www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 23.an
Santa Marta Astorgakoa
Birjin ta Martir

 

        S. Marta Española jaio ze Astorgan Leongo erreinuan. Dezio Enperadorearen denboran egin zue presa Prokonsul angoak deitzen zenak Paterno. Eta milla modu amoltsus eta meatxus nai zue errendiarazi adoratzera aien Jangoikoak. Sanda egon ze firme, etzuela adoratuko, baizik Jangoiko bakar egiaskoa. Orgatik paratu tormentuko potroan, ta heritu, ta golpatu zue kruelki manera lastimagarrian: gero sartu karzelean, non kuratu zen Jangoikoaren milagros. Zenbait egunen buruan ekarrarazirik bere alzinera Paternok, erran zio amoltsuki, badakusazu zenbat zor diozuten gure Jangoikoeri, bada lastimaturik zutas sendatu zaitute miragarriro: eta uste dut juizioa ere sendatu dizutela. Nik nai zaitut artu nere etxera ene semearen esposatako, ta duten guziaren etxokandre ta Jabe; izanen duzu nauzun guzia, ta bizitza bat ditxosoa. Errespondatu zio serena ta grabe: Nik eztiotet zor deus orren Jangoikoeri, baitire Demonioak, baizik ene Jaun Jesu Kristori, zein baita Jangoiko ta gizon egiaskoa, ene arimaren amore ta esposo dibinoa sendatu nauena graziaz: Orren semea izanen da berze baten, Jangoiko falsuak adoratzentuenaren, ezi nik eztut adoratuko, baizik Jangoiko bakar egiaskoa. Beira ongi, zio Paternok, zertara erresolbitzen zaren. Sandak, beiraturik daukat; erresolbiturik nago: errana erran. Orduan Paternok furoso etsiturik etzuela atrako protxurik, eman zue sentenzia ebakitzeko burua, eta gero botatzeko arren gorputza leku zikin indezente batean. Egin ze guzia, manatu bekala. Gero Matrona noble batek atrarik gorputz sandua leku gartaik orzi zue honratuki. Agitu ze sanda gonen martirioa berreun ta berrogei ta amirugarren urtean: exenplu anditako, despreziatus ez solamente eriotzea ta tormentuak, baitare karizia amorosoak, akomodu ta ondasun andiak Jesus onaren amorez, zein baita on guzia, grazia, ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa