www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 29.an
San Saturnino Obispo ta Martir

 

        1. S. Saturnino gloriosoa Iruñeko ta Nafarroko kristiandadearen Aita prinzipala Jangoikoaren partetik, eztakigu non jaioa den, ta nolako jendakitik, bai zela Jangoikoaren gizona, beraren biotzekoa, ta biziaren libruan asentaturik zeukana eternidadetik. Kristoren doktrinan ongi azirik S. Pedrok Apostoluen ta Kristio guzien buruak ordenatu zue obispo, eta biali zue predikatzera Kristoren ebanjelioa Franziara. Baratu ze Tolosan, non eraiki zuen azi dibinoa biltzeko fruitu zerurako, eramanes arimak fede Kristiora, zein baita zuzen-bide bakarra ararako. Eta onaren kondizioa delarik komunikatu naia, kondizio goi apegatu zio Jangoiko onak bere gizon goni: eta orgatik komunikatu naiez onatago ere bere grazia ta fedea, biali zue Españara, Nafarroara, ta Iruñera sazerdote honesto bat, edo Honesto deitua. Au errezibitu zute Iruñean ongi, mostratus nai zutela aditu Jangoikoaren itza, informatu errelijione Kristioaren egietafedeas segurki salbatzeko arimak. Ortako eskatu ziote ekarrarazi zezala onat Saturnino Tolosako

        obispoa. Etorri ze gogotik ere Jangoikoaren Gizona, eta beraren predikazioareki, ta biotzen disposizio onareki Jangoikoaren graziaz laster kristiatu zire berrogei milla ziudadetik ta inguruko errietaik: prinzipalenak irur senadore nonbratuak Fausto, Fortunato eta Firmo, zenen semea S. Fermin gero konsagratu ze obispo. Ikusirik emengoen piedadea ta alzinamendua errelijionean, utzirik emen Honesto sazerdotea, itzuli ze bere Tolosara Saturnino. An segitus bere Jangoikoaren azaroan, ta maiz akuditus egin zuen tenplo batera, ango idoloetan Demonioak len ematen zuztenak errespuestak Jentilei engañaturik idukitzeko, ezin sufritus sanduaren presenzia mututu zire. Informaturik aien ministroak sazerdote falsuak, ori zela Saturninoren joan-etorrien kasos, eta jende anitz zoeiela desengañatus arren itz sandueki, erresolbitu zire iltzera Jangoikoaren sazerdote ona. Eta bein zeudelaik prestaturik ofratzeko sakrifizio andi bat beren Jangoiko gaiei iles zezen bat larria palakatzeko aien ira, edo arimo gaixtoa, ara non ikusten duten Saturnino eldu dela bere Jangoikoaren tenplora, arrapatzen dute molde-gaizki, ta erraten diote suber, edo sakrifika dezala aien Jangoikoei, edo bera bear dela sakrifikatu. Sanduak sosegu andiareki dio animoso, berak beneratzen duela sollik Jangoiko bat bizi bakar egiaskoa, ta oni sollik ofratzen sakrifizio, baña ez aien Jangoiko banoei, Demonio direnei, ta idolo bano: alborotaturik aiek lotzen dute zezenari, eta garrotxatus erru zezena botatzen dute eskaleak bera, ta ala burua autxirik, muñak atrarik, ta mienbro asko zatikaturik, entregatu zue Jangoikoai arima andi gura Neronen persekuzioaren denboran: beraren gorputza andre onek kuidatu zute orzitzeas sekretoan &.

 

aurrekoa hurrengoa