www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 23.an
San Klemente Papa eta Martir

 

        1. S. Klemente Romatar agitz noble, ta enperadore Domizianoren aize izana fortunosoago izan ze ezaunduagatik Jesu Kristoren fedea, ta izanagatik S. Pabloren Diszipulo ta lagun, zeñetas eskribitu zioten Apostoluak Filipotarrei, ni eta Klemente, ta gañarako lagunzaleak eneki trabajatzen dutenak ebanjelioan, zeñen izenak baitaude asentaturik biziaren libruan. Gero Apostoluen Prinzipe S. Pedrok artu zue bere laguntako, eta bere ondoreko nonbratu zue Aita sandu, ta Kristoren Bikario lurrean: baña S. Klemente humil izanez, pensatus etzela digno, etze jarri S. Pedroren katedran, etzela ere konbeni uztea dignidade gura, ta Elizako berzeak herenzias bekala, baizik eleji zeizen digno zirenak merejimentuz: eta ala egin ze S. Pedroren atzetik S. Lino, gero S. Kleto, ta laurgarrena S. Klemente gau, gobernatzeko Kristoren familia, Kristiogendea. Len lenik predikatzeko exenplueki, eskribiarazi zitue Martir Kristioek egin ta pasatu zutena, eta Jangoikoaren miragarriak aieki. Gero manatu zue bataiatuak errezibitzeko konfirmazioaren sakramentua, konfirmatzeko fedean. Gero mias ere predikatzen zue Jangoikoaren itza ainberze graziareki, ezi anitz zoezi konbertitus federa, berze anitz bizimodu perfektora, emanez beren haziendak, mantenitus birjinidadean, nola mantenitu zen S. Klemente, nola konsagratu zuen enperadorearen elleba Domitilla: ta ala joan ze aumentatus Kristiandadea. Baña Demonioak zue inbidia, eta sapite: orgatik inspiratu ziote bere ministroei ematea Klementeren kontra.

        2. Akusatu zute Mamertinoren presenzian, zein baize gizon prudente humanoa. Deiturik beregana tratatu zue ongi, eta itz ones exortatzen zue adoratzera Erromako Jangoikoak, ta ez paratzeko errelijione berririk. Sanduak errespondatu zio egia grabe ta sendoki. Mamertinok ikusirik ziudadea partiturik, batzuk Klementeren kontra, fabore berze batzuk, eman zio kontu enperadoreai, baize Trajano. Manatu zue onek, edo adora zezkiela aien Jangoikoak, edo zoeiela desterraturik Ponto Euxinora. Emen izan ze pleitu gisa bat: Mamertinok nai zuela ekarrarazi Zemente aien legera, ta Klementek nai zuela konbertitu Mamertino Kristoren federa, adiarazis desterrua Kristoren amorez zela gustoso. Mamertinok lastimas egin zue negar, ta prestarazi zue itsasonzia bear zuen guziareki: ta erran zio despeidan, zuk adoratzen duzun Jangoikoak fabora dezazula beragatik pasatzen duzun trabaju gontan. Segitu zute anitzek borondatez beren Artzai ona; eta ellegaturik aurkitu zitue bi milla Kristio desterratuak sentenziaturik ebakitzera ta eramatera marmol arriak. Konsolatu zitue ederki kontatzen zela fortunoso etorriaz aien konpañiara, izateko aien koronaen partizipante. Berze trabajuen gañetik an zutena ze egarria ur-faltaz, bear baizute joan eske bi lekoa bide urrun, ta ekarri soñetan. Urrikaritu ze Klemente, ta in zue ta inarazi zue orazio gure Jaun Jesu Kristori, ager zezoten iturriren bat. Orazioa bukaturik ikusi zue sanduak aldapa batean axuri bat besoa goraturik mostratzen zuela iturrama. Etzue berze niork ere ikusi, sanduak ezi, ta entendatu zue axuria zela Jesus ona. Joan ze lekura Kristioeki, ta altzurreki: Emen idika ze Aitaren ta Semaren ta Espiritu Sanduaren izenean. Andik eta emendik asi zire zulatzen: eta sanduak berak aizurra arturik golpe bat eman zueneko, saltatu ze uraldi bat klaro, garbi, ta ain abasto, ezi bereala egin ze ugalde. Famatu ze milagroa leku gaiek barna, ta zoezi bandaka ikustera ugalde milagroskoa, eta S. Klemente, zeñen medios konbertitu ze anitz jende, ta egin zire irur ogei ta amaborz eliza Kristoren; urraturik Jangoiko falsuen tenplo ta idoloak. Gisaontan zoeie aumentatus Kristoren errelijionea gizon sanduen medios, nola doaien txurtus orai gaixtoen kasos.

        3. Jakin zuelaik enperadoreak agitua, biali zue Presidente bat, zeñek martirizatu zuen anitz Kristio; baña ikusirik zeudela guziak konstante, ta iltzen zirela alegre, obe zela kastigatu guzien burua, baize Klemente, ekarrarazi zue, ta etzukelaik errendiarazi, manatu zue eramateko itsasoan barna, ta an loturik ankora bat lepotik ondatzeko urean: etzezaten gero beneratu Kristioek. Eramatarakoan, andiak zire Kristioen klamoreak oius, Jauna, salba bez, libra bez. Sanduak ia ondatzera zoezilaik, erran zue, o Aita eternoa, errezibi bez ene espiritua. Ondaturik errezibitu zue martirioaren korona. Gelditu zire Kristioak itsasbasterrean agitz triste ta nigarti. S. Klementeren bi Diszipulo izanek erran ziote gañarakoei, egin zagun orazio, nai baitigu Jangoikoak agertu Martir sanduaren errelikiak. Egin zute, ta bereala itsasoko urak erretiratu zire barnerat lekoa bat bide utzirik leor edo seko lurra: andik sartu zire lekuraño, ta aurkitu zute an fabrikaturik kapilla edo tenplo txipi bat, eta barnean arrisko arka bat, ta artan gorputz sandua, ta aldakan ankora gura. Eta ez solamente orduan agitu ze, baizik urteoro beraren martirio egunean erretiratzen ze itsasoa lekoa gura, ta egoten ze ala zazpi egunes, eta fielak joaten zire adoratzera, ta itzultzen zire lograturik asko grazia.

        4. O gure Jaunaren ona ta ongiegillea! Eta nola honratzentuen bereak, ilak ere! Nola honratzen ta erregalatzen bidetu arimak an goiti bere palazio errealean? Zer prodijioa, erretiraraztea itsasoa, honra zezatengatik lurrekoek sanduaren gorputz ila? Zer obia obeago in zekioke in ziotena baño Aingiruek? Ona berze prodijio bat oraño. Urteoro zoezilaik peregrinazioan itsas-barneko tenplo gartara zazpi egun gaietan, joan ze bein Ama bat bere hume txipi bateki: an zeudelaik, lokartu zekio mutikottoa, ta utzi zue an lo erreklinaturik zokotto batean: eta eldu zela ia itsasoa arrapatzera guzia aditurik, prisaka atra ze basterrerat berzeeki, atzendurik mutikoas: oroitu zelaik ia berant, guzia estalirik ures, an zire arren aiotsak, lamentuak, eta negarrak erremediorik gabe. Ito bide zela suponiturik zebila baster gaiek barna, ia botako zuen gorputzttoa urak arat, orzitzeko berere: ia etsiturik arras itzuli ze etxerat uts. Urbilen urtean alaere segitu zue bere debozioan, naiz etzekion joan ongi urte pasatuan. Sartu ze tenplo gartan: adoratu zue sanduaren errelikia; ta beiraturik zoko gartara, non utzi zuen bere mutikoa, ara non ikusten duen utzi bekala lo: zoraturik kontentus doaie, artzen du besotan, ematen dio anitz apa; nola egon zara, ene humea, emen urte guzian? Ni, errespondatu zio mutikoak, lo egon naiz, eztakit urterik pasatu den, edo egunik. Esker milla emanes, ta laudario milla Jangoikoai ta sanduai arrek eta guziek: itzuli zire nor bere lekuetara. Gero Aita Sandu S. Nikolao lenbizikoak eginarazi zue tenplo bat S. Klementeren honratan leku gartan, non sortu zen iturri gura. (Asi ze Papa 858 urtean) Eta beraren denboran Zirilo gizon sandu batek eraman omen zue S. Klementeren gorputza Romara, non kolokatu zen solemneki egin zekion tenplo batean. Onen martirioa agitu omen ze Kristoren eun ta bigarren urtean. Eskribitu omen zitue zenbait obra on, argitzeko eliza sanda doktrinaren argiareki, ez solamente exenplu ta milagroeki.

        Azaroaren 23.an edo Abenduaren 6.an S. Pedro Paskasio M. p. 321.

 

aurrekoa hurrengoa