www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 25.an
San Tiago Apostolu andiena

 

        1. San Tiago andiena, Jakobo, ta Diego ere deitzen dena, Españako Patronoa, Zebedeoaren ta Maria Salomeren semea, S. Juan Ebanjelariaren anaia zarragokoa, oneki bateo deitu zue Jesu Kristok bere Apostolutako; eta biek istantean guzia utzirik segitu zute gogotik, biak aldatus izenes deitu zitue Boanerges, au da, ortotsaren humeak, eta biak izan zitue maite espezialki estimatuak. Biak S. Pedroreki eraman zitue testigo trasfiguratu zelaik, ta Prinzipe garren alaba ila biztu zelaik, ta pasio-alzinean odoles izerditu zelaik. Amore espeziale gau ezaundurik beren mak, aieki bateo loanik eskatu zio Jesus onari, mana zezan jarri zeizen bi seme gaiek beraren eskuieko aldetik bata, berzea ezkerreko aldetik, bere erreinuan. Jaun dibinoak errespondatu zue, eztakizie zer eskatzen duzen. Badezakeze pasa nik pasatu bear duten tragoa? Aiek animoso erran zute baietz: eta ala kunplitu zute bere denboran. Onaraño dugu ebanjeliotik: gañarakoa Autore grabeetaik.

        2. Errezibiturik Espiritu sandua barratu zirelaik Apostoluak mundu ori barna, gure Santiago etorri omen ze Españara, predikatu omen zue emen, konbertitu jendeak, ta aietaik egin ta berexi omen zitue zazpi, edo bedratzi Diszipulo. Ellegaturik Zaragozara, zegolaik gau batez orazioan bere Diszipuloeki Ebro ugaldearen alde batean, agertu zekio an Maria Santisima Jesurralenen bizi zena oraño, ekarririk Aingiruen eskus, honratzen ta festejatzentutela zeruko Prinzipe gaiek paraturik inguruan, ta bera arturik erdian, argitzen zela leku guzia zeruko erresplandorees. Ezaundu zue Apostolu sanduak, eta admiraturik faboreas, pensa nola konsolatu ta alegratu bide zen egiaz! Paratu ze auspeska lurrean egiteko erreberenzia. Ama Santisimak amorosa erran omen zio, ene humea Jakobo, leku gau destinatu du zeruetako Jaun guzis poderosoak, konsagra dezozun emen tenplo bat, non ene izenaren tituloaren pean nai du berea izan daien estimatua, emateko liberalkil bere antiguasko miserikordiak, ene interzesioa dela medio, eskatzen baitute fede ta debozio biziareki. Nik guzis poderosoaren nonbrean ofrezitzen diotet ene anparoa, ta fabore anitz, zeren ezi au izan bear da ene tenploa, ta etxea, ene herenzia ta posesio proprioa. Egia ta promesa gonen señaletan kolumna gau geldituko da emen, ta ontan paraturik ene imajina: inen duzun tenploan iraunen du fedeareki munduaren akaanzaraño. Erran orduko Aingiruek kolokatu zute an kolumna edo pilare ekarri zutena, ta gañean imajina sagratua. Esker milla milla emanik Jakobok, itzuli zute Aingiruek Maria Santisima Jerusalena: eta sanduak gero fabrikatu zue tenplo edo kapilla manatua. Gero denborareki Kristioek añaditu dute tenplo inguratzen duena, ta ganarakoak. Agitu ze Ama Birjinaren agertze gau Zaragozan Kristoren berrogeigarren urtea sartzean, izotzillaren bigarren gauean: eta Apostoluak atrarik Jusaendik predikaziora zuela laur urte, laur ilabete, ta amar egun: eta Ama Birjinaren bisitas geros bizitu ze Españan ta Jerusalenen urte bat, bi ilabete, ta ogeita irur egun: eta il ze Martxoaren 25.an, Kristoren 41 urtean. Agredens. myst. ciud. p. 3. 1. 7. c. 17. n. 358. Ama Birjinak zitue agertu zelaik Zaragozan 54 urte: 3 ilabete: ta 24 egun. Eta ala tenplo gau konsagratu zekio anitz urte il baño len: eta onen exenplura egin zekizkio Españan berze anitz tenplo, ta beneratzen zute il baño len. Guzia S. Tiagori zor.

        3. Itzuli ze S. Tiago Españatic Jerusalena; andik Efesora bisitatzera bere izeba santisima, ta bere anaia S. Juan: andik itzuli ze berriz Jerusalena martirioaren billa. Konbertitu zitue an Kristoren federa Hermogenes ta Fileto sorgin zirenak Maestru ta Diszipulo. Biok konbenzitu ta argitu zitue S. Tiagok. Demonioek nai zuzte maltratatu, zeren utzi zuten aien tratua; baña Apostoluak ematearequi errelikia bat, ta bere paloa, orreki aisa libratu zire. Alaere diote, ebek biok gero makurtu zirela zuzen-bidetik, nola baizeude ain usatuak gaizkian, eztaien nior ere fia. (Agred. ib. 1. 8. n. 394. ta 395.) Judioek tratatu zute ilarazteas S. Tiago, injeniatus arrapatzeko predikatzen zegon batean. Josias deitu batek lenbizikoak bota zio soka bat lepora; lagundu ziote soldadoek, ta eraman zute preso Herodesengana. Onek bereala manatu zue ebakitzeko burua sanduari. Ortako eramaterakoan, konfirmatzen zue oius errelijione kristioaren egia, eta egin zue anitz milagro bidean. Eta Josias gura len bota zizkiona eskuak, konbertiturik atra omen zekio bidera, ta eskatu zio barkazio: eta Apostoluak gozoso ta amoroso artu zue besoen ertean, ta apatu zue. Ortas asarraturik Judioek arrapatu zute ura ere, ta ilarazi zute sanduareki. Sanduaren gorputza arturik bere Diszipuloek eraman zute Jope deitzen den portura, orai Jafa; an paraturik onzi batean ekarri zute Españara, ta desenbarkatu zute Galizian. Eta egon ze altxaturik anitz urtez: Gero Jangoikoaren inspirazios agerturik pasatu ze Konpostela deitzen den lekura, non den beneratua &.

        Orgatik, eta zeren Apostolu andiak argitzuen España len lenik fede Kristioaren argias, eta honratu Ama Birjinak egin zion bisitas Zaragozan, eta goratu ebetan asko tenplo, obispo, ta sazerdote Kristio anitz in zituenendako, dirudi enpeñatu dela faboratzera Españai berex, eta Españak eskojitu du bere Patrono, eta sendagalla du gozatzeas alako sandu Jesu Kristoren berzergusu, ta Ama Birjinaren elleba denaren patrozinio poderosoa: zein manifestatu du asko aldis agertus gerraetan, libratus bere Españolak, garaitus ta urratus Moroak milagrosoki. Famatua da egin zuena D. Ramiro lenbizikoaren denboran, 834 urtean. (Bear da adbertitu, ezi onen Aita Alfonso II Kasto deituaren denboran agertu zela sanduaren Korputza, zeruko argiek argitus an zegon lekuaren gañean, zenen señale klaroeki Obispoak aurkitu zue, ta Erregek honratu zue fabrikatus tenplo gura, nora konkurritzen duten anitz lekuetaik peregrinoak: eta diote, ezi agertu ziren izarren kasos deiturik Campus stellae, orai Konpostela gelditu dela.) Abderraman Moroen errege poderosoak eskatzen ez, bai manatzen zue presenta zekizkiola eun donzella kostunbratuak ia presentatzera zenbait urtes trebutu gisa. D. Ramirok etzue nai izan du konsentitu ematean donzella Kristioak Moroei, nola axuriak otsoei, presentatu bai batalla Albeldan Riojan: Pelean egonik egun guzian, nola baizire ainberze Moroak, ta ain guti Kristioak, ebek nekaturik, ta gutiturik arratseko iago, erretiratu zire Klabijo deitzen den oianera. Gauartan lotan agerturik erregeri S. Tiaok erran zio, ni naiz Españako Patrono: ez otsa: biar ene asistenziareki logratuko duzu biktoria. Erregek idatzarririk seguratu zitue guziak sanduaren promesareki: eta austerakoan Moroen kontra ikusi zute alzinean zaldun zaldi eder batean, ta ezpatareki eskuan, ortotsaren seme ausnarria bekala, urratzen moroak montonka, nola balire txinurriak: atzetik segitzen ziote Kristioek atzetik degollatus moroak aisa nola erres turdituak, inutilduak, ezinduak: gelditu zire ilik kanpoan iruogeitamar milla Moro, infinizio bat despojo, abratsturik soldado Kristioak, ta kendurik betikos petxa infame gura, ta España obligaturik bere Patronoari gogotik ere: ta ezpagindez desobligatu geuren bizimodu in ignoeki, gure fabore litzake beti Apostolu gloriosoa. Biz bedeikatua Jangoikoa eman diguna.

        Garillaren 25.an S. Kristobal M. pag. 309.

        Garillaren 27.an S. Pantaleon M. pag. 309.

 

aurrekoa hurrengoa