www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 28.an
San Agustin Obispoa ta Doktorea

 

        1. Jangoikoaren bidea utsinik len gero itzuli direnak zuzen-bidera dire bekatarien konsolu ta exenplutako: Ebetaik bat izan ze S. Agustin, zenen bizitza ezin guzia erranes, erranentugu gure protxutako obe iduri dutenak. Jaio ze Afrikan Tagaste deitzen zen Ziudadean 355 urtean: Ama zue Kristioa S.Monika: Aita Patrizio Jentila. Onen bidea segitus mutiko zutuan, heriturik beldurrak il, nai izan ze bataiatu: baña obera emanik laster, utzi zue bataioa gerora. Entendamentu andi garreki zerama guziei abantalla estudioetan; baña bateo inklinazio gaixtoareki, lagun, okasio, ta zebo gaixtoeki irristatu, erori, ta funditu ze deshonestidadearen loiean. Amak negarrez konsejatzen, ta korrejitzen zue: baña sor egiten ze: ta bizioeki itsuturik erori ze Manikeoen erroreetan ere. Joan ze Romara, andik Milana, erakustera Rhetorika: Ama Sandak segitu zue: ta bere orazio, ta negarreki, eta ango Obispo zen S. Anbrosiori errogatus konberti zezan seme gura, ta Sanduak mintzatus ta predikatus, zoeie Jangoikoa disponitus Agustinen Konbersionea. Asi ze ia erdi-ezauntzen fede Kristioaren zuzenbide bakar egiaskoa: baña detenitzen ta gibelatzen zue bizioen kostunbrearen lekedak, ta prisione gisa garrek. Kontatu zio S. Sinplizianok, nola Biktorino Maestru famatu bat kristiatu zen, admiratus guziak, ta onak gozatus alegranzias. Oneki mogitu ze iago imitatu naiez. Baña bere sortuerriko Kaballero Potiziano deituak kontatus S. Antonen bizitza ta gauza miragarriak, orduan bai fuerteki mogitu ze onerako, ta ia desengañaturik erran zio bere adiskide bati, Zer ai gara gu, Alipio? Letra gabekoak goratzen dire, ta arrapatzen dute Zerua: eta gu geuren letraeki ona non gauden inbolokaturik loiean. Agian zeren joan diren alzinean, alketzen gara segitzeas atzetik? eta ezkara alketzen ez segitzeas berere? Guziareki naiz oneranai, etzego guzis oraño errenditurik. Pintatzen du Sanduak bere pleitu gisa gura bi bideen ertean: nola gogoratzen zekizkion Banidadeen banidadeak, ta erraten bekala zioten, zer? utzi nai gaituzu betikos? eta gerostik eztuzu gozatu bear au ta ura sekulan? nola berze aldetik beiratzen zuen prozesio eder luzitu bat, aur, andi, gizonki ta emasteki estado guzietakoen lore lorea honestidade ederraren atzetik, ta onek erraten ziola, bada zuk ez dezakezu dezaketena ebek eta ebek? edo uste duzu dezaketena dela beren indar proprioes, ta ez Jangoikoarenes? Zuri oroat emanentizu, ematen bazara berai? Bota zaite beraren besotan: etzaitu utziko eror zera. Ia ia zego kasi erresolbiturik: eta kostunbre gaixtoak tiratus atzerat, ta bera segi aurrerat, pelea gontan negargale andi batek arturik erretiratu ze arbola baten pera: an negarra zeriola erraten zio Jangoikoai, Eta berori, Jauna, noiz arteo? noiz arteo egonen da asarre ene kontra? Eta zu, ere anima, zertan zaude? Noiz bear da izan? biar, biar. Eta zergatik ez orai berean? Zegolaik ontan, aditu zue boza bat aur batena bekala erraten ziola, artu ta lei zazu. Artu zue S. Pabloren librua, ta lenbiziko idiki zuen lekuan leitu zue, ia ez jan edanetan, ez ordikeria ta urdakerietan, ez munduko gaixtakerietan, baizik errebesti zaizte Jests Kristos. Leitu orduko sartu ze Jangoikoaren argitasuna arima gartan: eta emanik Jangoikoai graziak, zeren egin zuen berze gizon berri bat bekala, bataiatu ze S. Anbrosioren eskus ogeitamirur urtetako adinean: eta diote ezi orduan bi Sandu Doktoreek erran zutela lenik kantiko ura Te Deum laudamus, Berori Jangoikoa laudatzen dugu: berori Jauna konfesatzen dugu: batak erranes Berso bat, berzeak berze bat. Zenbat alegranzia izan zuten Kristioek? Zenbat S. Anbrosiok? Zenbat bere Amak?

