www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 26.an
San Esteban Proto-Martir

 

        1. Konbeni da ematea zerbait notizia sandu lenbiziko antiguaskoes ere, naiz eztakigun ainberze nola urbilagokoes. S. Esteban izan ze lenbiziko iltzena Martir Kristioetaik Kristoren fede ta amoreagatik. Ori nai du erran Proto-Martir. Jesu Kristo il ondoan, zoeie aumentatus Kristiogendea egunetik egunera, munduak ta infernuak nai etzuela bortxa. Eta nola baizego orduan karidadea bere ferbore lenbizikoan, ematen zuzte beren ondasunak errepartitzeko Kristioetan, guzien biotza ta arima zelarik bat, ta guziak elkarren anai arrebak bekala Aita bat sollik zutena zeruan. Okupatzen zire Apostoluak errepartitzen sustentua; orgatik zute enbarazu, enpleatzeko erakustean doktrina Kristioa nai adiña. Ortako autatu zuzte ofizio gartako zazpi Diakon oben idurituak. Ebetaik lenbizikoa, fedes ta espiritu sandus betea, izan ze S. Esteban, Aingeru bat bekala gorputz ta arimaren garbi ederrean. Eta Jangoikoaren graziaz egiten zue anitz prodijio ta milagro; disputatzen ere zue kontrario guzieki fede Kristioaren fabore: ta ezin zezakete erresisti xakintasun ta Espiritu mintzatzen zenari sanduaren agos. Inbidias ta konfusiones beterik nai zute bota mundutik: ortako erosi zuzte testigo falsuak, akusatzeko, mintzatzen zela kontino leku sanduaren ta legearen kontra. Eraman zute preso Judioen batzarrera: an akusatu zute guziek fuerteki. Sandua guzien erdian bakarrik, eztiot ongi, bakarrik, ezi Jangoikoaregi zego: eta dio Eskrituran, beiratzen zutela beraren aurpegia, nola Aingiru batena istargitzen zuena miragarriro. Ain ederra ze aurpegias ere, ta arimarena ze ageri kanpotik ere: ortas landara Jangoikoak ere iduriarazi zue bere grazia ta santidadea.

        2. Nola baizego seguro konzienzian, zego sereno animoso alegre: ta ala egin ziote platika luze bat, kontatus Jangoikoaren ongi eginak aieki, ta aien gatzki korresponditua. Azkenean erran ziote, zuek beti erresistitzen Espiritu Sanduari zeuren alzinekoen gisara: aiek ilarazi gizon sanduak eta Profetak eman zutenak berri Jesu Kristos, eta zuek ilarazi baituze bera malamente. Aditus egia gebek zeude errabiatzen biotz barnean, ta ortzak irrikaturik arren kontra. Goratu zitue sanduak zerurat begiak, ta erran zue, orra ikustentut idikirik zeruak, ta Jesus an txutirik Jangoikoaren eskuieko aldean. Orduan goratu zute oiuketa, eman zute guziek batean beraren kontra, ta atrarik kanpora tiratzen ziote arrika: ta aisago egiteko, kendurik tresenak utzi zuzte Saulo deitzen zen mutil baten aldakan: au izan ze gero S. Pablo. Sanduak arrien ertean zio, o ene Jesus Jauna, errezibi bez nere espiritua. Berla belauriko paraturik, klamatu zue oiu andi bateki, Jauna, ez dezotela kargu egin bekatu gontas. Barka bezote. Au erran ta lokartu ze Jangoikoan, dio Eskriturak errateko il zela Jangoikoaren besotan. Zein kuadrable den Jangoikoai barkatzea kontrarioei, nola Kristok ere adiarazi zuen guruzean, agertu ze konbertitzean gero Saulo milagrosoki, zeñen konbersionea izan zela S. Estebanen orazioaren atenzios, diote Aita Sanduek. Dolamen eta negar anitz izan ze Kristioetan, ilagatik Martir glorioso gau; orzi zute honra andiareki. Eta andik asko urte gero Jangoikoaren errebelazios aurkitu ze gorputz sandua, zeñen inbenzionea zelebratzen da Agustuaren irugarrenean. Eta eraman ze azkenik Romara, non paratu zuten S. Lorenzoren urnan: eta diote paratzerakoan saietseratu zela au, utzis eskuieko aldea S. Estebani: ta orgatik deitzen dela S. Lorenzo Español Kortesa.

 

aurrekoa hurrengoa