www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 14.an
San Buenabentura Doktore Serafikoa

 

        1. Jaio ze S. Buenabentura zori onekoa Bañarean Toskanan. Aurttoa zelarik iletsirik ofrezitu zue Amak S. Franziskori, sendatzen barin bazue. Sendatu zue, ta adinera ellegaturik nai izan zue kunplitu Amaren botoa. Bereala bere humiltasun, modestia, obedienzia, orazio kontino, ta gañarako birtuteeki egin ze guzien exenplu, ta guzien maite. Berabaitan guziek aurkitzen zute bear orduetan erremedio, konsolazio, ta arimo ona onerako. Estudiatu zue aplikazio andiareki Teologia Alexandro de Ales Maestruareki, zeñek ikusirik Diszipulo garren on onegia erraten zue, ona Israelita egiaskoa, ezpaitu iduri kutsatu zela Adanen bekatuan. Zazpi urteen buruko egin zue ainberze abantalla santidadean ta jakindean, ezi egin zute Maestru, ta erakutsi zue Parisen Santo Tomas Doktore Aingiruareki bateo: eta izan zire elkarren adiskide andiak elkarri iduri zirenak, ta biak bat bekala. Joan zekio S. Tomas hein, berze asko aldis bekala, bisitatzera bere zeldan, galdegin zio zein librutan estudiatzen zituen ain gauza onak: S. Buenabenturak erakutsi zizkio guti batzuk an zeuzkienak. S. Tomasek zio, baduzu zuk berze zenbait libru sekreto, uste dut nik. Orduan S. Buenabenturak erakutsi zio Jesu Kristoren imajina bat, erraten ziola, tori, Tomas, auxe da ene libru bakar dibinoa, bere parerik eztuena, non ikasten baitut guzia, ta mezak laguntzen obeki ezi munduko libru ta estudio guzietan. Agitz kuadratu zekio S. Tomasi, baña etzekio berri iduritu, ezi berak ere libru gartan berean estudiatzen zue. Berze bein aurkitu zue eskribitzen S. Franziskoren bizia: etzio nai izan du estorbatu, baizik utzi geldi, ziola, utzagun lan in dezan sandu batak berze sandu batendako.

        2. Admirablea da zierto sandu gonen doktrina, ta manera duena, zeren ezi erakusten du bateo klaroki, ta bateo mogitzen du deboziora bizkorki Jangoikoaren su biziaren gisara argitus ta berotus arima. Guziau ze, zeren orazioan bere biotza itxekitzen ta erretzen zen Jangoikoaren amoresko suan. Ala etzue lekurik biotz gartan deusek ere, baizik Jangoikoak, ta berari plazer ta gloria emateak al guzian. Nai zue Aita Sanduak egin Arzobispo Eborazense Inglaterran: baña bera humil-utses kontatzen ze indigno, eta otoi ta otoi logratu zue utzi zezan bere zeldan. Baña bere errelijioneak etzue utzi ala, baizik egin zue Ministro Jenerale, etzuelaik oraño baizik ogeitamaborz urte adinez. Zenbat probetxu egin zuen, eztaike aski pondera. Ama Birjina eskojitu zue bere Patrona ta Amatako: eta anparatzen ta faboratzen zue Ama onak hume ona bekala. Bada sakramentu aldarekoari zuen debozioa eztaike explika zen adiña. Debozioaren kasos, naiz izanik sazerdote, ta superiore, enpleatzen ze laguntzen mezak gusto andiareki: eta naiz zegon amorez naiak errezibitu, baña fede bizias beiratus presente an Jaunaren Majestadea, ta bere indignidadea bere ustez, nai ta etze trebe ellegatzera: zego ala sazerdotearen atzetik humil beldurti: baña Jesus onak erregalatu naiez bere amazalea, partitzerakoan aldarean hostia, saltatu zatitto bat, ta sartu zekio agoan barna, utzirik biotza beterik gozos eta amores, baitare konfianzas Jaunaren onean.

        3. Gobernaturik asko urtez bere errelijionea ederki, ezaundurik munduan beraren xamurtasun, humildade, santidade, ta prudenzia, Gregorio X.ak Aita Sanduak bilarazirik Konzilio jenerale Leon Franziakoan, manatu zue S. Buenabentura akuditzeko arara, ta ortako egin zue Kardenale ta Obispo Albanense. An trabajatu zue, ta logratu zue anitz fruitu Jangoikoaren gloriatan, ta Elizaren onetan. An Jangoikoak nai izan zue eraman deskansatzera zeruan 1274 urtean, ta adinaren 53.an. Konzilio guziak izan zue pena andia faltatzes mundutik alako gizona. Beraren ilaria zelebratu ze daiken solemnidade guziareki, predikatus bere laudariotan Pedro Terantasiok, izan zenak gero Aita Sandu Inozenzio V. Berze gauzen ertean erran zue, beiratzen zioten guziek arzen ziotela amore, ta errezibitzen ongi beraren konsejuak, zergatik baize beratx, benigno, afable, humil, prudente, guzis Jangoikoaren ta on guzien gustora. Eta orai berean dirudi duela grazia goi afizionarazteas leitzen duten guziak, baña iago apegatzeas debozioaren sua suabekiro. Zelebratzen dute Kerubim bat bekala xakintasunaren andiagatik, eta serafin bat bekala karidadearen suagatik: ala sandu gontan juntatu ze Espiritu sanduaren suareki argia, erretzeko ta argitzeko arima. Ala deitzen du Elizak Doktore serafiko. Kanonizatu zue Sixto IV.ak: eta Sixto V.ak zelebrarazi Elizako Doktore bekala.

        Garillaren 17.an S. Alexos Romanoa pag. 307.

 

aurrekoa hurrengoa