www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 19.an
Santa Isabel Ungriakoa

 

        1. Estado guzietaik atra diren sanduek diote daikela salbatu edozein estadotan. S. Isabel Ungriako erregeren alaba, donzellaen, ezkonduen, ta alargunen exenplu, bizitu zelaik donzella, ezkondu, ta alargun. Borz urtetan joaten ze afiziones elizara, non egoten zen ain zebaturik orazioan, ezi nekez zezakete apartarazi. Ama birjinaren debota ze extremoki, ta S. Juan Ebanjelariaren, eta enkomendatzen ziote bere kastidadea. Diru izan al zuzken guziak ematen zitue andre pobreei, ta enkargatzen ziote erratea Abe Maria. Galaen etsai, ta murmurazioen: itz guti atratzen zue, ta ongi neurrituak: Lanaren adiskide, ta on guziaren, honratua orgatik guzienganik, ta bere buratsoen maite. Ezkonarazi zute Turinjiako Duke Lantzgrabioreki, zeñen konpañian bizitu zen konformidade, humiltasun, ta birtute guzien exenplu ematen, irur hume izan zuztenak azitzen sanduki: ta bitarteo kuidatzen kontinuo komunikatzeas Jangoikoareki orazioan, ta ofizio sanduetan, eta sokorritzeas pobreei al zuken guzian, ta bazuke anitz, zeren senarrak nai zuen on beroi. Jaikitzen ze gauaz orazio egitera deboziosko negarreki: Prozesio ta rogatiba publikoetan joaten ze oin urtuxian: Elizara atratzen zelaik erdiondorean bestiturik humil bere besotan zerama aurra, ta ofrezitzen zue Jangoikoai, eta bateo bere ofrenda sazerdoteai: eta egun gartan bestitzen zue pobre bat, ta partitzen bazkaria. Aur bataiatu berriak bestitzen zitue; orzitzeko pobreak, iten ziote mortajak: aitzen ze errokan ta esku lanetan bere donzellaeki, izateko iago zer eman pobreei: eta etzuelaik, saltzen zitue bere joiak ere: Palaziora urbil zue sala bat, nora biltzen zituen peregrinoak, kuratzen heriak, ta azitzen hume desanparatuak. Egunoro bedratzitan eun pobreei ematen omen ziote bazkaria, gañarako limosnes landara bere Estado guzian, non guziek deitzen zuten Ama ta erremediazalea. Herieki egiten zuena ze agitz arrigarri alako señoran, bere eskus garbitus, kuratus & Bazekie gaizki iduri zekiotela munduko Jaundiei; baña berak etzue ajolarik, baizik ongi iduritzeas Jangoikoai: Abisatu zute Dukea ere, ta konsejatu, etzezola permiti alakorik: baña Dukeak ezaundurik bere esposaren ona onesten zue, ta usten zue in zezan karidade goietaik beraren partez ere, baizebila okupaturik enperadorearen itekoetan.

        2. Iltzekio senarra gerrara Joatean leku sanduetara. Sentitu zue, natural baita, baña konformatu ze, baita Jangoikoaren grazia. Libre ia Matrimonioaren legetik eman ze iago Jangoikoaren gauzetara, iago orazio, iago baru ta penitenzia, iago humillazio, iago miserikordia ta limosna: ze manera ezi senar izanaren aideek kendu ziote ondasunen administrazioa, guzia akabatzen zuela, ta bota zute etxetik; eta bear izan zue erretiratu estrabille gisa batera: an ere etzutelaik utzi nai asko denboras, paratu ze alokaturik gizon baten etxean bere neskatoeki: baña Jabearen kondizio gaixtos andik ere atrarazi zute, ta alojitu berze etxe batean. Ainberzetara ellegatu ze desanparoa ta desprezioa, ezi opaturik karrikan atso batek loi andi bat zen lekuan, etzela apartatuko guti bat, bulkatus bota zue loiera. Eta nor, ta nork? miserable batek, zeñi egin zion anitz limosna. Progutako zela pensaturik jaiki ze loietik irrikos, deseatus beretako iago trabaju, eta anitz ondasun arren ta berzeendako. Nork konta gañarako trabaju, desanparo, tratamentu gaixto, eskarnio, persekuzio, ta alako pasatu zituenak? Nork explika pazienzia sereno sendo gura? Ez pazienzia solamente, baizik koraje, alegria, ta iago ta iago naia? Nor ala? errege baten alaba maitea, eta Dukesa andia izana. Nor ala? Pobre guzien Ama deitua, erremediatzen zituena millaka. Alaere ainberze persegizale? Ain guti fabore? Alaere ainberze pazienzia, arimo, ta alegria? Auxe baita sanda izatea: len ain abrats honratua; gero ain pobre despreziatua! len ain billatua, akonpañatua, ta zerbitzatua: gero ain desetxatua, ta desanparatua! len ta gero berak guziei ongi egiten, eta berai ordaña esker gaitzes itzultzen! Alaere ez inkietatzen! Alaere kontent alegre gogoan! Nola au? Zeren baizue lagun akonpañazale Jesu Kristo, ta oneki sollik kontentatzen baize. Garizuman egun batez meza enzun ondoan agertu zekio Jaun dibinoa konsolatus, animatus, ta ofrezitus berareki egonen zela betiro.

        3. Bere Aita errege Ungriakoak jakinik bere alabaren tragedia gura manatu zue hume izanak azi zeizen aideen etxeetan, eta alargunari emateko bere alimentuak: konbidatu ere zue bere palazio ta konpañiara: baña ain zebaturik zego pobre bizitzean, ta pobreei zerbitzatzean, ezi bere eman ziotenetik alimentutako, egin zue hospitale bat, non erretiraturik biltzen zituen heri pobreak, ta zerbitzatzen ta kuratzen bere eskus tiñosoak, leprosoak, zorris ta zikintasunes beteak kariño guziareki, nola balitz aien Ama ona, edo nola balire aiek Kristo bera. Bitarteo mundukoak okatzen zirelaik arren bizimoduas, etze dediñatzen gloriako Errege Jesu Kristo, agertus amoroso, erregalatus, faboratus, milla maneras egines ongi, milagroak ere, ez solamente berari, bai berzeei ere beraren atenzios, ez gorputzen solamente, bai ta arimen onerako ere. Ikusi zue bein gaste bat buru arin bano utsa: galdegin zio, nauzu in dezaten zuregatik orazio Jangoikoai? Bai andrea, errespondatu zio, egin bez, nai dut gogotik ere. Egin zagun bada biek, erran zue sandak: eta paraturik belauriko, andik guti asi ze mutil gura klamatzen, aski da, andrea: utzi bez. Sandak alaere segi bere orazioan: ark oiu, andrea, otoi, ez segi iago, ezi erretzen naiz; ta goratzen zitue besoak, ta zoraturik bekala ezin sufritus. Eta errealki tresenak ere ain bero zeuzkie barneko suas, ezi etzeizke ukitu ere kasi. Ala aldatu ze de manera ezi ia gerostik eman ze onera. Berze bana bati ebaki zio biloa bortxaz bekala; arrek agrabiatu-bearrean erran zio, andrea, Jangoikoak inspiratu dio egitea egin duena nereki, ezi banidade gonengatik ezpaze, aspaldian errelijiosa izanen nitza. Sandak gelditu zue bereki, ta ura kontent bizitu ze sandareki. Ellegatus plazoa despeitzeko mundutik, abisatu zue Kristo gure Jaunak: alegratu ze sanda guzis: armatu ze Elizako Sakramentueki: exortatu zitue guziak amatzera Jangoikoa, ta egitera ongi pobrettoei: eta azken atsetan agertu zekion etsai infernukoari erran zio animosa, aparta adi emendik desditxatua, guaie emendik madarikatua: ta enkomendatus Jangoikoai entregatu zio bere arima zori onekoa 1231 urtean: eta arren gloria istante mostratu ze gorputzaren eder miragarri paratzean, ta atxon zeruko gozo bateki. Andik laur urte milagroen podorez kanonizatu zue Gregorio IX.ak ta Eliza guziak honratzen du &.

 

aurrekoa hurrengoa