www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 15.an
Sanduak Bito, Modesto
ta Kreszenzia Martirak

 

        1. Inbidias erretzen zeudelaik Eskriba ta Fariseo hipokritak, zeren aurrek ere laudatzen zuten Jesu Kristo, erran ziote bere Majestadeak, eztuzie leitu eskribiturik dagona Jangoikoas, aurren agoetaik atrakutuela bere laudariorik obenak? Zierto errelijione Kristioaren egiaren progu on bat da aurrek ere konfesatzea au, ta firmatzea beren odol inozenteas. Ebetaik bat da S. Bito Mazara Siziliakoan jaioa, Jentil baten semea, bataiatu zena bere borondatez aurttoa zelarik Aitaren borondatearen kontra: eta Jangoiko onak estimatu zuelako señaletan, eman zio grazia, egiteko milagroak, sendatus heriak, ta libratus endemoniatuak. Amabi urtetakoa zelarik, deitu zitue bera ta bere Aita Balerianok Siziliako Prefektoak, eta mutiko sandua nai zutelaik bien ertean apartarazi Kristoren fede ta amoretik, ta ezin logratu zutelaik, juez gaixtoak asarraturik azotarazi zue kruelkiro: baña on etzela aski, manatu zue atormentatzeko berze instrumentu burriñasko izugarrieki. Ortako zoezilaik arrapatzera mutiko sandua, eartu zekizkiote berdugoei besoak, eta Juezari eskua: baña sanduttoak pagatus onareki gaizkia sendatu zio milagros. Oneki utzi zue Juezak Aitaren eskura, onek errendiarazi zezan semea. Injeniatu zue gaixtofikatuak Deabruaren medio gaixto bat ortako. Prestarazi zue ganbara bat ederki alhajatua, ta an goatze bat beratxa, ta asko musika, ta emasteki arin deshonesta, engañazezaten. Ikusi zelaik mutiko sandua serpiente gaien ertean, enkomendatu ze Jangoikoai biotz guzias. Bereala bete ze guzia erresplandore zerukoas, ta aditu zire Aingiruen kantak, zeñeki lotsarritu ziren guziak: eta Aita sarturik ganbaran itsutu ze argi garreki, ta asi ze klamatzen begietako miñes ta onazees. Joan ze bere Jangoikoen tenplora erremedio eske: baña etziokete eman aiek: eman zio ordea bere semeak Jesu Kristoren birtutez. Baña alaere itsuturik gelditu ze ariman: ta ala segitu zue aflijitzen bere hume ona ta ongi egin ziona. Baña Jangoikoak libratu zue bialis Aingiru bat arren kuidazale Modesto ta Krezenziari, ar zezaten Bito, ta eraman zezaten itsasos nora kidatuko zituen; eta ala kidatu zitue Napolesko erreinura: an utzi zitue. An egon zire irurak leku soil batean alimentatus ekartzen ziotenareki arrano batek, obratus bitarteo Bitok anitz milagro, argitus jendeak, botatus Demonioak.

        2. Agitu ze Diokleziano enperadorearen hume bates jabetzea espiritu gaixtoa, zeñek zio etzela atrako, ezpazue atratzen Bitok Kristoren sierboak. Enperadoreak billarazi, ta ermanarazi zue, ta paratu zueneko gañean eskua mutiko sanduak, atra ze iges Deabrua, maltratatus zenbait Jentil burlatzen zirenak sanduas. Enperadoreak ofrezitu zio milla gauza, baña uzten bazue Kristoren fedea: baña etzuelaik admititu nai tratu gisa goi, manatu zue sartzeko preso kalabozo ilun batean, ta ez emateko amenik ere. Nork eztu erreparatzen nola sanduak pagatzentuen gaizkiak ongieki, ta aiek kontra gaizkiegi ongiegillea? Ala da: Deabruaren direnak itzultzen dire beren ongiegilleen kontra: Jangoikoaren direnek berriz onesten ta ongiegiten gaixtoei ere, gaizkiegilleei ere. An jarri ze orazioan: argitu ze presondegia, ta aditu ze boza gau, zaude fuerte, Bito, ezi ni nago prest laguntzeko. Presentarazirik irurak tribunalean, Bitok animatzen zitue lagunak, nola zegon prebeniturik korona koronatzeko pasatu ondoan uti bat. Ezin errendiarazi zuelaik mutiko sandua enperadoreak, manatu zue labe bat betea plomus, resinas, ta pikes paratzeko sugarretan, ta sarrarazteko an irurak, eta Bitori erran zio, orai ikusiko diagu ire Jangoikoak libratuko auen ene eskuetaik. Bitok formaturik gurutzearen señalea, sarturik labean kantatzen zitue Jangoikoaren laudarioak sentitu gabe mellarik ere, ta atra ze luzituago len baño. Gero plazan botarazi zue leon andi bati, an zatika zezan. Bildu ze infinizio bat jende ikustera: ta ikusgarri ze, mutiko bat amabi urtetakoa, ta animale-tzar gura aurkez aurke. Baña axuritto bat bekala bota zekio oñetara lamikatus ta festa egines. Ori ikusirik konbertitu ze mila bat persona Kristoren federa. Eta Bitok erraten zio Enperadoreai, eztakusa nola animaleek ere ezauntzen duten Kristoren birtutea; ta orrek eznai ezaundu? Baña guziareki arrek itsuturik manatu zue edatzeko irurak katastan, edo tormentuko potroan; tormentatu zuzte ikaragarri, zatikatu aragiak, ta deskoiuntatu ezurrak. Orazio eginik Bitok, asi ze lurra ikaratzen, asarratzen zerua, eror zen ausnarriak, ta enperadorea joan ze iges garaitzen zuela mutiko batek. Au ta bere lagunak erman zitue Aingiru batek lengo lekura: an Jangoikoai eskerrak emanik, ta eskaturik iltzea, logratu zute Jangoikoaren eskuetan 303 urtean. Alke dagigun adinetakoei, aurrek ainberze egiteas ta padezitzeas Kristoren amorez, eta guk deus guti &.

 

aurrekoa hurrengoa