www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 7.an
San Raimundo Peñafort

 

        1. Sandu bat txoil humila, gora igateko eskaida onen ertean, izan ze S. Raimundo Barzelonan jaioa. Estudiante ta Maestru famatua izanik bere sortuerrian ta Bolonian, baitare Kalonje ta Arzediano Barzelonan, guzia despeiturik, egin ze S. Domingoren errelijioso humila. Berzeen ertean bere debozioa distingitzen da, ta habilidadea administratzean konfesioko sakramentua. Gregorio IX. Aita Sanduak eskojitu zue bere konfesoretako: eta diote, señalatzen ziola penitenziatako despatxatzea pobreen kausak eta petizioak len baño len. An zegolaik, nonbratu zue Aita Sanduak Tarragonako Arzobispo, ta manatu zio ar zezala ainberze egunen barnean. Aflikzio ta kongojaren utses heritu ze sukar fuerte bateki, alik eta lastimaturik Aita Sanduak utzi zuen libre, baña nonbra zezala berak nor iduri zekion. Gero osasunagatik utzi zue itzultzera bere errira: itzuli ze ain pobre humil nola joan zen, bere esku zuelaik izatea asko dignidade, nai izan bazue. Desenbarkaturik Tosan, aurkitu zute gizon bat, akzidenteak emanik mintzorik ta deus gabe iltzen zela. Sandua lastimaturik arren iltzeas konfesiorik gabe, egin zue orazio belauriko, eta heriak idikirik begiak adiarazi zue nai zuela konfesatu: Konfesatu ze sanduareki; ondorean berla iltze. Inzute bere Errelijioneko Jenerale bortxaz: bi urtes izan ze: baña bere humiltasunes utzi zue dignidade gura.

        2. Ura gabe ere bazue asko iteko bere konfesonarioan. Sandugoni agertu zekio Maria Santisima fundarazteko Merzedeko Errelijionea: gau berean S. Pedro Nolaskori ta D. Jaime Erregeari: ebek biok bereala joan zire konsultatzera S. Raimundoreki, Oze bien konfesore, zeñen konsejus fundatu ze Errelijione gura erreskatatzeko ainberze kautibo Kristio. Baña kontagarri da Erregereki agitu zekiona. Joan ze Mallorkara Errege, ta bere konfesore sandua ere bai: baña joan ere ze sekretoan emasteki bat, nai zuelaik Erregek, nai etzuela sanduak, konseatu baizio len ere despei zezan bereganik. Orduan jakin zuelaik an zela, erran zio Erregeri Konfesore sanduak, Jauna, nik ez dezoket deustako zerbitzatu berorren Majestadeai, non ta eztuen despeitzen persona goi. Bai bai inen da, zio, baña geldi. Orduan despeitu ze sandua triste: ta erregek sentiturik utzi zezon alako gizonak, manatu zue biziaren penan, etzezola niork ere eman itsasonzirik, ezta ere eraman. Sandua deus alakorik etzekiela joan ze portura enbarkatzeko. Bazire onziak prest joateko Barzelonara; baña nior ez trebe artzera barnean. Orduan sanduak edatu zue bere gañeko mantoa edo kapa urain gañean zabal zabala: ta bere paloa arturik eskuan, ta zeñaturik saltatu ze kapagañera oñes ain firme nola balitz onzi edo barko fuerte bat: andik deitzen zue bere laguna sar zeiela seguro. Arriturik guziak beira, etze ura atrebitu: eta sandua Jangoikoaren birtutez sei ordus ellegatu ze Barzelonako portura pasaturik berrogei ta amirur lekoa. An atrarik leorrera paratu zue soñean bere kapa ain idor nola egon balitz arkan. Eta milagroa milagroain gain, joanik konbentura zeudelaik ertxirik atariak sartu ze barnean. Jakin zuelaik on guzioi Erregek ikusi zue lekua, nondik atra zen; ta emendaturik beneratzen zue sandua nola zerutik etorria. Bizitu ze eun urte urbil batzuen ustez: heritasunean bisitatzen zute Kastelako ta Araguako Erregeek erreberenzia andiareki: iltze 1275 urtean &.

 

aurrekoa hurrengoa