www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 31.an
San Silbestre Papa

 

        1. Urtearen azken egunean zelebratzen da S. Silbestre Aita Sanduaren festibidadea, zeñen egunetan asi zen Eliza errepausatzen Enperadore Infielen persekuzioetaik Jangoikoaren grazias. Aien beldurrez zego altxaturik oian batean Aita Sandua. Ara bitarteo Jangoikoaren probidenzia. Ze Enperadore Konstantino andia, Infiela berzeak bekala. Eman zio oni heritasun bat demanera ezi oñetaik bururaño baizego beterik lepras, ezin kura zeikenas. Kuratu naies ordenatu ziote bañatzea, edo artzea bañuak aur txipittoen odoles. Beira zenbat eta zenbat il bear ziren ortako. Billatu andik eta emendik, ta bildu omen zire irur millataraño. Ia ia zeudelaik zorrozturik armak degollatzeko aurtto gaiek, eta Amak negarres, ta iskiritus zeruraño klamatzen, lastimatu ze arren biotza, ta etzue mai izandu usatu bañu bat ain kruela, naiz gelditu heri len bekala, baizik itzularazi aurrak beren Amaei, eman zenbait diru, ta zoezila etxera Jangoikoareki. Pensa zer kontentua, zer bedeizioak!

        2. Urbilen gauean agertu omen zire Konstantinori S. Pedro ta S. Pablo laudatus egin zuen miserikordia, ta manatus biali zezala billatzera Kristioen Aita Sandua deitzen zena Silbestre; onek erakutsiko ziola berze bañu aisago ta obeagoko bat, sendatzeko gorputz ta arimaren lepra. Bereala biali zue arren eskue: aurkiturik joan ze mandatarieki, ustez naski zeramaten egitera Martir. Baña erran ziolaik Enperadoreak amets edo errebelazio izan zuena, ta nola aparezitu zekizkion bi sandu gaiek, mostratu zitio aien imaak S. Silbestrek. Seguratu ze Enperadorea berberak zirela; ta erakutsi zezola bañu manatu ziotena. Sanduak erran zio, au etzela berzerik, baizik bataioko sakramentua, nai bazue errezibitu. Nai zue gogotik ere: ta ala erakutsirik Errelijione Kristioaren doktrinan, ta utzirik bere manto erreala ta korona, jaintzirik penitente gisa bataiatu ze sanduaren eskus. Agertu omen ze bataiarriaren gañean argitasun bat zerukoa, ta bera atra ze andik ain garbi eder sano aragiak, nola aur txipi batenak. Orreki alegre S. Silbestre, ta alegreago Enperadorea, asi ze triunfatzen Kristiandak.ea. Manatu zue urratzeko Jangoiko falsuen tenploak, ta fabrikatzeko Jangoiko bakar egiaskoari; eta bere kostus in zue asko tenplo Roman, ta berze lekutan: Dotatu zitue haziendas ta errentas: suplitu ornamentaes, ta urre zillarresko baso sagratues: baitare sazerdote ta Ministro bear bekalakoes. Ez oneki sollik kontent utzi zio Aita Sanduari Roma, eta berak pasatu zue Kortea Bizanziora, zein anditurik ta ederturik deitu ze Konstantinopla ta Roma berria. Pontifize ta Enperadore geben denboran bildu ze Nizean Obispoen Konzilio jenerale lenbizikoa, zeintan egon zen presente Konstantino irur eun ta emezorzi Obispo sandu gaieki, 325 urtean: eta an dekretatu zena konfirmatu zue S. Silbestrek; zeñek emanik Jangoikoai esduerrak Eliza guziaren alako ditxas, ta eginik asko obra on, ta ordenaturik anitz Obispo ta sazerdote ogeita bi urte izan zenetan Aita Sandu, beterik urtees ta merejimentus itzuli zio Jangoikoai bere arima; ta gorputza honratu zute lurrekoek solemneki orduan; eta gerostik onat dirau beraren memoria Kristiandadean beti, zeren bere denboran asi zen burua goratzen Eliza, Jangoikoaren familia. Berak anpara bez. amen.

 

aurrekoa hurrengoa