www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 4.an
San Kasimiro Prinzipe Poloniakoa

 

        S. Kasimiro Poloniako Erregeren semea gaste ilik joan ze merejimentus beterik: guti urte, ta anitz birtute: Aurzututik bazitue señaleak izan bear zenaren. Agitz ze galanta, one gia, arresti amablea, guziek maitatzen zutela. Etzue galarik nai, ta ala iduri zue obeki. Kastigatzen zue gorputza, mantenitzeko garbi sano, ala nola gatzareki aragia. Ze agitz deboto Ama Birjinaren, ta bere Seme Jesus onaren. Nion baño iago denbora gastatzen zue tenploan zebaturik orazio mentalean, ondaturik Jangoikoan, atzendurik munduas, ta emengo gauzes. Gauas jaikirik ixil ixila joaten ze, nola txita olloaren egalpera, Jesus Sakramentatuaren billa, ta egoten ze Elizako atarian askotan gau guzian ia belauriko, ia auspeska adoratzen Jaun dibinoa negar amorosoeki. Eta nola Jaunaren amorea progatzen baita proximoen onestean, zebila beti nondik ongi egin guziei, beartsuei espezialki. Arimen erremediatzeas zue iago kuidado, desterratu naies bekatuak, ta herejiak. Aitaganik logratu zue mana zezan herejeek ez egiteko elizarik: ta arren denboran egon zire humil. Ain sandua ikusirik nai zute señalatu Errege, naiz zuen anaia zarragokoa: baña bera zego erreinu obeagokoaren pretensioan, erreinu zerukoaren. Aitak nai zue ezkonarazi ondorekoaren amorez: eta iago dena, Medikuek ordenatu ziote ori beroi osasunaren amorez: baña Prinzipe gaste sandua mantenitu ze firme bere teman, naiago zuela il lenago ezi deslustratu birjinidadearen lore ederra: eta nork ere nai duen luzatu emengo bizia galdus gloria goitikogartaik zerbait, eztuela ezauntzen ango onaren ona. Eta ala zego ansiatzen arara naiak; ta kunplitu zio Jangoikoak deseoa, ta abisatu zio eguna. Eta errezibiturik Elizako ordenamentu guziak, besarkatus Kristo guruzifikatua entregatu zio bere arima Martxoaren 4.an 1484 urtean ta adinaren 24.an.

 

aurrekoa hurrengoa