www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 21.an
San Luis Gonzaga

 

        1. S. Luis Gonzaga Inperioko Prinzipe, Kastellongo Markes azi zena palazio konbenienzias, erragalos, ta grandezas betean da asteen hispillu ta Patrono. Jaiobaño len ofratu zue bere Amak Ama Birjinari, ta jaiotzerakoan beldurrak iltzeien, bataiatu zute peligroan de manera ezi dirudi jaio zela zerurako lenago ezi mundurako ain goizik errezibitu zuena bataioko grazia ez galtzeko sekula bere bizian. Azi zute kuidado guziareki, ta bere Ama onak lenbiziko itzak erakutsi zio erraten Jesus Maria: geroxago zeñatzen, ta errezatzen Aita gurea, Abemaria, ta berze orazioak. Laur borz urtetan afizionarazi naiez Aitak soldadeskara eraman zue soldadoen errebista iten zen lekura; an enredatzen polboras tiratus kañon txipi bat errerik aurpegia egon ze biziaren peligroan: baña Jangoikoak etzue nai iltzeien oraño. An ere aditus soldadoen zenbait itz asi ze erraten entendatu gabe zer nai zuten erran, alik eta Maestruak abisaturik itz gaixtoak zirela, ainberze penatu ze, ezi bizi guzien au bekatu anditako kontatzen ta konfesatzen zue. Zazpi urtetan ia argiturik ezaumentua eman ze deboziora miragarriro Aingiru bat bekala. Zorzi urtetaik alzina asi ze estudiatzen estudio bear zirenak akonpañatus santidadeareki. An Florenzian ezaundurik inporta dena orazioa, ta Ama Birjinaren debozioa, ortan zebatu ze biotzez: eta entendaturik, in zezaken zerbitzu ta gustorik obena zela imitatzea garbitasunean, egin zue boto mantenitzeko birjin bizi guzian: eta kunplitu zue ain perfekto, ezi ageri ze izan zela Jangoikoaren dono espeziala Ama Santisimaren medios. Baña laguntzen ze bere aldetik ere, apartatus okasioetaik, bizitus erretiraturik, etxetik kanpoan begiak apal beti, ta beti iges emastekietaik, beñere ez beiratus aurpegira niori, ezeta enperatrizai ere, zenen zerbitzuan egon zen asko denboras.

        2. Egin zue konfesio bat jenerala ainberze kontriziosko negarreki, nola izan baliz munduko gaixtoen gaixtoena, etzuelaik izan kulpa graberik sekulan. Segitu zue konfesa-komekatzen maiz, meza enzuten egunoro, ta bezperak jaioro, ta guardatzen dieta ertxia kontino. Asirle orazio mentalean pensatzen Jesu Kristoren misterioak egoten ze bere kuartoan belauriko geldi anitz denboras. Komekatzean sentitzen zue ainberze debozio, ezi urturik biotza su amoreskoan guzia ze negar egitea gozoro. Amirur urtetan ia erresolbitu ze despeitzera mundua, sartus errelijioneren batean, ta zeditus anaiari estado tokatzen zekiona. Ama Birjinaren errebelazios sartu ze Jesusen Konpañian ongi kostarik Aitaren garaitzea, eta bere jendeak nai etzutenak utzi beren konpañiatik ain mutil ona. Atzendu ze betikos bere etxeko grandezas, ta guzien meneena balitz bekala asi ze kunplitzen errelijioneko ofizioak humiltasun andiareki. Penitenziara eman ze geiegi, flakatus: bere gorputza sobra. Guzien gañetik bere bizia ze orazio mentala: an ondaturik Jangoikoaren barnean egoten ze glorian bekala mogitu gabe asko ordus, nola ezpalu sentidorik, deustas etzuela kasorik baizik bere Jangoikoas, barratu gabe pensamentua berzeetara, ta ixuris abasto negar gozoak. Eta erran daike egiaz egun guzian zegola orazioan; ezi ordenaturik, buruko miñain arintzeko, etzeiela egon ainberze pensatzen Jangoikoan nai baluke ere, etzeike atzen ere Majestadeas. Ta ala edozein lanetan okupaturik eskuak, oñak, edo gorputza, arima erregalatzen ze Jangoikoareki kontino. Eta beti zego aditu naiak edo mintzatu naiak zerbait Jangoikoaren laudariotan; ta mintzatzeas solamente, ta aditzeas ere, paratzen zekio sutan aurpegia ere, ez solamente biotza. Orgatik sazerdoteek ellegatu naiez aldarera debozio iagoreki, nai zute aitu S. Luis mintzatzen sakramentuaren gañean.

