www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 17.an
Santa Kara de Monte Falko

 

        1. Aurtto sandaetan, nola erakusten baitiote sollik Jangoikoak, da ageri klaro nola den Jangoikoaren gustoa. Buratso Birtuosoen alaba izan ze S. Klara de Monte Falko. Laur urtetako adinean Jesus onaren amorez egoten ze beraren Imajinaren alzinean belauriko orazio egiten: eta etzeikelaik egon nai adiña etxean ortan, ikusi gabe etxekoek, eskapatzen ze elizara, non zegon espazioreki. Ori ze bere afizione ta dibersio guzia adin gartan. Zue aizpa bat adin iagotakoa errelijiosa, zeñeki nai luke bizi aurttoak erretiraturik: Demonioa agertzen zekio aizparen idurian meatxatus ilen zuela iten baze errelijiosa: baña Jangoikoaren argis ezaundurik etsaiaren malizia, sartu ze konbentu gartan zelarik sei urtetakoa. Laster ezaundu ze Jangoikoaren eskua kidatzen zuena. Gorputzaren sustentua ogi guti bat idor fruita zerbaiteki: arimarenas zue kuidado guzia, beti egon naiak bere Jaunareki: Asi zekio agertzen bere Majestadea bere Ama Santisimaren besotan erregalatus aur ditxosa. Zazpi urtetaik alzina eman ze penitenziara txoil maltratatus bere gorputztto inozentea: lo guti, ta on lur utsean, edo ezin berzeas, agotz batzuk paraturik pean. Egunas landara gau geiena orazio mentalean ia belauriko, ia txutirik ta edaturik besoak guruzearen forman, ia auspeska paraturik kopeta lurrean. Honestidadeas zue ainberze dilijenzia, ezi admiratzeko ze, ta zio, guardatzeko, preziso baliz, pasa lezazkela infernuko penak bizi guzian gogotik ere. Beñere etzitue goratzen begiak gizonkiaren aurpegira beiratzeko, eta preziso zelarik mintzatzea, egoten ze estalirik aurpegia, ta lurrera beira. Eta hein bere anaia errelijioso batek erran ziolaik, zergatik mintzatzen zion ala; errespondatu zio, mintzatzeko ezta beiratu bearrik, aski da mia.

        2. Jesus ona ze bere amore guzia, ta agertzen zekio axuri eder baten idurian lastimarazis biotza beiratus axuri onegi gura nola sakrifikatu zen bere pasio doloreskoan, ta guruzeko eriotzean gure salbazioagatik. Konsiderazio gonen gisoareki bere trabaju, neke-pena guziak dultzatzen zekizkio. Jaunaren ofensa-idurietaik ere ain ze beldur, ezi guardatzen ze iago ezi eriotzetik: eta kontino iten zue nigar ikusteas ofenditurik bere Majestadea; eta zio, ila zela arima etzuena sentitzen desplazer Jangoikoai ematen dena. Guziei konsejatzen ziote pensatzea esus onaren pasioan, ta beren trabajuetan besarkatzea guruzifikatuareki. Bein zegolaik bera kontenplatzen Jesus onaren bularreko llagan, agertu zekio guruzeareki soñean, ta erran zio, ene alaba Klara, ia aurkitu dut non frinkatu guruze gau, baita zure biotzean: bada il bear zara guruze gontan, nai bauzu izan ene alaba ta heredera. Ordu gartaik gelditu zekio oñaze erru bat petxoan, ta inprimiturik biotzean Jesus guruzifikatuaren insigniak, aurkitu zirenak an bera il ondoan. Permititu zio Jaun dibinoak iago merejimentutako anitz denboras anitz trabaju ta lotsamentu Deabruenganik gau ta egun. Ellegatus plazoa, prebenitu ze sakramentueki, ta seguratu zio Jaunak gloria izan bear zuena. Exklamatuzue, o ene Jesus ona, zein andia den premio ematen duena gure trabaju ain gutiengatik! Anitz da, anitz anitz premio paraisoa enetako. Uste zutelaik il zela eraman zute Elizara ortzitzeko: baña an itzulirik berebaitan despeitu zitue joateko gloriara. Iltze 33 urtetan, 1299 urtean: edo geroxago. Aurkitu ze ilas geros, biotzean Kristo guruzifikatua, itzeak, lanza, aranzeak, azoteak &. Aurkitu ere zire irur bolatto txoil berdinak figuran, kolorean, pizatus balanzan, oroat pizatzen zue batak, nola biek & Trintateren misterioaren iduritako. Biz laudatua Jangoikoa, ala erregalatzen duena &.

 

aurrekoa hurrengoa