www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 12.an
San Nereo, Akileo, Domitila,
ta Pankrazio

 

        1. S. Nereo ta Akileo elkarren anaiak zire nirabe zeudenak Flabia Domizilaren zerbitzuan ongi estimatuak, eta beren etxokandre goi ze donzella ta señora andia, enperadorearen elleba. Aiek in zire Kristio S. Pedroren medios, eta konsejatu ziote beren etxokandreai egin zeien bera ere Kristio, eta egin ze. Tratatzen ze ezkontzea Aureliano Jaun andi bateki; eta zegolaik bein adornatzen gala preziosoeki Nobia bekala, bi anaiek mintzatu ziote, o Domitila, paratzen duen dilijenzia adornatzean gorputza, para balez edertzean arima, kuadra leike ortas Jesu Kristo, ta ar lezake bere esposatako, ta iraun lezake orren edertasunak eternoki. Errespondatu zue, ezta gaixto Matrimonioaren estadoa, Jangoikoak paratu duena, bizitzeko elkarren konpañian, ta azitzeko humeak zerurako. Aiek erran ziote, baña zenbat obeago da birjinidadearen estadoa, Jesu Kristok erakutsi ta konsagratu duena? Orrek beiratzentu matrimonioaren onak, ta eztu beiratzen dituen trabajuak, kargak, ta neke-penak. Galdu bear donzellatasunaren nonbre, gala ta gloria: egon bear gizon baten sujeziora: sufritu bear humore gaixtoak, eta asko naigabe, ta bear ezten: gero zenbat kuidado, trabaju, peligro, molestia, eta guruze gisa? ezin konta ala orputz ta arimaren aldetik. Kontra berriz birjinidadearen estadoan libre sujekzio goietaik, gorputza sendoago, ta ederrago, arima sosegu obean daukala bere esposotako Jesus ona dakiena onetsitzen ta ongi egiten beti, gaizkirik beñere ez, guzis ederra, poderoso, abrats, liberal, afable, amante ta amable ezin obea, ta nai bekalakoa. Emen gozaraztentu bere amorearen erregalo soberanoak, eta an egitentu erreginak koronaturik glorias, ezi zeruan ere distingituak dire birjinak beren insignia berex gloriosoareki. Oh! ezaun balez ongi abantalla! Azkenean senar emen artu dezana faltatuko zaio goiz edo berant, nai badu ezpadu: Jesus gloriako errege soberanoa betirokoa da, ezta faltatzen, eztaere aldatzen. Donzella juiziosoak aitu ondoan erran zue, oh! lenago aitu banu doktrina gau, ofrezitu baño len ni esposatako! Oh! balitz modu, libratzeko ni Aurelianoren eskuetaik, ta mantenitzeko birjin, nola nai nuken!

        2. Utzi zute arimo onareki Domitilla, ta joan zire kontu ematera Aita sanduari, baize S. Klemente sandaren lengusua. Aditu zituelaik erran zue, iduri zaida au dela denbora, pasatzeko martirio nik, eta arrek, eta zuek: baña bada Jesu Kristok dio, ez beldurtzeko iltzen dutenes gorputza, etzagula in kasorik gizon mortalas, Jangoikoak egiteagatik plazer. Goazen Domitilagana: joan ze, ta konsagratu zue Jesu Kristoren, nola nai zuen. Bere esposo Aurelianok jakin zuelaik, eman zition trabajuak eta molestiak, ezta aisa kontatzea ere; desterrarazi zue urrun, ustez ango trabajueki errendituko zen artzera bera esposotako. Akonpañatu zute desterruan bi mutil sanduek: Joan ze araraño Aureliano ere ikustera ia beraxtu zen; baña aurkiturik firmeago zegola len baño ere, eta bi anaiak zirela medio, eben kontra itzuli zue bere ira, nai zitue ilarazi; azotarazi zitue moldegaizki: biali zitue Terrazinara, kastiga zezkien ango Juezak Minuzio Rufo deituak: onek ezin zuzkelaik ez ones, eta ez gaitzes errendiarazi, zeren baiziote, munduagatik etzutela utziko fedea S. Pedro Apostoluak erakutsi ziotena, tormentarazi zitue potroan, errearazi burriñasko plantxa goritues saietsak, ta azkenik ebaki buruak. Orziarazi zitue beren Diszipulo izanak, ta Domizilaren kuidazaleak Romara urbil, beraren heredaje batean.

        3. Gero Domizila bera eraman zue Aurelianok Terrazinara obligatu naiez eskontzera: ortako ertxiarazi zue ganbara batean: bilarazi zue anitz jende zelebratzeko boda: disponitu ze danza, ta Aureliano danzatu ze maneraz, ezi antxe akabatu ze, orazioan zegon bitarteo Domizila eskatus libra zezan arren eskuetaik. Libratu ze Jangoikoaren graziaz, baña ez martiriotik, ezi Aurelianoren Anaia batek mendekatu naiez erdetxi zue Trajano enperadoreaganik manamendu egiteko presa Domitilla Kristiogatik, ta ilarazteko, ezpazue utzi nai. Oneki joan ze Terrazinara: aurkitu zitue Domizilia ta berze donzella juntatu zekizkionak guardatu naiez birjinidadea. Notifikatu ziote manamendua, eta mantenitzen zirelaik firme beren propositoan, enzerraturik kuarto batean Domizilla. Teodora, ta Eufrosina, emanarazi zue kanpotik su, an erre zeizen. Biramonean Diakon batek, Zesario deituak aurkitu zitue agos bera nola baleude orazioan: suak kendu bizia bai, baña ez erre ta ez ukitu bilo batean ere: ta ala sanda bekala ortzi zitue honratuki. Arimak zerura Jangoikoak.

        4. S. Pankrazio amalaur urtetako mutikoa, gelditurik emazurz, kuidatzen zue bere osaba batek Dionisio deituak. Onek azitzen ta erregalatzen zue berea bekala, ta eraman zue bereki Romara, non baratu zire barride batean, zeintan zegon Aita sandua altxaturik persekuzioneagatik. Deseantzen zute ikustea bere fama onagatik. Ikusi zute, aditu zute, ta ikasirik fede Kristioaren egia errezibitu zute ain gogotik, ezi arren amorez ia zeude il naiak. Andik guti iltze osaba erio naturales: mutikoa in zute preso, ta eraman enperadore Dioklezianogana, zeñek jakinik zela jendaki noblekoa, ta ikusirik ain gastettoa, ta ederra, nai zue milla loxentxus ekarri adoratzera aien Jangoikoak. Mutikoak errespondatu zio juizio andiareki, admiratzen naiz nola berorrek ain juizioskoa izanik nai duen adora dezkiten nie Jangoikotako gizon ain bizioso gaixto izanak, ezi alakoak balire bere mutil zerbitzukoak, bota lezazke etxetik ongi zeaturik. Errespuesta goneki suturik enperadoreak degollarazi zue: eta sanduaren gorputza gauas arturik Oktabila Matrona Romanak ta enbalsamaturik depositatu zue 303 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa