www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 27.an
San Tiago Interziso Martir

 

        1. Gure errelijione Kristio katolikoa Jangoikoaganik ta Jangoikoaren delako, señale ta progu anitz klaroes landara, da bat txoil admiragarria, au da, Kristio askok zuten ansia gura il naiez orgatik, eta damua ez iltzeas. en exenplu asko da: bat S. Tiago Interziso deitua. Jaio ze Persian jende ilustre andietaik, eta bizi ze honratuki an, eta txoil onetsia ta estimatua erregeganik, zeñek erraten zio, bere maiteena izateko faltarik gabe, utzi zezala Kristoren errelijionea, zein izan zen gizon billaua guruze batean ilarazi zutena. Ainberze porfiatu zio erregalos, konsejus, loxentxus, meatxus, ones eta gaitzes, ezi azkeneko erregeri gusto egiteagatik gizonoi errenditu ze uztera Kristo, ta adoratzera estatuak. Ori xakin zutelaik arren Amak ta Andreak, baizire señora guzis Kristioak ta jenerosak, negarrai emanik sentimenturaz, konformatu zire biak eskribitu bear ziotela despeida, ta eskribitu ziote manera gontan, Gizon mortalai gusto egiteagatik utzi duzu Jangoiko inmortala, ta bizitza egiaskoa dena. Kuadratzeagatik denari auts pixka bat, ta ustel-urrin duenari, utzi duzu gozo suabe eternoa. Bada ala da egia, nai dugu xakin dezazun, ezi ia emendik alzina ez gaituzula ezaundu bear ta kontatu zeureak bekala gu, ezpaitugu nai bizitu zureki niolateko maneran. Leitu zue karta gau gizonak, eta ukiturik biotza Jangoikoaren eskuas asi ze negar ta negar ziola, bada neure Amak, ta neure andreak ezparin banaute ezaundu nai berea bekala, zer inen du Jaingoikoak ain itsuski ofenditu dutenak? Penatu ze, konfesatu ze kulpante, determinatu ze desegitera gaizki egina, ta exponitzera galtzera bizia.

        2. Publikaturik ori, deitu zue erregek, ta aiturik nola aldatu zen, norktaki zenbat dilijenzia paratu zuen beratx eta gogor, utziarazteko Nazarenoen superstizione falsu deitzen zuena? Inzezola gusto gura bere protxutako, ezperen pasatuko zituela tormentu ikaragarriak. Etzekio baliatu bere dilijenzia guzia oraingoan, zeren ia gure Jaunak armatu baizue bere espirituas bere soldado gau, eta nai zue pelea zeien ta irabazi biktoria galdus emengo bizia. Errege sartu ze iraren suan, eta bere gisakoen konsejus berze Kristioen eskarmentutako manatu zue akabarazteko gizonoi ebakis mienbro guziak bat banaka. Eramanik justiziako lekura guzien alzinean berdugoak arturik eskuieko eskua, ebaki zio lenik eri-beatza, gero urbilena, gero gañarakoak; ezkerreko eskukoak oroat, zegolaik bitarteo Martir gloriosoa bedeikatzen Jangoikoa, moxten baizue ala nola bere zarmendua, edo aiena alkitzas. Oroat in zue oñetako erieki: gero oñak, gero eskuak, gero besoak eta zangoak gelditurik sollik gorputza buruareki, animoso alaere eta ale re goratus begiak zerura exklamatu zue, o Jesu Kristo ene Jauna, bizien eta ilen Jangoikoa, naiz nola etxe bat eror zera dagona; berorren pasio sanduagatik libra bez ene anima karzel gontaik. Erran zueneko au, berdugoetaik batek ebaki zio burua, eta egaturik arima zerura, etzire deskuidatu biltzeas gorputzaren errelikia sagratuak Kristio zirenak, espezialki bere Ama ta bizikidea animaturik exenplu ain loriosoas. Agitu omen ze martirio admirable gau berze askoren Teodosio gasteenaren denboran. (a 408 ad 450.)

 

aurrekoa hurrengoa