortunak. S. Konrado ze kaballero bat Italiako Plasencian jaioa, ta an bizi zena ezkondurik estimazio ta kredita onean. Ze agitz afizionatua eiziara, ortan dibertitzen ze segitus arrapatu naies ez egasteak solamente, baita baseiziak ere. Aldi batez altxatu zekizkio anitz oianeko sasidi andi batean: nai atrarazi lekugartaik, non ezin zeiken pasa: ta zer egin zue? Su eman zio sasiari: baña goraturik sugarrak aize andi bateki edatu zire arrigarri, ta egin zute norktaki zenbat dañu oianean. Ikusirik etzeikela erremedia, eskapatu ta itzuli ze bere etxera niork jakin gabe. Justiziak bere dilijenziak eginik ikasteko nor zen itxeki zuena sua, ta ezin ikasis, arrapatu zute gizon pobre bat an urbil sospetxaz: ta tormentarazirik konfesatzeko egula, gizagaizoak ezin sufritus, naiago zuela il, erran zue gezurrez, bera zela itxeki zuena sua: eta orgatik bazemate kentzera bizia. S. Konrado, ikusirik ori, ta Jangoikoak biotza ukiturik agertu ze, ta publikoki deklaratu zue, berak sollik zuela kulpa, baterez gizon pobre garrek: an zeudela bere etxe, hazienda, ta ondasun guziak, pagatzeko dañuak, naiz bera gelditu deus gabe. Ala egin ze: guzia saldurik, pagatu zire dañu guziak; eta bera gelditu ze uts.

        2. Okasio goneki asi ze pensatzen munduko banidadea, ta emanik Jangoikoak graziak libratuas enbarazuetaik, andrea sartu ze konbentu batean, eta bera joan ze peregrino urruti ibilis santuarios santuario pobre gisa. Sizilian paratu ze hospitalean zerbitzatzen humil heriei. Gero erretiratu ze eremu batean, enpleatzeko Jangoikoareki sollik orazioan ta penitenzian. Iraundu zue ala berrogei urtes, etzines lurrean lo egiteko; janes ogi guti bat sollik, bialtzen ziotelaik limosnas; gañarakoan kanpoko belarrak. Jangoikoa asi ze ia ezaunarazten bere sierbo gau milagroeki ere. Ortzilare oro joaten ze bisitatzera Kristo guruzifikatuaren imajina bat Netinan: Etzue beñere txastatzen aragigenderik; eta gizon gaixto batzuek konbidatu zute jatera arrai zerbait, baña paratu ziote aragi. Gero asi zire eskarnio egiten, engañatzen zuela mundua iduriarazis etzuela txastatzen aragirik, baña jan zuela gustoreki. Baña sanduak zio solamente jan zuela arraigende, ta progutako ikusiarazi ziote arraien ezurttoak platerean, gelditurik aiek arriturik milagroas. Bisitatzen zute asko jendeek bere etxolan, eta bein Zaragoza Siziliako Obispoak, zeñi atra zitio laur opiltto bero beroa zeudenak bialiak Jangoikoaganik milagros. Joan ze sandua itzultzera bisita Obispoari, eta ellegatzean inguratu zute infinizio bat egasteek festejatzen zutela bozkariundes bekala, mostratus zein sandu zen, ta Jangoikoaren biotzekoa. Segitu zue obratzen milagroak: eta milla irur eun ta berrogeita amekagarren urtean eraman zue Jangoikoak bere gloriara.

 

aurrekoa hurrengoa