www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 31.an
San Ignazio Loiola

 

        1. S. Ignazio jaio ze Gipuzkoako Probinzian jendaki nobletik 1491 urtean. Azi ze Errege Katolikoen Kortean. Kapitan eginik utzi zute Iruñeko Kasteluaren defensan: baña jende-faltaz, aisa Franzesek artu zute Kastelua, ta prisionero Ignazio heriturik ezkerreko zangoan Kañoneko bala bateki 1521 urtean. Utzi zute kura zeien bere errian ta bere etxean. Esperanzarik kuratzeko ia guti edo batere etzelaik, aparezitu zekio S. Pedro Apostolua, zeñen bisitareki oberatu ze. Konbaleszenzian eskaturik libru bat dibertitzeko, ekarri ziote sanduen bizien libru bat. Onen leitzean erresolbitu ze sanduen gisara bizitzera. Gau batez jaikirik egitera orazio ofrezitu ze Ama Birjinaren medios bere Semeari soldadotako, segitzeko beraren bandera, ta pasatzeko edozein trabaju beraren amorez. Garai berean aditu ze arroitu ikaragarri bat, ta ikaratu ze kuartoan, non baizego, adiarazis etsai infernukoak zuen beldurra ark inen zion gerras. Arimaren etsai gaixtoena delaik aragia, alde gontaik ze Sandua beldur: baña apareziturik Ama Birjinak bere semeareki eman zio Kastidadearen donoa. Sendaturik joan ze Monserratera: an egin zue konfesio jenerala: bere tresena preziosoak eman pobre bati, ta bera bestitu ze zakuiduri batez. Andik pasaturik Manresara an kubila batean urte batez orazio ta penitenzia admiragarri kontinokoan bisitatzen zue Jaun dibinoak sobrenaturalki. Aste batez ososoa egon ze elebaturik ikasten Jangoikoaganik gero inen zuena. An konpondu zue exerzizioen libru admirable gura, inspiratus Espiritu Sanduak, erakutsis Maria Santisimak, itzultzeko bekatariak sandu. Andik joan ze peregrinazios biaje luzean bisitatzera Jerusalengo leku sanduak trabaju ta debozio andiareki. Andik itzulirik asi ze estudiatzen Barzelonan, Alcalan, Salamancan, azkenik Parisen, non irabazi zituen Jangoikoarendako ango estudiante eskojituak, aien ertean S. Franzisko Xabier, inarazis exerzizio espiritualeak. Andik, heri egonez pasatu ze bere errira, ta konbalezitu ondoan Beneziara, non ordenatu zen Sazerdote. Presentatu zire bera ta bere lagunak Aita Sanduaren oñetan, zeñek konfirmatu zue Jesusen konpañia fundatu zuena S. Ignaziok 1540 urtean: elejitu zute guziek bera Preposito Jenerale.

        2. Ortako Jangoiko Jaunak komunikatu zio santidade ta argitasun admirablea infinizio bat fabore ta erregaloeki. Guziak kontatzea da inposible. ta solamente zenbait bakotx erranentugu eginak irabaziagatik arimak, baita gauza txoil ematen diona plazer Jangoikoai. Zeren korrejitzen zituen nabeganteak itsasonzian tratatu zute gaixtoek uztea desanparaturik Sandua an isla desertu batean: baña urbiltzean arara, biali zue Janoikoak al ze erru bat eraman zuena onzia anik urrun. Gizon baten semea admititu zue Konpañian ezaundurik Bokazioaren fiña: Gizonarrek orgatik koleran nai zue il Sandua pasatzean karrika batetik; goratu zue besoa puñalareki; ala gelditu zekio gogorturik; alik eta Sanduak barkatu ta orazio egin arteo. S. Franzisko Xabier Parisen konbertitu zuelarik uzteko mundua, español batek nai zue orgatik il Ignazio. Joan ze onen ostatura armaturik, ta eskaleak igaterakoan aditu zue boza ikaragarri bat Zerutik erraten ziola, nora goaie desditxatua? Oneki arriturik gibelatu ze. Ez iltzea Sandu gau asko urtes lenago kontatzen zute Jangoikoaren milagro Doktoreek, eta ongi ezauntzen zutenek.