        3. Jangoikoaren amoreari darraio beti proximoen amorea. Zego antsiatzen Indietara joan naiak konbertitzera Infielak. Gorputzen heritasun, bear, ta gañarako miseria direnetan, etze kontent emateas limosna bere eskus, bera nai ze eman personan, ta bere bizia ere bai, zerbitzatzeko beartsuei. Aiturik urte batez izanen zela peste Roman, naiz heri zegon, egin zue boto, kuratzen baze, zerbitzatzeko heri apestatuei. Eta errealki eskaturik gogotik lizenzia zerbitzatu ziote karidade andienareki, eta bearrago zirenei gogotikago. Ordik apegatu zekio azken heritasuna: eta pensatus ilentzela artaik, alegre joateas mundutik adin gartan, prebenitu ze guapoki despeidako; egin zue konfesio jenerala; errezibitu zue komekadura debozio berriareki, ta geroxago oliadura: Jangoikoak naita ematu zekio gaitzaren errua zazpigarren eguneko, baña gelditu zekio sukar bat lento kontinokoa, eraman zuena konsumitus. Irur ilabetez iraundu zue: bitarteo etzue na berzerik aipa zezoten, baizik Jangoikoaren gauzak: Gero ere Jaun onak deklaratu zio eguna, noiz bear zuen joan: Alegratu ze guzis sinetsi daiken baño iago: kantatu zue Te Deum laudamus &. eta erran zue ilen zela Korpus Kristiren oktaba egunean. Goiz gartan ta egunaren geienean dela alegranzias, dela berze gisas obeki zegola iduriturik erraten ziote kuidazaleek, nola zion il bear zela egun artan, zegolaik obeki? Errespondatzen zue, ezta bukatu oraño eguna: gaur ilen naiz. Sarturik gaua, galdegin zio Probinzialeak, nola zoekion: errespondatu zue, Aita, bagoaz joanes. Nora? zio ark: Luisek, zerura. Nola zerura? Errespondatu zue, zerura uste dut joan Jangoikoaren miserikordias, baldin ene bekatuek ezpadute estorbatzen. Aita Sanduak biali zio bere bedeizioa ta induljenzia plenaria. Sandua alegratu ze induljenzias, baña bere humilaren utses alketu ze ikusteas oroitu zela artas Aita Sandua. Eskatu zue azota zezaten il baño len, edo para zezaten lurrean iltzeko. Azkenean inbokatus kontino Jesus, ta beiratus bera guruzean iltze 1591 urtean adinaren 23 urte ta 3 ilabete beterik.

        4. Berze asko milagroen ertean da bat, ilta bigarren urtean agertu baizekio glorioso bere Ama onari oliaturik zegolaik, ta eman baizio osasuna, ta alibio etxeko traba uetan ere. Belarmino Kardenaleak eman zue testimonio juramentureki, lenik beraren ustez S. Luis Gonzagak beñere etzuela admititu bekatu graberik: Bigarrena zazpi urtetako adinetik bizitu zuela bizi perfektoa. Irugarrena beñere etzuela sentitu aragiaren desordenaziorik. Laurgarrena orazioan etzuela komunki distrakziorik. Borzgarrena izan zela exenplu obiedienziaren, humildadearen, mortifikazioaren & baitire gauzak balio dutenak iago ezi milagroak. Jangoikoak digula imitatzea, ikusteko glorian.

 

aurrekoa hurrengoa