www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 26.an
San Pedro Alexandriakoa
Obispo ta Martir

 

        1. S. Pedro Alexandriakoa, S. Katalinaren ziudade ta denbora berekoa, izan ze an Obispo, Patriarka, ta Martir gloriosoa. Diokleziano ta Maximiano enperadoreen persekuzionean altxaturik aldartez, gal etzeizen ardiak, Artzaia iltzeareki, etze deskuidatzen andik egines eginala, mantenitzeko bizi ta bizkor espirituan ardiak, ta eskribitus karta pastoralak, animatzeko iago ezi sei eun ta iruogei Kristio preso zeudenak fedeagatik; eta jakin zuelaik irabazi zutela martirioaren korona, alegratu ze aien ditxas bereas bekala. Itzuli ze gero Alexandri ara, non izan zue itekorik asko herejeeki, zismatiko, ta Jentileki: Beñik bein pribatu zue konzilio batean bere obispadotik obispo bat Likopoliskoa, asko delikto egin ta sakrifikatu zuena Jangoiko falsuei, deitzen ze Melezio; onek konfusioneagatik mendekatu naiez nasi zue eliza, ta izan zue lagun Arrio Alexandriako Diakon infamea S. Pedroren kontra, zeñek exkomekatu ta bota zue elizatik, mereji bekala. Egin ze Orienteko enperadore Maximino kruela, martirizatu zuena S. Katalina, ta egin zue preso S. Pedro obispoa karzelean. Orduan Arrio madarikatuak entendaturik martirizatuko zutela obispo sandua, prokuratu zue beragana zoezin bi sazerdote eskatzera barka zezon ta absolbitu exkomekaziotik, ustez ala itzuli graziara, ta inen zuten bera obispo ondorean. Sartu zire bi sazerdoteak deituak Akilas ta Alexandro, presentatu ziote petizioa, barkatzeko Arriori. Obispo sanduak erresponda ziote aiotska, ene Anaiak, etzazela pensa iten dutela krueltasunes, nai zelaik ni ere bekatari pobrea barkazio eske nagona, baña sinesta erraten dizetena nik: Arrio da engañazale malizioso bat: eztiot nere burutik: eztaiela izan admititua elizan niolateko maneran, ezi joan den gauean agertu zaida gure Jaun Jesu Kristo erran didana, Arriok urratu dida ta zatitu nere bestimenta baita Eliza sanda. Zaude firme, ta ez admiti fielen komuniora; biar etorriko zaizkizu eskatzera arrendako: baña etzaitela beraxtu; baizik bi sazerdote Akilas ta Alexandro etorriko direnei, ta zure ondorean emengo obispo izan bear direnei elkarren atzetik, mana zozute ez dezatela niolatere admiti: eta zu sarri koronatuko zara martirios. Guziau kontatu ziote sanduak bi gaiei Jangoikoaren partetik, baizekie bere Majestadeak nolako gizon gaixtoa zen Arrio, nolako herejia eraikiko zuen, ta nolako kalteak inen zituen elizan: nola ikusi baize gero, zelarik obispo Alexandro.

        2. Andik guti emanik eriotzeko sentenzia S. Pedroren kontra, armaturik jendea defendatzeko beren Artzaia, ta paraturik karzelaren inguruan guardatzeko, etzezaten il, ori ikusirik Tribunoak ilarazteko kargua zuenak, etxiden zue ilundu arteo, erretiratuko zirela nor bere etxera: baña etze agitu uste zuen bekala, zeren ezi jendeak ain maite zue bere Artzai ona, ezi etze nai izan du apartatu andik gau ta egun. Sanduak on ikusirik, deseo zuenareki emateko bizia Jesu Kristoren amorez, eta beldurrareki asiko zirela pelean soldadoak eta jendeak elkarreki, abisatu zue berak sekretoan Tribunoa, noiz, nora, nola ta zer gisas zuken exekutatu sentenzia: eta ala eramanara zize karzeletik ixil ixila leku gartara, non ere izan baize martirizatua S. Markos ebanjelaria, Alexandriako obispo lenbiziko izana. Antxe S. Pedrok orazio eginik S. Markosi izan zeien beraren Patrono martirioan, ta Jangoikoai, anpara zezan Alexandriako eliza; denbora berean aditu zue birjina sanda batek boza gau zerutik, Pedro Apostoluen prinzipio, ta Pedro fin Alexandriako obispo martiren: ta ala izan ze azken iltzena an Jentilen eskus. Orazioa bukaturik, alegreki edatu zue lepoa ebaki zezoten: baña ainberze errespeto ta erreberenzia ziote soldadoek, ezi nior etze atrebitu ematera golpea, baizik bat animale gisakoa diru eman zekionagatik. Gauza admiragarria! Burua ebakirik ta lurrera botarik, gelditu ze gorputza bururik gabe tieso belauriko, ta ala aurkitu zute Kristioek, zeñek arturik anitz negarreki, ta bestiturik ornamenta sazerdotalees, nola balego bizirik jarri zute lenik S. Markosen katedran; andik gero eraman zute andetan palmaeki eskuetan, zirio ta aroma preziosoeki triunfoan bekala orzitzera berak fabrikatu zuen obian, non Jangoikoak honratu duen anitz milagroeki. Gauza bat notagarria kontatzen da sandu gontas, etzela bizi zelaik beñere atrebitu jartzera S. Markosen katedran elizako ofizioetan, baizik alki batean arren beitiko aldean, indigno kontatzen zela, ta iduri zekiola erresplandore bat atratzen zela katedra gartaik. Baña jendeak jarri zue an ilik etzena atrebitu bizirik. Il omen ze Kristoren 310 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa