www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 1.an
San Fuljenzio Obispo Ruspense

 

        1. Urteko sandu guzien bizitzak ezin kontatus, zenbait berexikotugu, zeñetaik dezakegun artu exenplu bizitzeko. Izotzillaren lenbizikoan S. Fuljenzio, ez Españakoa, baizik Afrikakoa. Jaio ze Lepten buratso nobleetaik: azi zue Amak alargundurik birtute ta letraetan ederki: eta ze Amaren anparo ta deskansu guzia seme ona. Baña desengañaturik munduas erretiratu ze errelijionera, naiz Ama bete zen penas: zeñi utzi zio bere dretxo zuena etxeko ondasunetan. Bizi zelarik sanduki erretiroan, etortzeareki jende armatuak, bear izan zue iges egitea, bizia libratzekos. Baña Infieletaik eskapaturik lagun bateki, erori ze Arriano herejeen eskuetan; ebetaik batek azotatu, golpatu, ta burua pelaturik bota zue andik. Gaizki iduritu zekiote herejeei berei ark egina, eta buruzagiak ofrezitu zue kastigatzea ura, baldin nai bazue sanduak akusatu. Baña sanduak etzue nai izan, baizik barkatu, segitus Kristoren exenplua, eskatu baizue gurutzean guruzifikazaleen faboretan: baita doktrina eder bat sandu guziek ikasi ta kunplitu zutena: kontra berriz Kristio txarrek agrabio-iduri bat errezibitu orduko, berla pensatzen mendekua ta ordaña gaitzes gaitz: ez ala Kristio nobleek, baizik gaizkiak onkieki pagatus ta garaitus, dion bekala errefran erdaraskoak, dando gracias por agrávios negocian los hombres sabios: Euskaras daikena erran, itzulis ongi gaizkiagatik tratu ona iten dute jakintsuek orgatik. Baña segitus.

        2. Denborain buruan itzulirik bere lekuetara ordenatu zute sazerdote, ta gero Ruspeko Obispo berak nai etzuela bortxa. Solamente Diakon bat tristatu ze sanduaren Obispo eginas, zeren bera nai zen egin arte gaixtos. Sanduak ordea jenerosoki barkatu, honratu, ta ordenatu ere zue sazerdote Diakon gura, baña Jangoikoak kastigatu zue bizia kendus urtearen barnean. Oben obenean zegolarik kuidatzen bere ardi espiritualak Artzai sandua, Errege Trasimundok, hereje Adriano zenak, desterratu zitue Afrikatik Obispo Katolikoak, berreun ta iago, diotenez. Baratu zire Zerdeñan, non guzien konsolazale, animazale, ta erremediazale izan ze S. Fuljenzio. An egin zuen probetxua, nork explika? Baña erregek, kendurik Arzaiak, nai zitue engañatu ardiak, iduriarazis ark etzuela berzerik nai, baizik txuritu errelijionearen egietafedea: ortako nai zuela erresponda zezoten galdetzen ziotena, ta galdeginik ignoranteei, ebek ezin errespondatzeareki, zego ura antustes beterik. Aiturik ordea desterratuen ertean zela Fuljenzio jakintsu sandua, deiarazi zue, ez jakin naiez egia arrenganik, bai estali naies bere herejia alako gizonaren autoridadeas, ustez naski etzen atrebituko kontrarrestatzera. Baña sanduak aiturik proposizioak, espazioreki oroat, derepente oroat, desegin zitue iluntasun guziak, ta ikusiarazi zue klaro egietafedea, nola iruzkiak. Baña Herejeek dutena, eztute nai argia, bai Auna, eznaiez utzi, baizik mantenitu beren bizioak ta gaixtakeriak doktrina falsuen engañuareki. Orgatik konfunditurik eznaiez ikusi begien alzinean sandua desterratu zute berriro Zerdeñara, manatus enbarka zeiela gauas, etzezaten ikusi Katolikoek. Baña Jangoikoaren borondatez onzia deteniturik aize kontrarioeki, bisitatu zute, despeitu negarrez, ta artu zuzte beraren konseju onak ondoreko. Berzeen ertean Errelijioso bat deitzen zena Juliateo etzeike konsolatu: oni erran zio sekretoan, etzaitela afliji, ezi emendik guti atertuko da persekuzionea, ta ikusko gara elkar: zuri erraten dizut au, baña zuk etzozula niori erran.

        3. Bere humiltasunes etzue nai agertu zuen grazia Jangoikoaganik; ta zukelarik ere, ez luke nai milagrorik egin, baizio milagroek eztutela egiten gizona sandu, baizik famatu: Eta ala bear orduetan iten zue orazio gau, Jauna, berorrek daki zer konbeni den gure arimen onerako; otoi sokorrigaitza beartugunetan gorputzendako de manera ezi gal ezdezazkigun arimarenak. Zerdeñan fundatu zue konbentu bat, non azi zuen asko Relijioso sanduki. Bitarteo iltze Trasimundo Erregea, ta sartu ze Hilderiko agitz ona Katolikoendako. Onek itzularazi zitue Obispo desterratuak: zein izan zire errezibituak jendearen alegranzia andiareki, prinzipalki S. Fuljenzio zeintas diote kuidatzen zuela guzien gañetik Elizagizones, eta predikatzeas kontino penitenzia. Urbildus despeida mundugontaik, prestatu ze penitenzia geiagoreki, ta sufrimentu andi bateki heritasun luze baten oñaze erruetan, ziola humil humila, Jauna, orai eman bezada pazienzia, ta gero barkazio ta induljenzia. Gero il bañofen emanarazi zue pobreei zituen ondasun guzi guziak. Ondorean itzulirik Jangoikoagana orazioan, juizio oso, bake, ta sosegu admirableareki eman zue bere Espiritua Jangoikoaren eskuetan adineko irur ogei ta borzgarren urtean, Kristoren borz eun ta ogeita bedratzigarrenean. Ala Jangoiko onak bere Mutil ona trabaju puska bat pasatu ondoan, egin zue glorioso lurrean, ta glorioso zeruan, non daukan gozatzen bereki eternidadean...

 

aurrekoa hurrengoa