www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 1.an
San Pedro Gonzalez Telmo

 

        1. S. Pedro Gonzalez jaio ze Fromestan Palenciatik borz lekoa dagon billan, jendaki nobletik. Osaba zue Palenciako Obispoa, zeñek egin zue kalonje an, naiz gastea zen oraño, ta ez ongi zoriturik. Logratu zue in zezaten ere Dean, baita kalonjeen buru, naiz zuen arinkara burua oraño. Posesio artu zuen egunean, baize eguerri, nai zue zelebratu festa munduko banidade ta ponpareki: bestiturik galas, iganik zaldi arrogante batean arrullo zebila bere gisako lagun zoroeki karreran karrikas karrika erakusten bere burua guapo. Alako batez irristaturik zaldia loi andi urrintzu batean erori ze, ta bota zue Dean Jauna balsa gartan: Guzia funditurik, ta inmunduzia bat eginik, an zire jendearen irriabarrak, txistuak, ta oiuketak. Gelditu ze alke-gorriturik arras: eta ezaundurik Jangoikoaren abisu graziosoa, antxe berean in zue proposito, despreziatzeko ta despeitzeko mundua ala burlatu zuena iago gozatu uste zuen egunean. Sartu ze S. Domingoren errelijionean, ta deskitatu naiez galdu zena munduari emanes eman ze Jangoikoai ain osoki ta gogotik ezi ia ze guzien exenplu ta admirazio. Guzis Uil, obediente, penitente zebatzen ze Jangoikoaren komunikazioan, baita orazio mentalan: an itxeki zekio karidadearen su andi bat biotzean, anhelatzeko beraren gloria, ta arimen salbazioa. Estudiaturik ederki sazerdoteari dagokiona asi ze predikatzen Jangoikoaren itza Aingiru bat bekala mintzaera onas, ta bizimodu obeas. Zelebratzen da berexki beraren beratx amoltsu afable bakeskoa zelo fiñareki bateo. Kontatzen da berze gauza onen ertean, ellegatuas geros nonnai, etzela atratzen konfesatu gabe etxeko guziak, ezi bereala aipatzen zue konfesioaren ona, ta bere grazia onareki beraxten zitue arriak ere, ta sutzen biotz izoztuak ere. Bere konbersazio ta predikuen asunto komuna ze, edo bekatuaren desgrazia, kalteak, eta desditxak, edo birtutearen on eta gozoa emengo bizian ere, ta gloria bizitza sekulakoan. Kontatzen ere da, ezi edozein garaiez jakin zezan norbait konfesatu bear zela, etzela baratzen in artaño errealki, eta orgatik istantean uzten zuela jana, loa, errezua, estudioa, ta edozein lan zena zela: Iduri baizekio, edozein arima irabaztea dela goratzea lurretik Jesus onaren odol preziosoa bekala, oinpetan zebilatena. Zelo goneki inguratu zue España geiena predikatus; ta akonpañatu zue S. Fernando Erregea Moroen kontrako gerraetan. Non geienik egon zen, izan ze Galizian: an in zitue lan onak, konbersione anitz, ta milagro franko. Abisaturik zerutik noiz bear zen igan, alaere humil eskatzen zue predikuan, enkomenda zezatela Janpikoai egin zezon miserikordia, zeren ezi naiz iduri bizitu nai zela kuidadoreki zuen ertean, zio, ez naiz fiatzen ene bizitzas ainberze, ezi ez dezaten ezaun bear dutela zuen orazioak. Azkenerat predikatzen zue ferbore iagoreki penitenzia ta konfesioaren nezesidadea. Eman zio azken heritasunak erri batean: andik eramanarazi ze Tuy deitzen den ziudadera, ala nai zuela Jangoikoak. An konfesa-komekaturik, ta oliaturik konsolazio andiareki, deitu zue ostatuko Nausia, ta erran zio afable, ene adiskidea, geldi zaite Jangoikoareki, ta bera biz beti zure etxean. Ni banoaie berze bizitzara, eta dut Nausi bat ain ona, ta liberala, ezi naiz guti zerbitzatu dioten, nai dida pagatu anitz, ta honratu ni mereji baño iago. Nai du geldi naien emengo Patrono bekala, faboratzeko jendeari ene medios. Barka zadazu trabaju nik emana heritasunean; uste dut pagatuko dizula abasto ene Jaunak, ezi ni pobrea naiz, ta eztut zer eman. Arzazu ene korrea gau, ta guarda zazu ene atenzios, ezi emanen dizu probetxu noizbait. Ondorean paraturik orazioan eman zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan errepausa andian, 1246 urtean. Asko milagro egin zue len ta gero.

        2. Bein zoeielaik bisitatzera erri bateko Apez bat heri zegona, atra baize bazkal orduan, berria aitu orduko, amenik artu gabe bi laguneki, aldapa andi bat iganik, ia lagunak naiz gaste izanik, zeude angabeturik; eta erran zio batak berzeari, fraile on gau nola baita zarra, ta guti jatera kostunbratua, eztu senti nekerik; baña guk ezta posible segitzea gisa gontan. Ezaundu zue sanduak Jangoikoaren argis murmurazioa, ta erran zio, ene humea, gose barin bauzu, zoaz peña gartara, erakutsi zio erias, ta an aurkituko duzu zer jan oraingoan. Joan zire bi lagunak, ta aurkitu zuzte bi ogi esnea bezain txuri serbilleta batean, ta botella bat ardo. Ekarri ziote sanduari, ta sanduak erran ziote jan ta edan zezatela nai zutena, ta gañarakoa utzi zezatela aurkitu zuten lekuan. Ala eginik, segitu zute biajea; egin zue bere lana: eta itzultzean joan zire aiek artzera utzi zutena leku gartan, baña etzute aurkitu deus. Predikatzean bein Baionan kanpo agerrian, agitu ze tenpestade erru bat al ze, ortots oñastur, ta erauntsi andieki; asi ze jendea eskapatzen: sanduak sereno, Zauzte geldi, ez beldur, Jangoikoak guardatuko gaitu: eta goraturik eskua lañu aldera, ta formaturik guruzearen señalea, partitu ze erauntsia bi aldetara, utzirik erdian jendea ukitu gabe. Baña itsasoko arrixkoetan iago miragarri mostratu da: libratus asko aldis nabeganteak eriotzetik, ezi orgatik inbokatzen dute Patrono bekala deitzen dutela S. Telmo Portugalen, Bizkaian &.

 

aurrekoa hurrengoa