www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 11.an
San Eulojio Sazerdote ta Martir

 

        Moroek Españan dominatzen zutelaik, ta Erregea zegolaik Cordoban, jaio ze an S. Eulojio buratso Kristioetaik, ezi uzten zuzte bizirik zenbait, naiz aborreziturik. Azi ze bere inklinazio onaren konforme birtuteen ta letraen estudioetan txoil ongi, ta atra ze gizon sandu ta jakintsu famatua. Ordenaturik sazerdote guzia ze tratatzea Jangoikoareki orazioan, ta proximoen konbersioan, ondus gaixtoak, ta onak obetus. Mogitu ze aldarte gartan persekuzione Kristioen kontra Cordoban: eta ango obispoak, dela Errege Moroaren beldurrez, dela plazer in naiez, egin zitue anitz sazerdote Preso, ta aien ertean S. Eulojio. Karzelean eskribitu zue libru bat deitua Mart ren dokumentua, edo doktrina, animatus fielak iltzera Martir fedeagatik, nola il baizire denbora berean Flora ta Maria bi donzella sanda. Andik fite libratu zire karzeletik S. Eulojio ta bere lagunak. Baña ikusirik obispoa oraño Moroaren gustora zebilala, etzue nai izan du erran mezarik, ez komunikatzeagatik obispoareki, zeñek exkomekazioaren pean manatu zio erran zezala. Sanduak eskojitu zue eskapatzea Cordobatik Franzia alderat. Ellegatu ze Iruñean, non errezibitu ta estimatu baizue emengo obispoak Gillesindo deitzen zenak. Bisitatu zitue Nafarroan ziren Monasterio zenbait, espezialki bat zelebratzen duena S. Zakariasena Eugi alde gartan, edo Zilbetira urbil: non aurkitu zuen asko errelijioso sandu, nola baitio obispo garri gero eskribitu zion kartan (ap. Sandoval.) Bitarteo Toledon elejitu zute beren Arzobispotako, zegolaik ausente: baña etze kunplitu angoen deseoa, zeren Jangoikoak ia zeukan prebeniturik arrendako martirioaren korona Cordoban. Arara ellegaturik aurkitu zue guzia turbaturik, zeren Mahomad Errege Moroak persegitzen zue Kristiogendea lotsagarriro: eta Kristio gaixoak, batzuk zebiltza igeska, berze batzuk errenditzen zire beldurrez: berze batzuk mantenitzen zire errelijionean konstante ilartaño Martir. Ekaitz-aldi erru gontan biali zue Jangoikoak S. Eulojio, gobernatzeko Eliza gura, etzeien galdu. Eztaike pondera zenbat probetxu eman zuen, konfortatus zeudenak erortzeko, eroriak jaikiarazis, erakutsis, ta animatus guziak: eta gero eskribitus Martir iltzen zirenen triunfoak. On aski ze, ta sobra ere, aborrezitzeko Moroek, ta prokuratzeko ilaraztea sandua: baña izan ze berze kausa bat ere. Infiel noble batzuen alaba bat deitua Leokrizia bataiatu ze, nai etzutela buratsoek. Ebek ones eta gaitzes nai ziote utziarazi errelijione Kristioa. Donzella gura sanduaren arrebaren medios eskapatu ze buratsoen etxetik, eta sanduak Artzai onak bekala artu ta altxatu zue ardi Kristorena, etzezaten galdu otsoek: ta aldatzen zue lekutik lekura, etzezaten aurkitu. Baña Jangoikoaren permisios aurkitu zute noizbait, eta sanduareki bateo erman zute presa: au akusatzen zute, zeren eskapatu zen; ura, zeren altxatu zuen. Sanduak galdeturik Juezaganik errespondatu zue ausarki, sazerdote bekala zegola obligaturik beragana eldu ziren guziei erakustera, ta kidatzera zerurako bideas: ta ala egin zuela Leokriziareki. Eta manaturik Juezak ekartzeko barak, azotatzeko sandua, onek erran zio, bara gaiek etzutela ilen, ta berak etzuela ukatuko Kristoren fedea niolatere bere bizian, ta ala obe zuela ilarazi. Oneki asi ze despreziatzen Moroen Profeta falsua Mahoma: eta laudatzen Jesu Kristo Jangoko ta gizon guzien salbazalea. Eraman zute Konseju errealera, ta konsejuko batek adiskide gisa lastimas erraten zio, mintza zeiela an Mahomaren fabore, naiz gero segi zezan bere Kristoren errelijionea. Baña sazerdote egiaskoa orduan fuerteago mintzatzen ze Mahomaren kontra, izan zela gizon gaixto bat, urde bat, enbustero engañazale galdu galgarri bat. Eman zute sentenzia degolatzeko sandua, ta zeramatelaik ortarako, Erregeren mutil batek aditu zuenak gaizki erraten Mahomaren kontra, eman zio bofetada bat aurpegian. Sanduak sereno presentatu zio berze matela eman zezon artan ere, ta eman zio madarikatuak. Ellegaturik lekura Moroen jendetze ta oiuketaren ertean, goraturik begiak zerurat, ta zeñaturik gurutzeas edatu zue lepoa, zein ebaki zion berdugoak 859 urtean. Il ondoan ikusi ze asko denboras ilaren gañean uso bat, zein etzuketen apartarazi. Laur egun geroago martirizatu zute S. Leokrizia, zenen arima honratu zuten Aingiruek zeruan, ta Kristioek gorputza lurrean. Biz bedeikatua Jesus itentuena sandu bereak. amen.

        Martxoaren 12.an S. Gregorio andia. p. 289.

 

aurrekoa hurrengoa