        3. Sanduak bere aldetik itzultzen zio ordaña zezaken guzian. Erretzen zego kontino Jaunaren amorean de manera, ezi beti beraren billa zebila deseatzen, anhelatzen, ansiatzen: eta ala bere dibisa, ta erran komuna, Jangoikoaren gloria iagotako. Preso zeukatelaik karzeletan, etzue ajolarik bera libratzeas,

        bai berzeren arimak libratzeas galmendeetaik. Jangoikoaren amoreak desterratu zue bere amore proprioa. Erran zue bein, ezi eman balekio autara, naiago lukela bizitu galtzeko peligroan zerbitzatus Jangoikoai, ezi ez joan berla gloriara seguro: Baita daiken geiena Jangoikoaren ikusteko zuen antsia gartan. Doktrinak, ta platikak iten zituelaik Roman, usatzen zue bukatzea itz ebeki, Ama zaze Jangoikoa biotz guzias, arima guzias, entraña guzies: baña erraten zue sua zeriola aurpegitik ere berotzeko biotzak. Jangoikoaren ofensa bat sollik kentzeagatik artuko zue, ta artzen zue edozein trabaju. Informaturik bein pasatu bear zela gizon bat bide batetik egitera bekatu, an urbil zen balsa izoztu batean sarturik Sanduak neguko gauean esperatu zue, ta ikusi zuelaik asatzen, asi zekio oius, nora zoaz miserablea? Jangoikoaren ez ata zure gañean dago ia ia: ni emen nago palaka daien, ta etzai zan kastiga & Arriturik ura alako karidadeas itzuli ze gibela, ta emendatu ze. Emendatu naiez berze batzuk, golpatu zute palokaldis fuerteki utzi arteo iletsirik: goatzean egon ze kuratzen asko egunes, non bisitatu ta sendatu zuen milagrosoki gure Jaunak. Itzuli ze bere porfiara emendatu naiez: erraten ziote adiskideek goar zeiela etzekion agi gaizkiago. Errespondatu zue, eta zer gauza nai dut iago ezi iltzea Jangoikoaren ta proximoen amoreagatik? Konbeni baze, emendatzeko norbait, kontatzea bere bekatuak, etze erreparatzen. Zego bein zelos beterik emendatu naiez fraile bat lazoa zena ta Konfesore, baña etze trebe errespetos. Injeniatu zue; joan ze konfesatzera berareki: eta konfesatzen zitue bere bekatu lebe presentekoak eta lenagokoak ainberze kontriziosko pena ta negarreki, ezi Konfesorea zego konfuso arriturik ziola berebaitan, onek kulpa gutiago duelarik, pena iago dik nik baño: Bukaturik konfesioa, asi ze ura pizatzen bere estadoa, ta penatzen: Segitu zio erraten ziola, ah Ignazio, konfesio gura etze bere bekatuen, baizik nereen. Enkomenda benaza, emendana dien. Ala zio, ezi arima baten ontzeagatik, pasatuko zituela munduko irri ta eskarnioak.

