www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 31.an
Santa Petronila Birjin
San Pedroren alaba

 

        S. Pedro, Apostolu izan baño len, bizitu ze Matrimonioaren estadoan; eta ebanjelioan dio, Kristoren Majestadeak sendatu zuela beraren Amaiarreba: bere bizikidea deitzen omen ze Perpetua, ta izan zela Martir, dio Klemente Alexandriakoak, eta zeramatelaik iltzera, animatu zuela S. Pedrok erraten ziola, ea Perpetua, oroitu gure Jaunas. Matrimonio gartaik izan omen zue alaba bat deitu zena Petronila. Au omen ze miragarriro eder agraziatua; eta etzeien banatu ortas, eman omen zio Jangoikoak heritasun luze trabajusko bat: eta erraten ziotelaik S. Pedrori, nola sendatus berzeak ain aisa, etzuen sendatzen bere alaba perlesiaturik eukana? Errespondatzen zue Aita onak, etzaio ori konbeni, bai dagon heri gorputzean arimaren onerako, ezi askotan gorputzaren kostus arima sendatzen, ta obetzen da. Eta xakin dezazen heri uztea eztela podore-faltas, ta ez amore-faltas, ea Petronila, erran zio, jaiki zaite, ta zerbitza zaguzu maian. Jaiki ze istante sana, ta zerbitzatu ziote maian: eta on egin ta itzuli ze bere goatzera heri, zeren ala manatu zion Aitak. Pasaturik zenbait urte purgatorio gisa gartan, sendatu ze ta sandutu ainberze, ezi egin zue gero berak asko milagro. Izan zue notizia kaballero poderoso batek, Flako deitzen zenak, arren edertasunas ta grazias, eta nai zuelaik artu esposatako, joan ze arren etxera akonpañaturik jendes eta armes; deklaratu zio motiboa. Donzella sandak turditu gabe erran zio, Jauna, zertako ainberze arma ta burrunba donzella pobre bakar batendako? Eztire emastekiak irabazten armas, baizik erregalos ta faborees. Nai badu izan nadien orren es?osa, uz benaza prestatzera irur egunes: ondorean biali bezkida zenbait señora akonpaña nazaten orren etxera orren estadoari dagokion gisan. Errespuesta goneki ura kontent despeitu ze ofreziturik inen zela erran bekala. Bitarteo S. Petronilak zeukanak aspaldian ofreziturik Jesu Kristori mantenitzea birjin, irur egun gaietan egin zuena ze barutu ta eskatu kontino otoies ta negarres etzezala permiti agi zekion boto eginaren kontra: libra zezala peligro gartaik. Irugarren egunean deiturik etorri zekio etxera sazerdote bat deitzen zena Nikomedes: zelebratu zue meza, eman zio komunionea, ta oneki erretiraturik bere kuartoan entregatu zue bere arima Jaunaren eskuetan. Etorri zire señora gaiek Flakok biali zituenak, ta aurkitu zutelaik ilik, bodaren partez zelebratu zute ilaria. Orzi zute Bia Ardeatinan: gero aldatu solemneki S. Pedroren Basilikara Paulo I Aita Sanduaren denboran. Biz Jangoikoa bedeikatua, alako lanak itentuena, zeñendako ilak bizi baitire.

 

aurrekoa hurrengoa