www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 11.an
San Proto ta San Jazinto Martirak

 

        1. S. Proto ta S. Jazinto izan zire mutil zerbitzukoak Eujenia Romanaren, zein baize Senadore Feliperen alaba, jendaki agitz noble honratuarena. Aita nonbraturik Prefekto Ejiptoko Alexandriaren joan ze bere familiareki arara. An alaba Eujenia, baize entendamentu anditakoa bere bi nirabe gaieki enpleatzen ze estudioan, eta leitzeareki libru onak, eta argitzeareki Jangoikoak ezaundu zute Jentilen itsutasuna ta engañua adoratzean Jangoikotako gizon bekatari izanak, ta Deabru gaixtoak: eta eztaikela izan baizik Jangoiko bat, ta au ona, garbia, ta Sandua ezin iagos. Ezaumentu goneki ez solamente egin zire Kristio, baitare obeki zerbitzatzeagatik Jangoikoai, sartu zire Monasterio batean irurak, bestiturik ura gizonki gisara: Ezaundu zue Jangoikoaren argis Heleno Abadeak, baña Jangoikoak ala nai zuela, admititu zue bieki Eujenia deitzen zela gerostik Eujenio. Amn sanduki bizi zire guzien ertean espezialki Eujenio, ezi Heleno ilas geros ura egin zute Abade famaturik santidadea konbentutik kanpora ere... Agitu ze Alexandrian heri erortzea señora bat deitua Melanzia, eta deiturik Eujenio Abadea, onen orazioen birtutez ura sendatzea: baña agitu ere ze sendatu ondoan ura afizionatzea ta amorostea Eujenios, ustez gizonkia zen, ain itsukiro, ezi tentatzen zue bekatura: Erreprehenditu zue serioki, ta despeiturik ordu gaixtoan joan ze bere Konbentura. Señorak errabiaren utses goratu zio testimonio falsu indignoa publikatus arimaik ta alkerik gabe, nai izan zuela deshonratu bortxaz Eujenio Abadeak. Kontu eman ziote Prefektoari, baize Felipe, deus etzekiena bere alaba gartas; ezi ura in ze Kristio ta Monje, Aitaren ixilkiaz. Presentarazirik bere alzinean Abade akusatua ellegatu ze akonpañaturik Proto ta Jazintoreki. Prefektoak asarre grabe galdegin zio, ia Kristok beren Jangoikoak erakusten zioten deshonratzea bortxaz señora honratuak? Orduan Eujenio deituak errespondatu zio, bada denbora ixiltzeko, ta denbora mintzatzeko. Orai agertuko da egia den Melanziak diona, ta orrek erreprehenditzen didana. Eta idikirik eskues habitua alzinaldetik, erakutsi zitio bularrak, ona non duen bere alaba Eujenia. Arriturik gelditu zire guziak, ta Melanzia alketurik, eta Prefektoa admiraturik ta seguraturik bere alaba zela, errateareki ere bi zerbitzuko izanek. Eta Jangoikoak argiturik bera ere egin ze Kristio, ta gero Martir. Itzulirik Romara Eujenia Proto ta Jazintoreki, aien exenplu ta konseju ones anitz konbertitu zire. Jakin zue Galieno Enperadoreak, eta Eujenia tormentaturik degollarazi zue Kristoren fedeagatik. Martirio bera pasatu zute Protok ta Jazintok Kristoren 263 urtean, egungo egunean. Eujeniarena zelebratzen da Abenduaren 25.an &.

 

aurrekoa hurrengoa