www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 6. edo 9.an
San Justo ta Pastor Martirak

 

        1. Aurren agotik, ta esnean daudenetaik atratzen tuela bere laudarioak Jangoikoak, erraten zio Dabid erregeak: (ps. 8.) Ala Judioei murmuratzen zutenei biktoreatzeas mutikoek Jesus ona ramu egunean, erran ziote bere Majestadeak on beroi, ta añaditu zue, naiz ebek itxildu, arriek klamatuko dute. Zierto da Kristoren errelijione egiaskoaren progu erreala aurrek ere konfesatzea ta firmatzea beren odolareki. Alcalan zire bi anaiatto deitzen zirenak justo ta Pastor, ura zazpi, au bedratzi urtetakoa, noiz ta ellegatu zen arara Daziano Presidentea, erregatu ondoan anitz Ziudade Kristioen odoles. Pregonarazi zue manamendu bat sakrifikatzeko guziek Enperadoreen Jangoikoei, ezperen akabarazteko tormentuz. Lotsarriturik zebiltzalaik Kristio larriak altxatus beldurrez, atra zire Kanpora bi mutikotto animosoak errebestiturik Jangoikoaren espirituas. Zebiltza eskolan, eta errerik Jesusen amoresko suas jaiki, ta botarik paleta ta kartilla, joan zire lasterka Presidentearen etxera oius ziotela, Kristio zirela, prest emateko bizia Kristoren amorez. Arritu ze Presidentea ikusteas ta aditzeas mutiko gaiek ain txipiak ain baliente arren manamenduaren kontra. Manatu zue azotatzeko aurrak bekala, ustez ori askiko zen lotsarazteko. Zeramazkitelaik ortara, bi axurittoak elkar animatzen zire pasatzera martirio, eta txipittoenak mintzatu zio lenik berzeari, ene anaia Pastor, etzazula beldurrik izan eriotzeas ta tormentues, ezi Jangoikoak in nai digunak grazia gau, emanen digu indar bear dugun guzia, erdexteko palma ta korona. Pastorek gozoro errespondatu zio, O ene anaia justo, izenaren konforme mintzatu zara, animatus padezitzera Kristoren amorez, justo baita. Zureki bateo prest nago ematera bizia, igateko Zerura gozatzera gloria eterno gura. Ala zoezi elkarreki mintzatus; eta Ministroek admiraturik eman ziote kontu Presidenteai pasatzen zenas. Ark pensaturik aien exenpluareki animatuko zirela Kristioak ikusten bazute, manatu zue bereala degolla zezkitela sekretoan. Atra zuzte ziudadetik kanpora, leku deitzen zenera laudagarri: an kendu zizkiote buruak arri baten gañean, zeñetan gelditu zire markaturik milagros oñen ta eskuen kuntzeak, ikusten direnak egungo egunean. Kristioek orzi zuzte gorputztto gaiek leku berean; eta bada dionik Kristo bera Zerutik jautsirik aurkitu zela presente honratzen ilaria. Agitu omen ze Kristoren 307 urtean. Gero Españako gerra, persekuzio, ta turbazio andieki galdu ze aien ta berze askoen memoria, alik eta Toledoko Arzobispo Asturio deituak Jangoikoaren inspirazios billatu, ta aurkitu zituen gorputztto Sanduak, eta ainberze debozio artu ziote, ezi utzirik Toledoko Katedra, pasatu zue falta zekion denbora ilartaño beneratzen aur Sandu gaiak. Gero berriz Moroen sartzeareki, pasatu omen zuzte Huescara: gero berriz S. Pio V.en, ta Felipe Men denboran errelikia sandaen zati andi bat itzuli zute Alcalara, ta paratu beren elizan, non mostratzen den arri gura, zeñen gañean degollatu zuzten. Biz laudatua Jangoikoa. amen.

 

aurrekoa hurrengoa