www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 6.an
Santa Godoleba ezkondua

 

        1. Zerurako laster-bidea da padezitzea kulparik gabe; arimaren salbatzeko bide erreal laburrena eramatea ongi trabajuak direnak direla Jangoikoaren amorez konzienzia onareki, au baita guruzearen bidea, ta imitatzea Jesus guruzifikatua. Orra Matrimonioaren estadoa paratu zue Jangoikoak elkarri asistitzeko ta laguntzeko bizikideak, baña izaten dire trabajuak bataren edo berzearen kulpas. S. Godoleba jaio ze Franzian, noble, abrats, ta ederra gorputz ta ariman. Flandesko Jaun andi batek pretenditu zue bere esposatako enpeñu anitzeki. Gero ere Aitak eta Amak ofrezitu ta eman ziote beren alaba ona. Eginik bodetako prebenzio andiak, ta eramanik bere etxera Nobia Bertulfok, ala deitzen ze Jaun gura, derepente ia lenbiziko egunetik aldatu zekio biotza, ta artu zio alako oposizioa, ezi etzue ikusi nai ere; bizten zio su gau bere Amak aurpegira emanes, zertako joan zen kanpora andre billa, zituelaik autara obeagokoak bere lekuan? Godolebak oña paratu zuen istantetik etxe gartan ezaundu zue armatzen zen tenpestadea beraren kontra, ta biotzas enkomendatzen ze Jangoikoai. Irur egunes iraundu zue bodetako festak; baña Bertulfo etze agertu ere nai, ez ikusteagatik bere esposa: eta ala au utzirik bere etxean, joan ze era bere buratsoen etxera aburriturik. Godoleba gelditu ze kuidatzen etxeas aborrezitua bere senar ta Amaiarrebaganik, baña onetsia Jesus onaganik humila, modesta, prudenta, sanda, guzien exenplu ona. Bertulfok ezin dijeritus utzi zue nirabe moldegaiz bat enkargaturik, etzezola utzi, baizik ogi puska bat, gatz, eta ur ordu señalatuetan, gañarakoan guzia ertxirik. Moldegaitzak tratatzen zue moldegaizki esklaba bekala: Sandak zerama guzia arimo onareki kontatus bere lagun bekala Jesus guruzifikatua, errespondatus nirabeari txoil amoltsu emekiro, baizezake beraxtu arrisko biotz bat ere, eta ematen zion ogitik partitzen zue pobreei parte bat. Laburtu zio arrazione señalatutik erdia senarrak, ilarazteko goseak. Sandak etzue orgatik galdu pazienzia, konsolatus arima, ta sustentatus orazioeki. Aumentatzen ze aflikzioa, su emanes senarraren aideek maltrata zezan akabarazi artaño: on nai zue arrek, baña etze trebe agerrian andrearen aideen beldurrez, baizire poderosoak.

        2. Ainberze alzinatu ze odio ziotena, ezi bear izan zue, ez iltzekos, eskapatu ixilkiaz, oiñ urtuxian sollik neskato bateki bere buratsoen etxera. Ebek Jaundien ta obispo baten medios obligatu zute Bertulfo errezibitzera, ta tratatzera bizikidea, nola zen arrazio. Ezin berzeas ofrezitu zue arrek, ta errezibitu zue berriro etxean, baña ez gogoan, baizik akabarazteko len baño len: eta ala tratatzen zue moldegaizki esklaba bekala ta alesta despreziatua. Ezaundu zue Godolebak, Jangoikoak nai zuela bide gartas eraman zerura, eta zenbait andre on lastimatzen zirenei arren trabajuas, erraten ziote berak etzuela nai munduko gustorik, eta Jangoikoak erregalatzen zuela biotz-barnean. Baña Bertulfok ia berantetsirik manatu ziote bere gisako bi nirabeei il zezatela sekretoan gau batez: eta engañatzeko sanda obeki, mintzatu zekio bera amoltsu-iduri, penaturik bekala ordurañokoas, ta andik alzina obeki estimatua izanen zela, ta ori enkargatu ziotela bi mutil gaiei, bera itzuli arteo biaje batetik. Oneki joan ze urrun esperatzeko an berria nola iltzen, ta iduriarazteko etzela izan arren kulpas. Gau batez bada guziak lo zeudelaik, bi gaiek jaikiarazi zute sanda, ta oiñ urtuxian ta ator utsean eraman zute, urkatu zute, ta bota zute ugaldera akaba zeien iles, atra zute gero, ta paratu zute goatzean estalirik, pensa zeien iltzela naturalki, ustez ala altxatu maldadea. Altxatu ze denbora zati bates, ta orzi zute ilaria eginik, ta famaturik il zela derepente. Baña Jangoikoak manifestarazi zue egia obratus anitz milagro bere sandaren birtutez; lurra, non il zuten, itzuli ze elurra bezain txuri; ta lira non sartu zuten ze ain birtute anditakoa, ezi sendatzen zire lien guziak abeki. Sandaren memoria ta beneraziotan fundatu omen ze monasterio bat an Flandesen. Agitu omen ze martirio gau 1070 urtean. Gero 1088 urtean gorputz sandua depositatu omen ze honratuki; obratzeko milagro ta fabore andiak. Bat izan ze konbertitzea Bertulfo egin zena Monje ta iltzena ongi penitenzian.

 

aurrekoa hurrengoa