        2. Bigarren jaiotze gisa goneki ia etze mundurako batere, baizik guzia Zerurako. Guzia erretiro, penitenzia, orazio. Etze ia oroitzen munduas: baña mundua bai artas. Atrarazi zute bere zokotik, egiteko lenik Sazerdote, gero Obispo Hiponan, berrogei urtetako adinean; ta iraundu zue iruetanogeitamaseiak arteo. Zenbat honratu zuen Eliza guzia, ta argitu zuen doktrina Kristioa iruzki berri gonek, eztaike aski pondera. Guziek diote estimazio ta atenzio prinzipala Sandugoni. Bada nola in zioten gerra herejeei, nola konbenzitu, konfunditu, garaitu, urratu, eta desegin zituen Kasta gaixto gaiek, Manikeoak, Donatistak, Arrianoak, Pelajianoak, ta gañarakoak, da gauza admiragarri proprioa Jangoikoaren graziaren. Gusto da leitzea zein agudo, zein klaro eder ikusiarazten duen egia, agertzentuen erroreak, erxtentioten herejeei atari ta erreskizio guziak, eztaizkela niondik eskapa; nola uztentuen ain konbenziturik, eztutela zer errespondatu! Zenbat probetxu eman duen, ez solamente bere denborako, baitaere betiroko, progatzen da denbora guzietan. Eztaizke konta laudario ematentiotenak Aita Sanluek ta Doktoreek S. Agustini. Alaere bera ain humil izatea; bere lengo bekatuak publikoki konfesatzea; iduri zekiona etzegola ain ongi bere libruetan erretratatzea; ez fiatzea bere opinioneas; berze Doktoreei ainberze atenzio ta errespeto guardatzea; au da gauza bat admiratzen duena gizona geienik: Au da jakintsu andia bateo, ta Sandu andiagokoa izatea! Zimendu gonen gañean fundatu zue Jangoikoak ainberzeko jakinde, ta santidadearen dorrea seguro.

        3. Ellegaturik irurogei ta amabi urtetara prebenitzeko obeki ain ongi prebeniturik zegona joateko Jangoikoagana, guzien konsentimentuareki nonbratu zue Obispo-lagun Eradio Sazerdotea. Laur urtez bizitu ze estado gartan komunikatus Jangoikoareki geiago orazioan; ondorean etorririk Afrikara Barbaro Bandaloak, ta zeukatelaik inguraturik bere Ziudadea Bona ia irurgarren ilabetean, deskonsolaturik ta aflijiturik bere ardi Kristioen trabajues ta kalamidadees, zego eskatzen Jangoikoak humil humila edo libra zezan desgrazia gartaik, edo eman zezon arimo ona sufritzeko, ta erakusteko sufritzen. Agindu zio bere Majestadeak lenbizikoa, eramateareki mundutik. Onen señale alzindari biali zio heritasun bat: Ezaundu zue Jangoikoaren abisua ta erregaloa: Manatu zue ez usteko sartzera nior, baizik preziso zirenak kuidatzeko. Leitzen zitue maiz psalmo penitenzialak kontriziosko negar amorosoeki: errezibitu zitue Sakramentuak debozio berareki: ta erraten zue ezi Kristio zenak, naiz biziturik sanduki, etzuela joan bear mundutik egin gabe lenik penitenzia konbenientea. Ellegaturik ordua, zeudelaik presente bere hume Espiritualak beterik penas, entregatu zue Jangoikoaren eskuetan arima andi gura adinaren 76 urtean, ta Kristoren 430.an. Arrapaturik Bandaloek Ziudadea amalaur ilabeteen buruan, Kristioek arturik gorputz Sandua eraman zute Zerdeñara: au gero Moro Sarazenoek arrapatu ondoan, erreskatatu zue Luitprandok Longobardoen Erregeak prezio andi baten kostus, ta eraman zue Pabiara, non dagon bere errelijiosoen Konbentu batean honraturik ongi. Ltzen urtean manatu ze biltzeko Efeson Konzilio jenerala, zeintara konbidatzen zuen Teodosio gasteak Enperadoreak Doktore Sandua, argitzeko nola iruzki batek izarren ertean, nola egin zuen berze Konzilioetan: baña konbita ellegatu zeneko, zeruan zego &.

 

aurrekoa hurrengoa