www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 7.an
San Estanislao Obispo ta Martir

 

        1. S. Estanislao jaio ze Krakobian Poloniako ziudade Nagusian buratso nobleetaik, zeñek ogeitamar urtes ezkondu egonik humerik gabe, orazio ta obra onen podores logratu zute au Jangoikoak emana bekala. Aurzututik eman zitue mostra onak izan bear zenaren, ala injenios, nola birtutes. Estudiaturik Polonian ta Parisen sazerdote bati dagozkion estudio guziak, bere sortuerrira itzuli zelaik, il zirela orduko buratsoak aurkiturik, utzi zioten ondasunketa errepartitu zue pobreeri. Nai zue sartu errelijioso, baña Jangoikoak nai izan zue in zezaten Kalonje ta Predikari, ta azkenean Obispo Krakobia bereko. Miragarria izan ze sanduaren zeloa ta prudenzia Elizaren gobernuan: Liberala pobreendako; humil ta beratx humilendako; manso, aguantatzeko bere injuria proprioak, baña tieso ta fuerte, debekatzeko ta kastigatzeko Jangoikoarenak. Ze orduan Poloniako Errege Boleslao eman zena deshonestidadeetara, emanes guziei eskandalo ta galbide. Iduri zekio san duari, zuela obligazio Aita espirituale bekala, korrejitzeko. Enkomendaturik lenik Jangoikoai, joan zekio, ta humildade, modestia, ta karidade guziareki eskatu zio asko aldis konsidera zezala Jangoiko andiaren ofensa, bere ta berzeen kalte segitzen zirenak, ta emenda zeiela &.

        2. Luxuria ordea da bizio bat, animaletzen duena gizona, iluntzen entendamentua, ta furotzen biotza kuratu nautenen kontra. Estimatu bearrean abisua erregek oposizio artu zio sanduari; nai luke desterratu, baña kausa-iduririk ere ezin arrapatu. Enbusteroek injeniatu ziote bat. Erosi zue Obispoak Elizarendako heredaje bat Pedro deitzen zen batenganik, bere prezio justoa pagaturik, baña eskrituraik in gabe. Irur urte zue ia iltzela saldu ziona: onen herederoek, erregeri plazer itea atik, eskatzen zute heredajea justiziaz: ikusi ze pleitua Konsejuan, eta eskrituraik ez izanez, eta testigoak ez atrebitus erratera egia erregeren beldurrez, kondenatzen zute egitera errestitu zio heredajearen. Obispo sanduak lurrean etzuelaik defendazalerik, akuditu zue Jangoikoaren anparora orazio egines: eman zue itz, presentatuko zuela Konsejuan Pedro saldu zion gura irur egunen buruko: Agindu ziote plazo eskatua. Bitarteo sandua baru ta orazio kontinoan egon ze irur egun gaietan: ondorean ofraturik mezaren sakrifizioa, joan ze ilaren obiara, ta idikiarazirik, ukitus bere bakulo Pastoralareki, oiu egin zio, ea Pedro, Jesu-Kristoren izenean jaiki zaite, ta atoz Konsejura deklaratzera egia. Istantean txutiturik joan ze Obispoaren atzetik Konsejura, eta an guziak arriturik zeudelaik, eman zue testimonio, nola saldu zuen heredajea, nola pagatu zekion prezioa, ta bere herederoei meatxu in ziote Jangoikoaren justizias, ematen bazute Obispoaren kontra. Gelditu zire guziak konbenziturik: eta Obispoak ilbiztuari erran zio, nai bazue bizitu zenbait urte iago, logratuko ziola Jangoikoaganik. Ark naiago izan zue itzuli bere obiara gorputza, ta arima purgatoriora, non baizego guti falta zekiola akabatzeko purgatus: eskatzen ziona zela enkomendaze zan, atra zeien len baño len pena gaietaik. Akonpañatu zue sanduak jende askoreki obiara berriz, ta an etzinik iltze berriro eskatus guziei, enkomenda zezatela.

        3. Nor etze beldurtuko milagro ain patentearen medios? Nork etzue aditu bear bere onerako erraten ziona alako gizonak, zeñei obeditu zion ilak? Baña Boleslao zego        ain lesiaturik aragiaren bizioan, ezi segitu zue oroat iraulka animalea bekala bere ongarrian. Sanduak usaturik erremedio guziak banoan, lastimaturik jendearen galmendeas buruaren exenpluareki, exkomekatu zue azkeneko. Furotu ze iago ura, eta jakinik Migelen Obispoa meza erratera S. Migelen eliza batean, biali zitue bere soldadoak, atra zezaten, bear baze, arrastaka ere, iltzeko. Joan zire aiek, ta nai zuztelaik bota eskuak sanduari meza erraten zegolaik aldarean, lotsarriturik derepente jautsi zen argi andi bateki erori zire an lurrean. Oroat agitu ze biali zitueneki bigarren aldian. Irugarrenean joan ze bera soldadoeki, eta aiek itzulirik atzerat lasterka iziduraz, sartu ze ura itsuturik iras, eta bere eskus idiki zio burua ezpatas; berla bere guardiakoek akabatu zute iles, zatikatu mienbro sandu gaiek, ta bota zuzte kanpoan, jan zezkiten tzakurrek. Baña Jangoikoak bialirik laur arrano jarri zire an urbil, ta guardatu zute milagrosoki bi egunes: eta ikusi zire gauas mienbro sagratuen gañean argi zerukoak. Orreki zenbait sazerdote ta persona piadoso erregeren beldurrak zeudenak animatu zire, ta bildu zuzte zatiak, eta juntatus elkarreki unitu zire batean milagrosoki. Aita Sandu Gregorio VII.ak informaturik luzias exkomekatu zue errege, ta erreinu guzian paratu zue entreditxo, edo manamendu, ertxitzeko elizak. Errege, diote, ezi aborreziturik guzienganik, ta bere buruas aburriturik joan zela iges, ta iltzela bere eskus. Berze batzuek diote, eizian zaldiak botarik jan zutela tzakurrek. Sanduaren martirioa agi tzue 1079 urtean: Inozenzio IV.ak kanonizatu zue 1253 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa