www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 12.an
Santo Domingo Calzadakoa

 

        Jaio ze S. Domingo de la Calzada deitzen dena Billorian Kantabrian jendaki ilustre batetik. Goiz eder agertu ze izan bear zela sandu: ain Jangoikoak emana ze. Obeki eman naies, pretenditu zue izatea Monje lenik Balbanerako Monasterioan, gero S. Millanenean; baña ez admititurik ez batean, ta ez berzean, segitu zue zerbitzatzen Jangoikoai bere bakantasunean. Denbora gartan milla ta berrogei tamargarren urtean, noiz zen Nafarroko Errege D. Garzia, ta Kastellako D. Fernando bere anaia, galtzen zire aleak Nafarroan langostaren plagas. Jangoikoaren azotea zela sinetsirik, biali zute erremedio naies Aita Sanduagana; bide ze orduan S. Leon IX: Ark biali zue onat S. Gregorio Kardenale Ostiakoa: Onek bere predikueki emendatus jendea, ta prodijioeki desterratus plaga, libratu zue erreinua. Sandugoni arrimatu ze S. Domingo: ta biak bizitu zire sanduki elkarren konpañian, ilartaño S. Gregorio. Gero erretiratu ze S. Domingo leku gartara, non orai baita ziudade nonbratua beraren izenas. Orduan ze arboledi, edo sasidi itsu bat erreka edo balsa loizu bateki, leku propia ladronendako, errobatzen baizuzte pausu gaixto gaietan asko peregrino pasatzean Santiagora. An egin zue beretako etxola bat, ta hermita bat Ama Birjinaren. Gero arbolak ta sasiak erres, ta ebakis garbitu zue guzia: egin zue bide erreala ta kalzada: baitare zubi eder bat ta hospitale andi bat peregrinoendako: tenplo bat ere bai Salbadorearen, lagundus gure Jaunak asko milagroeki, ta jendeek lan ta gauzaeki, ellegatu arteo izatera ziudade Obispoaren katedrareki. Gizon pobre batek ori guzioi, zergatik zen sandu. Berze asko milagro egin zue, ta biziturik konstante Jangoikoaren zerbitzuan iago ezi laurogeitamar urte, iltze sanduki milla, eun, ta bedratzigarren urtean. Brebiar. Hisp.

        12.an SS. Nereo, Akileo, Domitila &. p. 296.

 

aurrekoa hurrengoa