www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 11.an
Santa Susana Birjin ta Martir

 

        1. Jangoikoaren Espirituak inspiratzen du non ere duen plazer, dio Kristok, dela gizonki, dela emasteki, abrats edo pobre, Sanduen edo gaixtoen alde. S. Susana izan ze alaba Gabinoren, eta au anaia Kaio Pontifize sumoaren; ta biok aide urbilak Diokleziano Enperadore gaixtofikatuaren. Onek artu zue humetako, Enperadore bere ondoreko ta laguntako Maximiano: au ezkondu zue bere alaba bateki, zein iltzeareki andik uti, nai zue ezkondu Susanareki, baize txoil eder noble, prudenta, bear bekalakoa alde guzietaik: ta guzien gañetik ze Kristioa ta Sanda: baña on etzekie Dioklezianok Kristioen kontrario madarikatuak. Enkargatu zue iteko gontas bere lengusu bat deitua hau dio: Onek mintzatu zio donzellaren Aitari, baize Gabino, ponderatus fortunaren andia: Onek berriz bere Anaiari, baize Pontifize sumoa: Eta biek Aitak eta Osabak mintzatu ziote Susanari, jakiteko onen borondatea. Donzella Sandak estimatus Kristoren fedea ta Birjin mantenitzea iago ezi munduko Enperak.ora izatea, errespondatu zue animosa, etzela nai ezkondu Maximianoreki, zeren baize infiel ura, ezeta berze nioreki munduan, zeren bera zegon emanik Kristori bizitzeko Birjin ilartaño; eta uste zuela on izanen zela eskaida, iltzeko Martir. Biek laudatu ziote proposito artu zuena, ta konsejatu ziote perseberanzia, ta ortako baru, obra on, ta orazio anitz egitea prestatzeko martiriora, baita grazia Jangoikoak eman bear duena.

        2. Irur egunen buruan joan ze hau dio Mandataria Gabinoren etxera, ta utzirik lagunak atarian, sartu ze bakarrik, ta ikusirik Susana, orduko usanzaren ariora nai zio eman apa: Erretiratu ze Sanda ziola, sekula bere bizian etzuela utzi niori aur egia, ta gutiago utziko ziola arri, baize Infiela, ta zikindua Jangoiko falsuen Sakrifizioeki. Ta au ta berze asko gauza erran zio Jangoikoaren Espiritu ta graziareki alako maneran, ezi konbertitu ze hau dio fede Kristiora, bera, bere Andrea, ta bere humeak; eta egitera asko limosna ta obra on, espezialki Kristio preso zeudenei, eskatus barkazio. Andik zenbait egun biali zue Enperadoreak bere mutil prinzipale bat deitua Maximo Klaudiogana xakin naiez bodaren berri: Etorririk Sandaren, etxera oneki desengañatu ze, etzegola Susana ezkontzeko: eta ainberze erran zio Sandak, ezi ura ere konbertiturik bataiatu ze. Etze faltatu Enbustero bat Enperadoreari eman ziona Kontu pasatzen zenas. Asarratu ze txoil, eta preso inarazi guziak, Pontifizeas landara, utzirik Gabino ta bere alaba karzelean, gañarakoak eramanarazi zitue iltzeko, ta il zuzte ta erre zuzte Martir gloriosoak: Guziau izan ze S. Susanaren orazio ta merejimentuen fruitu ona Jangoikoaren grazias landara.

        3. Enperadoreak manatu zue ekartzeko bere palaziora Susana, ta entregatzeko bere Andre Enperatrizari, onek konberti zezan ezkontzera Maximianoreki. Enperatriza deitzen baize Serena, senarraren ixilkias ze Kristioa sekretoan, eta manifestatu ze Susanareki, agiz ongi errezibitu, konsolatu, ta aimatu zue segitzera bere propositoa, ta despreziatzera munduko Banidadeak eta gustoak, ez ajolarik egitera Enperadorearen meatxues, ez eriotzeas ere, logratzeagatik Jangoikoaren grazia ta gloria betikos. Idujizue asko egunes bereki, eta biak Jangoikoareki enpleatzen zire orazioan, ezi ura ere egin omen ze Sanda. Egunen buruan galdegin zio Enperadoreak Enperatrizari, ia erresolbitu zen Susana artzera senar Maximiano. Enperatrizak errespondatu zio, etzegola artako, baña etzela inport, izanen zirela ranko ura bezain nobleak bere semearen Esposatako: utzi zezala geldi. Oneki manatu zue arrek bazoakela bere etxera. Baña Maximianok arturik agrabiotako ez nai izatea ezkondu berareki, nai izan zue bortxatu. Ezaundu zue Susanak bere peligroa; ta bere kuartoan paraturik belauriko zego negar ta negar Jangoikoai eskatzen guarda zezan libre gorputz ta ariman. Gau gartan etorri ze Maximiano intenzio gaixtos, ta sarturik kuartoan ikusi zue Sanda inguraturik Zeruko argitasunes; eta lotsarriturik itzuli ze atzerat, pensatus zela arte gaixtos. Kontu eman zio Enperadoreai agituas: onek biali zue Kurzio deitu bat, ikustera, egia zen kontatu ziona, edo imajinazioren bat. Joan ze Kurzio, ta itzuli ze iago ere lotsaturik berzea baño.

        4. Azkenean Enperadoreak entendaturik ezi Susanak, Kristio izanez, etzuela nai ezkondu bere semeareki, lazatu zue frenoa bere irari, ta manatu zio bere gisako Mazedonio bati, obliga zezala Susana sakrifikatzera aien Jangoikoei, ezperen, ilarazi. Joan ze ura, ta egin zio milla loxentxu, engañatzeko. Paratu zio alzinean aien Jangoiko-itxura bat adora zezan: baña Sandak egiteareki orazio Jangoiko egiaskoari, desaparezitu ze andik itxura gura: ta gero aurkitu ze plazan botarik loiean. Kontu emanik Enperadoreai guzietas, arren ordes ebaki ziote burua Sandari bere etxean: eta eriotze goneki iltze Birjin ta Martir gloriosa. Serena Enperatrizak xakin zuelaik joan ta bere esku proprioes mortaxatu zue ta orzi zue honratuki berze asko Sanduen zemeterioan: eta oial bat enpapaturik arren odolas guardatu zue errelikia preziosoa zillarresko kaja batean. Eta bere Osaba Kaio Aita Sanduak zelebratu zue aniz Meza iltzen etxe gartan Sandaren honratan. Agitu ze martirioa 295 urtean.

        Agust.en 12.an S. Klara Asiskoa. pag. 311.

 

aurrekoa hurrengoa