www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 12.an
San Gregorio Andia Papa

 

        1. S. Gregorio andian Aita Sanduan dugu anitz ikasteko txipittoek: kontatukotugu protxu iagotako direnak guretako, edo imitatzeko, edo humillatzeko. Jaio ze Romako senadoreen jendaki anditik agitz abrats: bera ere egin zute Prefekto: baña gelditu zelaik bere buruaren Jabe, nai zuena egiteko, sei monasterio egin zitue Sizilian, zazpigarrena Roman bere etxe proprioan: Gero emanik bere Ka guziak Jangoikoai pobreetan, eman ze bera ere monasterioan, non guzia ze orazio, humildade, obedienzia, penitenzia, ta birtute guzia, guzien gañetik karidadea. Jaten zue erregalotako zenbait bialtzen zitionak bere Amak zillarrezko onzi batean. Bein Superiore zelarik, merkatari pobre iduri batek eskatu zio limosna, itsasonzia galdurik gabetu zela arras: emanarazi zio sei dukat: berriz itzulirik, berze sei: oraño berriz itzulirik ponderatus bere nezesidadea, emanarazi zio, berzerik ez izanez, Amaren baso zillarrezko gura. Onen premiotan eman zekio grazia obratzeko milagroak andik alzina. Bialirik bein Monje gaste bat zar bateki erosteko bear ziren gauzak, arrek sisatu zue diru zerbait ixilkias: Itzuli zelarik konbentura, espiritu gaixtoak arrapaturik erori ze eliza-atarian. Bildurik monjeek bere orazioareki libratu zute: galdeginik ia zerbait sisatu zuen, ukatu zue ezetz: ta bereala berriz arrapatu zue Demonioak. Zorzi aldis libraturik, zorzi aldis arrapatu zue ukatzen zuenaldioro: alik eta sanduaren oñetan konfesatu zuen bere kulpa, ta penitenzia eman zionareki gelditu zen libre betikos. Berze monje batek zeuzkie altxaturik irur dukat, heri andia zegolarik: manarazi zue sanduak nior ez sartzeko arren zeldan konsolatzera, gisaontan ezaun zezan, ta pena zeien bere gaizki eginas, ta ala salba zeien. Iltze, ta ondorean sanduak eskarmentarazteko gañarakoak, manatu zue orzitzeko estrabille batean erranes guziek S. Pedroren itz gura, pecunia tua tecum sit in perditionem, ire dirua ireki biz galmendetako. Orreki guziak arriturik etzire ia trebe idukitzera erreal bat ere. Baña orgatik etze deskuidatu ofraraztean mezak atra artaño purgatoriotik.

        2. Klaro ageri da zela kodiziaren etsai, eta liberala arroki, biotz jeneroso anditakoa bekala: bana berareki ere liberal izan ze Jangoikoa. Aita sanduak Pelajio II.ak egin zue kardenale, ta biali zue enperadoreagana, baize Tiberio Konstantino, zeñek anitz onetsi ta estimatu baizue, eta arren seme Mauriziok, atzetik enperadore izan zenak, eskojitu zue bere semearen Aitabitxi. An aurkiturik gure Españako Arzobispo Sevillakoa, egin zire elkarreki adiskide biotzezkoak betikos. An Konstatinoplako Arzobispoa Eutikio eskribitu zuena gorputzen erresurrekzioaren gain makur engañaturik, desegañatu zue guzis de manera ezi arrek iltzerakoan artus eskuko larrua baizio, konfesatzen dut guziok erresuzitatuko garela gorputz goneki berareki. Andik itzulirik errezibitu zute Roman Jangoikoaren Aingeru bat bekala, ta iltzeareki Pelajio pestes, egin zute Papa S. Gregorio. Asko dilijenzia egin zue ez izateko: Azkenik eskapatu ze sekretoan: baña nora eskapatu Jangoikoaren besotik? Noranai zoeien, nonnai altxa zeien, Jangoikoak paratzen zue argisko kolumna bat arren gañean: señale goneki aisa arrapatu zute. Konsagraturik Papa edo Aita sandu izan ze Aita sanduen, obispoen, Apez-Aiten, ta sazerdote arimen kargudun direnen exenplu, ta erremedio. Zenbat on obratu zuen elizan manera Luzies, ezta posible kontatzea. Bere santidade, xakintasun, zelo, prudenzia, ta gañarako prendaen gañetik Jangoikoaren espiritu sanduak argitzen, sutzen, ta kidatzen zue, azertatzeko guzietan, ta inarazteko nai zuena leku guzietan: eta ala bere denboran humillarazi zitue herejeak, erreformatu katolikoak, ta paratu orden onean elizako ofizioak. Pobreen erremediatzean izan zue kuidado ta gusto espeziala. Zeuka eginik lista Romako ta kanpoko pobreen: heriei ta alkez altxaturik zeudenei bialtzen ziote beren bear zutena. Eta bein xakinik pobre bat aurkitu zela ilik barride batean, ziudadetik apart, beldurrak il ote zen nezesidades beraren kuidado-faltas, penitenziatan kastigatu ze bere burua ez ellegatus aldarera zenbait egunes, zelarik bere erregalo guzia meza erratea. Konbidatzen zitue pobreak jatera bereki bere maian; eta bein nai zitiolaik garbitu oñak bere eskus bati, desaparezitu zekio, ta gero apareziturik Kristok erran zio, berze aldietan errezibitu nauzu neure mienbroetan, baña atzo neure persona proprioan. Berze bein manatu zio kapellanai ekartzeko amabi pobre: sartu zelaik ikusi zitue zirela amirur. Amabi manatutizut, erran zio; ta nola ekartuzu amirur? Kapellanak, nik amabi ekartut: eta kontaturik, eztire baizik amabi, zio. Sanduak berriz amirur kontatzen zitue: amirugarrena notatu zue aldatzen zela idurias ta kolores: Bazkal ondoan arturik apart galdegin zio nor zen, ta nola deitzen zen. Arrek errespondatu zio, zertako galdegiten du ene izena, baita admiragarria? Ni naiz merkatari-iduri gura, zeñi eman zion limosnas amabi dukatak, ta Amaren baso zillarrezkoa. Jakin bez zierto, karidade garrengatik nai izan zuela Jangoikoak on izan zeien Aita Sandu S. Pedroren ondorengo. Aiturik au, lotsatu ze S. Gregorio: eta Aingiruak erran zio, eztaiela lotsa, ezi Jangoikoak biali nau, asisti dezoten ilartaño, ta emateko eska dezan guzia. Erori ze sandua lurrean auspeska ziola, ain gauza gutiagatik in banau Jangoikoak bere Elizaren Artzai-buru, zer eztut esperatu bear bere esku liberal dibinoaganik, onesten badut bera, ta ongi egiten bere pobreei! Anitz lekutan urrun inarazi zitue hospitaleak pobreen: ta Italian gañarakoes landara mantenitzen zitue irur milla Monja; eta zio, aien orazioengatik ezpaze, etzela nior bizirik geldituko.

        3. Sandu gau Papa egin zuten prinzipioetan, azotatzen zue Jangoikoak Romako ziudadea peste lotsagarrias. Palakatzeko Jangoikoaren justizia penitenzias egin zue prediku admirable bat, ta bitarteo il zire elizan laur ogei persona: etze orgatik desanimatu: biramonean prozesio bat eginik S. Maria maior deitzen den tenplora, eramanes beraren imajina: eta ze admiragarri, ezi pasatus bekala Maria Santisimaren imajina gura, zoeiela apartatus pestearen aire korronpitua. Eta sanduak ikusi zue kasteluaren gañean Aingeru bat erretiratzen zuela, ta altxatzen ezpata: Oneki entendatu zue palakatu zela Jangoikoaren ira, ta ala izan ze, ta orgatik deitzen da kastelu gura Santanjelo. Zenbat balio duen gizon sandu batek! Iago ezi milla ta milla gañarakoek. Bada gorputzes ala kuidatzen zuenak nola kuidatzen zue arimes? Aita sandu in baño len ikusi zitue saltzen plazan mutil Inglesak ederrak iduris: galdeginik ia Kristioak ziren Inglaterran, ta aiturik ezetz, lastimatu ze biotzean ziola, Aingiru iduri duten geben Arimen Jabe daikela izan Satanas? Bereala joanik Aita sanduagana eskatu zio bial zezkiela Predikariak Inglaterrara, argitzeko jende gaiek, lastima zela kondena zeizen. Aita sanduak eman zio esku joateko nai zituen laguneki: baña famatu zelaik Roman joan zela Gregorio, asi zire alborotatzen Aita sanduaren kontra zergatik biali zuen: eta zoeielaik S. Pedroren elizara, oiu iten ziote, o Jauna, agitz agrabiatu du S. Pedro, ta galtzera bota du Roma, utzis atratzera emendik Gregorio: maneraz izan ze au, ezi Aita sanduak bialirik mandatariak itzularazi zue sandua. Baña gero bera Aita sandu eginik etze atzendu bere Ingleses: biali zitue Augustino ta berze monje sandu batzuk, zeñek sanduaren merejimentus, ta Jangoikoaren milagroes konbertitu zute jende gura fede Kristiora, ta ala Beda Benerableak deitzen du S. Gregorio Inglaterrako Apostolo: baña ez ango, ezi mundu guziko Apostolo deitu daike sandu andi gau.

        4. Alaere imitatzeko Jesu Kristo guzietan, ongi eginen ordañak itzuli baizitiote gaizki egines, izan zitue kontrarioak. Kabalero bat exkomekatua, zeren utzi zuen bere bizikidea malamente, baliatu ze sorgines mendekatzeko sanduas, zaldi gañean zebilalaik, sarraraziko zutela Demonioa zaldian, botarazteko ta maltratatu. Ala egin zute, ta etzuketelaik geldiarazi zaldia niolatere, sanduak Jangoikoaren argis ezaundu zue sorginderia, ta zeñatzeareki bota zue Demonioa, ta itsutu sorginak, zein milagro goneki konbertitu zire. Kontrario andiagokoa izan zue Maurizio enperadorea, len adiskide izana, zein zeren abisatu zuen etzezala debeka soldado izanak egitea Relijioso, ta etzeiela entremetitu elizako gauzetan, asarratu zekio, ta etzio nai egin gauza onik, naiz sanduak humil humila konsejatzen zion. Baña Jangoikoak artu zue kausa: ta urte gartan aparezitu ze Konstantinoplako plazan Monje iduri bat oius ziola, goratus eskuas ezpata bat, oneki ilen da Maurizio. Bereala akorduratu ze, ta asi ze egiten limosna andiak, ta orazio egiten Jangoikoai, kastigatu bear baze, naiago zuela mundu gontan, ezi ez eternidadean. Errebelatu ze arren kontra Fokas, ta ilarazi zitue bera, ta bere Andrea; ta bere hume guziak lenik arren begien alzinean, sufritus guzia enperadoreak konformidade andiareki. Eta kontatzen da lanze on bat exenplutako: Zoezilaik degollatus humeak Aitaren alzinean, hume txipiena libratu naiez unideak azi zuenak presentatu zue arren partez bere hume proprio bat; enperadoreak beira zegonak deklaratu zue tranpa piadoso gura, nola etzen bere humea iltzera zoezina. Exenplu notablea bi aldetaik (Florez. Clave) Anitz milagro egin zue Jangoikoak sandu gonen amorez. Bat nai dut kontatu doktrinako. Agitz deboto izan ze Aldareko sakramentuaren. Bein andre bat hostiak in zituena, ellegatu ze komekatzera sanduaren mezan, ta forma sagratua agertzean erraten dena Corpus Domini nostri Jesu Christi & nai baitu erran, Gure Jaun Jesu Kristoren gorputzak guarda bez zure arima bizitza eternorako, irri egin zue emastekiak: erreparaturik sanduak galdegin zio, zergatik irri egiten zuen? Erresponda zue, zergatik flik egin duten ogia ta hostia, orrek baitio dela Kristoren gorputza. Sanduak manatu zue guziak paratzeko orazioan, ta bera paratu ze aldare-alzinean, ager zezan gure Jaunak egietafedea. Bereala, guziak beira zeudelaik, forma sagratua itzuli ze aragi, ta mostratu zio emastekiari, zein konbertitu ze, ta jendea konfirmatu fedean milagroareki: eta andik guti artu zue lengo forma.

        5. Milagrorik andiena izan ze sandua bera ain andia, ta ain txipia; andia Jangoikoaren, zeruaren, ta munduaren begietan; txipia bere opinionean: Oroat manatzen, meatxatzen, humillatzen erregeak, obispoak, ta Jaun andiak: oroat jaten pobre zorrizueki maian, garbitzen aien oñak, baitare erakusten mutikoei doktrina ta elizako kantua. Milagro andi bat ere ze azken denboretan heri egonik geienean, alaere ordenatzea, eskribitzea, obratzea ainberze gauza on. Milagro ere pazienzia andi gura, ta arimaren sosegu admirable gura ainberze iteko, gaitz, trabaju, ta persekuzioen erdian. Ala dio berak bere karta batean, badu ia bi urte, nagola goatzean gotaren oñaze ain errueki, ezi doi doia naike jaiki jai egunetan zelebratzeko; eta bereala oñazearen erruak obligatzen nau etzitera, ta ertxitzen nau de manera ezi emanaraztentida aiotsak eta suspiroak: eta oñaze gau aldartes biziago da, aldartes ilago, baña beñere ez ain il, ezi uz nazan libre, beñerez ain bizi, ezi akaba nazan: eta ala egunoro iltzen, ta beñere ez naiz akabatzen; eta ezta milagro iduki nazan Jangoikoak ala preso ainberze denboras nai zelaik ain bekatari andia. Jangoikoak libratu zue purgatorio gortaik, gobernatu ondoan Eliza amirur urte, sei illabete ta bedratzi egun, Kristoren sei eun ta laurgarren urtean. S. Gregorio andias dio S. Isidorok, Doktore bere denborako ta lenagokoetaik nior ere eztela ellegatzen bardintzera berareki: ta S. Ildefonsok dio, daramala guziei abantalla &.

 

aurrekoa hurrengoa