www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 30.an
San Pablo Apostolua

 

        1. S. Pablo S. Pedroren laguna ofizioan, martirioan, eta festibidadean izan ze Tarso Ziliziakoan jaioa, estudiatu zuena Jerusalenen, ta ain zelosoa lengo legearen, ezi ustez kontrario ziren Kristioak, asi ze eben persegitzen gasterik: eta arrikatu zutelaik S. Esteban, arrek guardatzen zitue arrikazaleen tresenak. Gero arturik despatxuak eta letrak, arrapatzeko Kristio ziren gizonki, ta emasteki guziak preso: eta furias beterik zoeielaik Damaskora bidean, derepente inguratu zue argi batek zerutik: ta eroririk lurrean aditu zue boza bat erraten ziola Saulo Saulo, zerratik persegitzen nauzu ni? arrek galdegin zio, nor da ori, Jauna? Errespondatu zio, Ni naiz Jesus, persegitzen nauzuna zuk. Gauza gogorra da zuretako ostiko tiratzea akulloaren kontra. Eta ikar ikar arriturik erraten dio, Jauna, zer nai du in dezaten nik? Errespondatzen dio Jaunak, jaiki ta sar zaite ziudadean: eta an erranen zaizu zer in bear duzun. Akonpañatzen zutenak zeude arriturik, aditzen boza bai, baña nior ikusten etzutela. (act. 9.) Jaiki ze lurretik, ta idikirik begiak deusere etzue ikusten: eta arturik eskuetan sartu zute Damaskon. Egon ze an irur egunes ikusi gabe, ta jan ta edan gabe. Diszipulo bat bizi ze an deitzen zena Ananias: oni erran zio bisionean Jaunak, zoaz alako karrikan alako etxera, non aurkitukouzun Saulo Tarsokoa, baitago orazioan. (Bitarteo onek ikusi zue Ananias sartzen, ta paratzen zitiola eskuak, errekobratzeko bista.) Errespondatu zio Ananiasek, Jauna, aditu dut zenbat gaizki in dioten ark Kristioei Jerusalenen: eta du esku egiteko preso berorren izena inbokatzen duten guziak. Erraten dio Jaunak, zoaz, ezi da baso nik eskojitua, eramateko ene izena jendeen ta erregeen alzinean: nik erakutsiko diot zenbat pasatu bear duen ene izenagatik. Joan ze bada Ananias, ta paratus eskuak gañean erran zio, Saulo ene anaia, biali nau Jesus Jaunak agertu zaizunak bidean, kobra dezazun bista, ta bete zaitzen Espiritu sanduas. Istantean argiturik begiak, jaiki ta bataiatu ze: ta alimentu arturik konfortatu ze. An egon ze zenbait egunes an ziren Diszipuloeki. Eta kontino gerostik predikatzen zue Jesus, afirmatus au dela Jangoikoaren semea: admiratzen zirela guziak zekitenak etorri zela Kristioen kontra. Baña ia desengañaturik fuerteki konfunditzen zitue Judioak, zeñek tratatu zute ilarazteas, guardatus ertxirik portaleak etzeien eskapa. Diszipuloek ordea, paraturik bera esporta batean, jautsi zute murallatik soka bateki.