        4. Karidade gau da oraño fiñago, iten delaik kontrarioeki. Beti zego nondik in ongi in ziotenei gaizki berari. Batek agrabiatu zue itsuskiro Parisen, gero heriturik ta anparoik gabe zegolaik, bere bearrez eskribitu zio S. Ignaziori bere estadoa. Leitu zueneko jarri ze bidean oñez amenik artu gabe, ta irur egunez ala barurik pasatu zitue ogeita zorzi lekoa ellegatu arteo bere kontrario garren lekura, zeñi zerbitzatu zio ain gogotik nola Kristo berari, eman arteo osasuna. Errelijioso batek gastigatu zio desatento, errearazi bear zituela Konpañiako guziak Perpiñandik Sevillaraño. Errespondatu zue manso humil, bada nik deseatzen dut Padre goi ta bereak ikusi guziak erretzen Jangoikoaren amoresko suan. Ala humillatzen zenak kontrarioen fabore, zer etzue eginen nori zion zerbait obligazio? Exenplu andi bat eman zue bere sortuerrian Azpeitian. Lenbiziko predikua egin zuelaik infinizio bat jenderen alzinean erran zue, Ni gastea nitzalaik sartu nitza ene gisakoeki heredaje batean, ta artugin due fruita kantidade bat. Jabeak sospetxas berze bati pagarazi zio dañua. Bada jakin bezate guziek, ez ura, baizik ni nitzala gaixtofikatu egin nuena gaixtakeria, ta ez berzea; zein baizego presente an. Pulpitotik eskatu zio barkazio negarrez, eta kaltearen errekonpensatan egin zio guzien alzinean donazio bi heredajeen.

        5. Jangoikoaren amoresko su gau zebatzen zue Jangoikoaren komunikazioareki orazioan. Prinzipiotik ia egoten ze artan zazpi ordus. Ordenatuas geros, meza erran ondoan bi ordu komunkiro graziak ematen, bat bentzait, naiz munduko okupazio guzien ertean. Eta bein zeren Aita Sanduak manatu zion joateko beraren palaziora biramonean goizeko seietako, asi ze bi orontakoan prebenitzen mezarako bi ordus; ordu bat meza erratean; berze bat, erran ondoan. Eta ainberzekoa ze debozioaren sua, ezi urzen ze negarretan, itsutzeko peligroareki: eta konsumitzen ze, ta askotan gelditzen ze pausurik ezin emanez. Ala egin ze gizon bat, ez lurrekoa ia, bai zerukoa bekala, guzia Jangoikoan ondaturik, Jangoikostatua. Eta ala epel senti zirenek, nai zutelaik berotu debozioan, aski zute urbiltzea, aski zute beiratzea Sanduari. Guziareki bere bizia ze despreziatzea, ta kastigatzea bere burua, ta padezitu naia. Galdeginik bein zein den bide lasterrena perfekziorako, errespondatu zue, ezi padezitzea anitz Kristoren amorez; eta nori ere iten dion grazia goi Jaunak, ortan itentiola bateo anitz grazia. Preso zeukatelaik Salamancan estudiante zutuan, galdeginik pena anitz zuen ala egoteas, errespondatu zue, ain gaitz andia iduri zaize karzela? Ezta Salamancan ainberze grillo ta katea, nola nai nuken nik Jesu Kristoren amorez. Ama Birjinai Semeas landara zio debozio espeziala: beragana akuditzen zue nola hume onak Ama onagana bere gauza guzietan: ta logratzen zue guzia: Eta fundatu zuen Jesusen Konpañia izan ze Maria Santisimaren anparoareki, zeñeki konbertitu zuen infinizio bat jende fede Kristiora, obetu Kristioak, ta konfunditu herejeak, eta bere humeetan azi Sandu anitz ta andiak, ta S. Franzisko Xabier lenbizikoa.

        6. Milagros bekala biziturik iruogei ta borz urte, deiturik beregana Jangoikoak, kontent alegre bake ta errepausa andiareki errezibiturik Elizako ordenamentuak entregatu zue bere espiritua beraren eskuetan Garillaren azken egunean 1556 urtean. Il ondoan agertu ze glorioso bere deboto zenbaitei. Agertu da petxoa idikirik, eta an eskribiturik urresko letraeki Jesus, zein onetsi zuen biotz guzias. Zeruak publikatu zue beraren gloria milagro klaroes: Infernuak ere bai, zeren ezi il ta berla, konjuratzen zeudelaik Espiritu gaixtoa Trapana Siziliakoan, erran zue arrek, beren enemigoa Ignazio il zela, ta zegola Zeruan errelijioneen fundadore S. Domingo ta S. Franziskoren ertean. Kanoniza tuzue Gregorio XV.ak berze laur Sandu andieki bateo 1622 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa