www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 23.an
Santa Tekla Birjin ta Martir
lena emastekietan

 

        1. S. Tekla, Aita Sanduek anitz laudarios laudatzen dutena, S. Pablo Apostoluaren diszipula eskojitua, eta lenbizikoa emastekietaik pasatu zuena tormentu ta martirio Kristoren fedeagatik, jaio ze Ikonio Likaoniakoan: ze donzella noblea, ta ederra alde guzietaik. Bere Amak ofrezitu zue Tamirides edo Tamiro deitu bati ezkontzeko. Denbora gartan ellegatu ze S. Pablo Ikoniora: ostatu eman zio Onesiforo gizon prestu batek: an biltzen zire aditzera Apostolua zenbait persona salbatu naiez beren arimak. Aietaik bat ze S. Tekla donzella gastea, zein aditzeareki itz sanduak Espiritu Sanduaren suas suturik atratzen zirenak, konbertitu ze alako maneran, ezi egin ze Kristio, ta konsagratu ze Kristori egines boto birjinidade perpetuoaren. Amak ori xakinik ta etzela ezkondu nai, ez solamente abisatu zue Tamiro esposo señalatua, baitare Jueza, nola trukatu zen bere alaba, ta mana zezala erretzeko bizirik berzeren eskarmentutako. O Ama indigna! Presentarazi zue Juezak, eta ikusirik konstante bere tema sanduan, inarazi zue hogera bat andia sugarretan, ta botarazi an Sanda. Sandak formatu zue guruzearen señalea, ta esperatu gabe bota zezaten, bera sartu ze animosa alegre suaren erdira, ta zego an mellarik gabe. Goratu ze derepente aize erru bat, ta erauntsi bat ain golpez, ezi jendea eskapatu ze, sua itzali ze, ta Sanda libratu ze, Jangoikoai emanes esker milla milla.

        2. Andik alzina enpleatzen ze baru, penitenzia, ta orazioetan. Berriro akusaturik kondenatu zute botatzeko baseiziei, zatika ta jan zezaten. Eraman zute plazara, zegolaik ia bildurik jendetze andia oius Sandaren kontra, nola balitz guzien etsai gaixtoa, zergatik zen Kristio ona. Atra zire leonak ta artzak; eta uste zelaik putxikatuko zutela istantean, joan zekizkio manso mansoa kurtus buruak, festa egines, ta lamikatus poliki atento erreberente. Guziau etze askitu, desengañatzeko Jueza, ta ezauntzeko Janpiko andiaren eskua: Bilarazirik anitz serpiente, suge, bibora, ta animale benenatu, ta guziak sarturik zulo edo leze batean, manatu zue botatzeko barnera Sanda: ia ia botatzera doazilaik, jausten da Zerutik su-flamada bat il zituena guziak. Oraño ere etze desengañatu; prebeniarazi zitue berze baseizia batzuk: ta loturik Sanda bi zezen furoei, agarrotxatzen zuzte punzika goritueki, zatika zezaten: baña berzeetaik libratu zuenak libratu zue ontaik ere, izanez animaleak juizio ta humanidade iagotakoak, ezi gizonak. Noiz ere bait jendea, ta espezialki andre bat deitua Trifena, zeñen kontura egon zen Sanda, goratu zire oius, andia dela ta poderosoa Jangoikoa Teklak adoratzen duena: ta ala jendearen beldurrez utzi zue libre Tekla; zeiñek itzulirik Trifenaren etxera konbertitu zue bera, ta beraren familia guzia. Ondorean joan ze andik Seleuziara, non bizitu zen anitz urtez emanes exenplu santidade guziaren, ta erakutsis ango jendeei zerurako bidea: azkenean gloriosa ainberze biktoriaeki adin andian igan ze Zerura gozatzera Birjin ta Martiren korona. An dago gloriaztaturik, eta lurrean beraren memoria agitz zelebraturik antiguasko Doktore geienenganik, S. Gregorio Nazianzeno, S. Epifanio, S. Anbrosio, S. Jeronimo, S. Krisostomo, S. Gregorio Niseno, S. Zipriano, Sebero Sulpizio, eta berze anitzenganik. Adoratzera gorputz sandua Seleuzian joan ze urrutitik S. Gregorio Nazianzeno, ta anitz jende milagro agitzen zirenengatik bere obian. Martirek beren martirioetan eskatzen ziote Jangoikoai libra zezkien, nola libratu zuen S. Tekla. Eta S. Ziprianok bere martirioko egunean egin zue orazio gau, Asisti bezada, Jauna, eta bego nereki, nola egon zen S. Pabloreki prisioneetan, ta S. Teklareki suan. Eliza guziak, norbait iltzerakoan, arimaren errekomendazioan eskatzen du, libra dezala arima gura, nola libratu zuen S. Tekla gloriosa irur tormentu agitz erru gaietaik. Orai bere gorputz sagratua omen dago Tarragonan, non kontatzen duten Patrona, logratzeko Jangoikoaren miserikordia & &

 

aurrekoa hurrengoa