www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 21.an
San Mateo Apostolua ta Ebanjelaria

 

        1. S. Mateo Apostolu ta Ebanjelaria, deitzen ere dena Lebi, ze Kana Galileakoan aioa, non Jesus onak egin zuen lenbiziko milagroa boda batzuetan itzulis tira ardo. Zue ofizios kobratzea trebutu ta errenta inperialak, ofizio aborrezitua Judioen ertean, ta alakoak deitzen zuzte Publikano ta bekatari. Zegolaik bere ofizio gortan Kafarnaunen jarririk alkian, pasatzean andik Jesus onak beiratu zio, ta erran zio, Segi nazazu ni. Bereala guzia utzirik joan ze Jaunaren atzetik, eginik instantean Apostolu zena bekatari: konfia dezagun Jangoikoaren piedadean, baña imitatus arren obedienzia, uztean bekaturako zeboak, ta segitzean Jesus ona. Gero prestatu zio Jaunari konbita bat, zeintara deitu zituen asko publikano, ta bekatari, goza zezaten aiek ere Jaunaren ona: eta Jaun onak etzue errehusatzen: orgatik murmuratzen baizute Eskriba ta Fariseoek, sandu beren opinionean, baña errealidadean hipokrita gaixtoak zirenek ziotela, (Luc. 15.) onek admititzentu bekatariak, ta aieki bazkaltzen du: eta beraren Diszipuloei, (Math. 9.) Zergatik zuen Maestruak bazkaltzen du Publikano ta bekatarieki? Aiturik au Jesus onak etzue ukatu, bai erran itz konsolagarriak bekatarien onerako, Eztute bear Medikurik ongi daudenek, baizik gaizki daudenek. Ikasazie zer nai duen erran diolaik, miserikordia nai dut iago ezi sakrifizio. Ezi ez naiz etorri deitzera justoak, baizik bekatariak.

        2. Jesus ona Zerura iganas geros, errezibiturik Espiritu Sandua, S. Mateok eraikitzen zue beraren doktrina dibinoa Judean: gero errepartiturik Probinziak, sortatu zekio Etio ia urrun agitz ta nekosoa. Joan baño len diote eskribitu zuela berze Ebanjelariek baño len bere Ebanjelioa Hebreoen itzkuntza edo lenguaje usatuan: eta Ebanjelio gau aurkitu zela S. Bernaberen petxoan obian diote. Elleturik Etiopiara, bere itzareki, bizimodu penitente sanduareki, eta milagro anitz ta andieki argitu zue jende itsu gura, ta kristiatu zue. Kandazes Erreginaren eunuko garren errian ta etxean errezibiturik atra ze peleara bi sorgin zirenen kontra, zeñek Deabruen arte gaixtos kausatu zute anitz gaitz, ta zeukate lotsaturik jendea. Aiek ekarrarazi zuzte bi dragon lotsagarri Sanduari egiteko gaizki: Sanduak guruzearen señaleareki manso itzuliarazi zitue beren desertura. Jendeak admiraturik sinesten zue ia Sanduaren doktrina, ta etzue beldurrik sorgin gaies. Konfirmatu ze iago ikusteareki biztu zuela S. Mateok Erregeren alaba ila ezin biztu zutena gaixto gaiek. Kristiatu zire oneki Errege, ta Erregina, beren familia, ta jendeketa andia. Eta Erregeren alaba batek Eujenia deituak aditurik Apostolu Sandua laudatzen birjinidadearen ederra ta abantallak, determinatu zue botos mantenitzea Birjin bizi guzian, eta erretiratu ze konbentu batean berze anitz donzellaeki Sanduaren konsejus.

        3. Iraundu omen zue Sanduak Etiopian ogeita irur urtez plantatzen ta azitzen Kristiandadea, konsagratus tenploak, Obispoak, ta Sazerdoteak, salbatus arimak. Bitartean iltze Errege gura; ta arren lekuan sartu ze bere anaia Hirtako deitzen zena. Onek nai zue ezkondu Ifijeniareki: ortako mintzatu zio Apostoluari konseja zezon. Baña Apostoluak prediku batean, presente zeudelaik Ifijenia ta bere errelijiosak, baita ere Erregea bere Jaundieki, explikatu ondoan nola Jangoikoak paratu zuen Matrimonioaren Estadoa, azitzeko gizagendea, explikatu ere zue, zenbat abantalla daraman Estado Birjinalak, eta au profesatzen dutenak konsagratzen direla Esposa gloriako Erregeren, eta kendu nai liokena erori leikela beraren indignazioan. Agitz asarratu ze Errege berria prediku goneki, eta joan ze meatxu egines kontra. Gelditu ze Apostolua meza erraten: eta bukatu zueneko, an bukatu zute lanzaeki bera, utzirik aldarea odolestaturik, ta alzinean gorputz ila. Orgatik diote belatzea ta konsagratzea birjinak erakutsi zuena lenik dela S. Mateo, eta Hipolitok deitzen du birjinidadearen biktima, zeren martirizatu zuten defendatzeagatik birjina konsagratua. Gero nai izan zue Hirtakok errendiarazi Ifijenia ezkontzera, baña etzukelaik, manatu zue su emateko Konbentuari, an il zeizen guziak errerik. Baña ikusi omen ze airean Apostolu Sandua itzaltzen sua. Hirtako heritu zue Jangoikoak lepra bat ain itsusi doloreskoareki, ezi errabias bera bere eskus il omen ze. Diote ere S. Mateok ordenatu zituela primiziak ta amarrenak, mantenitzeko Elizak, Ministroak, eta pobreak. Martirioa agitu omen ze Kristoren 90 urtean. Bere gorputza omen dago Salerno deitzen den Ziudadean Napolesen.

 

aurrekoa hurrengoa