        2. Joan zelaik gero Jerusalena, nai luke juntatu Diszipuloeki: baña guziak zire arren beldur, ezpaizekite konbertitu zela. S. Bernabek eraman zue Apostoluengana: eta berak kontatu ziote nola agertu zekion Jesus, ta manatu zion in bear zuena. Ala egiten zue bizkorki disputatus kontrarioeki, zeñek nai zute ilarazi. Orgatik anaiek eraman zute Zesareara ta Tarsora. Baña nork konta ibili zituen bideak, ta pasatu zituen lekuak, peligroak ta trabajuak Jesus onagatik? Nork explika biotz garren koraje admiragarria, despreziatzeko mundua, deskansua, osasuna, ta bizia bera? Nork adiarazi mi sandu garren mintzaera dibino gura, zeñeki edo konbertitzen, edo konbenzitzen zituen guziak? Bada lan andiak, milagro, ta gauza prodijioso in zituenak, ezta mirik konta dezazkenik guziak. Solamente Jesus onagana itxeki zekion amore fiñ sendo gura eztaike utzi aipatu gabe. Jesus onak errana egia delaik, biotzaren abundaziatik itz egiten duela agoak, aipatze gura Apostol onek bere kartaetan Jesus, Kristo, Jesu Kristo ain usu ta kasi istanteoro, zer da baizik biotzean zuen amoresko su andiaren txindiketa? Nolako afektoak! nolako anheloak! nolako itzak! Korintotarrei eskribitu zioten karta lenbizikoa bukatzen du sentenzia goneki, barin bada nior amatzen eztuenik Jesus Jauna, biz exkomekatu madarikatua. Galaziatarrei dio. (c. 2.) Bizi naiz ni, ez ia ni, baizik nibaitan bizi da Kristo. Filipotarrei, (c. 1.) enetako bizitzea Kristo da, ta iltzea arabaztea. Ta berriz, (c. 3.) Uste dut gauza guziak direla galduak ene Jaun Jesu Kristoren ezauntzearen aldean, zenen kasos guziak galdu naitut, ta eztitut estimatzen iago ezi ongarria, irabazteagatik Kristo. Romatarrei dio, (c. 14) Gutaik nior ezta bizi beretako, ta nior ezta iltzen beretako. Ezi bizi bagara, bizi gara Jaunaren; ta iltzen bagara, iltzen gara Jaunaren. Beras garen bizi edo il, gara Jaunaren. Guziok baitire itzak adiarazten dutenak amore bat ezin iagokoa. Dio berriz, (c. 8.) Beras nork apartaraziko gaitu Kristoren amoretik? Agian trabajuak, edo angustiak, edo goseak, edo gabeak, edo peligroak, edo persekuzioneak, edo ezpatak? Zierto nago ezi ez eriotzeak, ez bizitzek, ez Aingiruek, ez Prinzipadoek, ez Birtuteek, ez oraiko ta ez geroko gauzek, ez indarrak, ez gorak, ez berak, ez gauza kriatuek batek ere gaizkela apartarazi Kristoren baitan den Jangoikoaren karidadetik. Korintotarrei dio, (1. c. 2.) Nik eznue pensatzen, banekiela deus zuen ertean, baizik Jesu Kristo, ta ori guruzifikaturik. Galaziatarrei, (6.) Jangoikoak guarda gloria nadien ni, ezpada gure Jaun Jesu Kristoren gurutzean, zeñen amorez mundua enetako guruzifikaturik dago, ta ni munduaren. Filipotarrei, (c. 2.) Kristo Jesus humillatu ze eriotzeraño, ta guruzeko eriotzeraño: orgatik Jangoikoak goratu du, Jesusen izenera belaurika daien zeruetan, lurrean, ta infernuetan den guzia, eta mi guziek konfesa dezaten Jaun Jesu Kristo dagola Jangoiko Aitaren glorian. Timoteori dio, (1, c. 1.) Ona itz bat fiela sinetsigarria, ta guziek admititu bear dutena, au da, Kristo Jesus etorri zela mundugontara salbatzera bekatariak, zeñetaik lenbizikoa bainaiz ni. Hebreoei erraten diote, (13), Jesu Kristo atzo, ta egun, ta beti sekula guzietan: adiarazteko eztuela nai berzerik ez len ta ez gero. Kontatzen da Apostoloen aktoetan, (21) eskatzen ziotela ongi nai zutenek, etzeiela joan Jerusalena peligro andiengatik: Apostoluak animoso erraten ziote, zer ai zarate ala negarrez ta aflijitzen ere biotza? Ni nago prest ez solamente preso uztera, baita iltzera ere Jesus Jaunaren izenagatik. Berriz Korintotarren kartan sendagalla egines Jesus onari zion amoreas kontatzentu beraren gloriatan asatu zituenak: (2 Cor 11.) Judioek borz aldis emantidate berrogei azote, bat guti. Irur aldis baraeki heritu naute: bein arrikatu: irur naufrajio edo onzi-ondatze pasatutut: gau ta egun batez egon naiz itsas-ondarrean: bideetan askotan ugaldeen peligroak, ladronen peligroak, peligroak jendaki proprioaganik, peligroak jentilenganik, peligroak ziudadean, peligroak leku sollean, peligroak itsasoan, peligroak anaia falsuetan: trabaju ta miseria, gabe, gose ta egarri, baru, otz, ta zereki estali ez. Kanpotik direnes landara, egunoroko antsia, ta Eliza guzien kuidadoa. Nor flakeatzen da, ezpainaiz ni lastimatzen? Nori ematen zaio galbide, ezpainaiz erretzen ni? Ala daiken obekienik pintatu ze bera S. Pablo: utzirik alde bat bere argi zeruko gura, bere birtute gañarakoak, milagro, ta gauza admiragarriak, zeñen kasos Listrisen nai zuten adoratu Jangoiko bekala, naiz gero tiratu zioten arrika. Bada zenbat erreinu ta lekutan pregonatu zuen Kristoren izena eta doktrina, nork konta? Ezi orgatik deitzen da mundu guziaren Doktorea, ta jendeen Apostolua. Azkenean juntaturik S. Pedroreki Roman, nola biek erakusten baizute doktrina bera, Kristoren doktrina sandua, garbia, zerukoa, biok sentenziatu zitue iltzera Neron urde kruelak. Biok despeiturik amorosoki elkarrenganik berla arteo, S. Pedro eramanik guruzifikatzera alde batera, S. Pablo berze alde batean il zute ezpatas; eta S. Krisostomok dio, zauritik atra zela esne odolaren partez, edo odola esne-kolores. Eta S. Anbrosiok dio, eztela arritzeko, azitzen zuenak Kristio jendea Ama on batek bekala doktrinaren esneas, iltzerakoan jari zekion esne odolaren lekuan. Diote iago, ebakias geros buruak eman zituela irur salto, ta atra zirela irur iturri dirautenak oraño. Izan omen ze S. Pablo txipia gorputzes, baña espiritu bizi bizkorra, mostratzen zuena barneko grazia begitartean, kausatzen zuena bateo amore ta errespeto. Bizitu omen ze irur onuei ta zorzi urtes, diones S. Krisostomok, eta il Kristoren iruogeita zorzi edo bedratzigarrenean.

 

aurrekoa hurrengoa