www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 9.an
Santa Apolonia Birjin ta Martir

 

        1. S. Apolonia Alexandriakoa bizitu ze bizi luzean beti birjin, exenplu on emanes. Ze an sorgin gaixtofikatu bat Kristioen etsai kruela, bere Maestru Deabrua zen gisara. Arrek inzitatzen zue jendea, defenda zezaten beren antiguasko errelijione falsua, adoratus Jangoiko falsuak, baizire Deabru egiaskoak, persegitus botatu arteo mundutik Kristioak, zekartenak errelijione berri bat, predikatus Jangoiko gizon bat guruzifikatua. Bere itz eta arte gaixtoeki irritarazi zue jendea alako maneran, ezi sartzen zire Kristioen etxeetan errobatus, erres, galdus aien gauzak, tormentatus ta akabarazis personak asko maneras. Bat ebetaik izan ze S. Apolonia, persona beneragarria, ta estimatua on guzien ganik. Nai ziote ukarazi Kristoren fedea, ta adorarazi aien Jangoiko gezurreskoak: Baña manteniturik au firme ta konstante Kristiotasunean, eman ziote asko golpe, autxi matelak, eta atra ortzak eta aginak furioso: eta meatxatzen ziote fuerteki erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristo. Ortako in zute su andi bat, ta zeukate sanda alzinean. Egon ze guti bat pensatzen ta enkomendatzen Jangoikoai, eta beraren espirituas inspiraturik, (ori gabe ezpailitzake zillegi) aien eskuetaik eskapaturik bota ze bera sura, non konsumiturik gorputza, egatu ze arima gora, errezibitzera zeruan birjinidadearen ta martirioaren koronak. Agitu ze ori berreun ta berrogeitamabigarren 58 urtean. Zelebratzen dute Kristioek Abogada bekala ortz ta aginetako minen, agian zeren ebetan pasarazi zioten tormentu ta oñaze errua. Dudarik ezta dezakela logra eben erremedio Jangoikoaganik, zeñen gozatzen baitago glorian.

 

aurrekoa hurrengoa