www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 22.an
Santa Maria Magdalena

 

        1. S. Maria Magdalena, penitenziaren exenplu izana, S. Lazaroren ta S. Martaren aizpa pintatzendigu ebanjelioak: Emendik atra bear dugu prinzipalena, gañarakoa Autore grabeetaik. Diote izan zela noblea, aberatsa, gastea, galanta, munduari ongi iduritu naia: orgatik, eta buratsorik gabe geldituagatik zebatu ze banidadean dibertitus ta zoratus itsu itsua bide zabal infernurako bidean. Dudarik gabe errateko ematen zue bere galbide ta galmendeas. Ebanjelioak diona da zela ziudadean emasteki bat bekataria. Orai bada zoeielarik zabarturik infernurako burusbera barna ardi galdua; edo dela egin zion oiuren bat Artzai onak, edo dela fixturen bat, naut erran, edo zeren aditu zuen Jesus onaren predikuren bat, edo zeren sentitu zuen biotzean Espiritu sanduaren inspirazioren bat, baratu ze burusberan; beiratu ze; ezaundu ze galtzera zoeiela, segitzen bazue alzina; eta aditurik, konbit zegola Jesus ona bazkaris Simon leprosoaren etxean, arturik ungendu preziososko onzi bat, erreparatu gabe garaiean, konbitan, deustan ere, ara non eldu den, sartu kuartoan, ta guzien alzinean paraturik Jesusen oñetan atzeko aldetik, negarra zeriola bi begietaik abasto, asi ze erregatzen oiñ sandu gaiek, ta igorzitzen buruko biloareki, ta apatzen, ta unjitzen ungenduas. Jesus ona zego geldi beira, nola sendatzen zen kontrizioareki arima, nola garbitzen zen loietik perla bere negarreki: onek segi bere penitenzian; Jesus onak utzi segi zezan: Fariseoa konbidatu zuena zego bere baitan mar mar erraten, balitz au Profeta, jakin lezake nor ta nolakoa den emasteki goi, bekatari baita. Jesus onak ikusirik arren biotza, erran zio, Simon, erran bear dizut gauza bat. Errespondatu zio ark, erran bez, Maestru Jauna. Erraten dio, Bidek zor ziote bati, batak borz eun diru, berzeak berrogei tamar: etzutelaik nondik pagatu, barkatu ziote arrek biei. Nork edo zeñek du maiteago? Errespondatu zue, uste dut ezi arrek, zeñi iago barkatu dion. Ongi juzgatu duzu, dio Jesus onak; eta itzulis emastekiaren alde, erraten dio, ikusteunzu emasteki gau? Ni zure etxera etorri, ta estidazu ur eman oñetara: baña onek erregatutida negarres, ta txukatu biloes. Eztidazu apa eman: baña au ezta atertu apatzen ene oñak. Eztidazu unjitu burua olios: baña onek ungitutu ene oñak ungendus. Orgatik erraten dizut, barkatzen zaizkiola anitz bekatu, zergatik amatu duen anitz. Ezi guti barkatzen zaionak guti amatzen du. Erraten dio emastekiari, barkatzen zaizkizu bekatuak. Maiean zeudenak asi zire erraten beren barnean, nor da au, barkatzen baititu bekatuak ere? Baña Jaun onak despeitu zue Magdalena erraten ziola, zeure fedeak salbatu zaitu: zoaz bakean.

        2. Lanze gontan da ageri eztirela ain beratx bekatariak bekatariendako, nola Jesus ona, bekaturik in etzuena ta etzukena. Ezta ikusi nior ain etsai bekatuaren, ta ain adiskide bekatarien! Joan baze Fariseo garrengana, erranen zio ark, aparta aparta eneganik, bainaiz garbi. Joan ze Jesusengana, ta logratu zue barkazioa. Baña zergatik? Zeggatik ia zegon txoil penaturik bekatues. Jesus onaren Ministroa oroat eztute lotsatzen bekatu anitz ta andiek ainberze, nola pena gutiak, urrikimentu-faltak. Bekatari ongi penatuek dute exenplu ona Magdalenan, konfiatzeko: baña ez bekatari ongi aurkituek bekatueki utzi nai eztuztenek. Jaun dibinoa aski benigno barkatu naia da, baña eztu nior barkatu nai penatu gabe. Orra askok bekatu iago ta andiago iten dute arrek baño: baña zein gutik alako pena ta penitenzia! Ordu gartaik gelditu ze S. Magdalena aldaturik guzis pensamentu, afekto, memoria, ta guziak: Etze ia lenagokoa; berze bat ze. Biotz gura len okupatzen zena banidadean, ia guzia zeuka enpleaturik bere Jangoikoan, segitus bere Mediku soberanoa noranai, enpleatus bere ondasunak Apostoluen ta pobreen sustentuan, ta bera sustentatus Jaun dibinoaren itz bizitzaskoeki.

        3. Bere aizpa Martak errezibitu zue aldi batez Jesus ona bere etxean: an zego Maria Magdalena ere: baña au beti oiñ sandu gaietan, non ain ongi joan zekion lenbiziko aldian. Marta zebila afanaturik prebenitzen bear zirenak: zeñek erran zio Jesus onari, Jauna, eztu kuidadorik, utzi bainau ene aizpa gorrek ni bakarrik lanean emen? Erres ondatu zio, Marta Marta, afanaturik zabiltza anitz itekoetan. Zierto bat bakarrik da bear dena. Mariak eskojitu du parterik obena, zein etzaikon kenduko. Nola erran balio, on da zuk iten duzuna; baña obea iten duena Mariak. Oneki gelditu ze au kontent. Berze aldi batez heri zegolaik beren anaia Lazaro, ta Jesus ona ausente, bi aizpek biali ziote errekaitu gau, Jauna, orrek maite duena heri dago. Jaunak utzi zue il zeien: ta gero joanik arat, ala batak, nola berzeak erran ziote itz gau, Jauna, on egon baze emen, sure anaia etze ilen. Eta ala batai nola berzeai errespondatu ziote biztuko zela: eta biztu zue, ta obiatik atrarazi zue sano ta sendo. Baña notagarri da, ezi beiratus, negarrez zeudela aiek, negar in baizue Jesus onak ere, baita señale andia zioten amorearen. Pasiora urbil zegolaik, konbidatu zute bi aizpek, eta jarririk maian ia, Mariak unjitu zitio onak ungendu prezioso bateki, barratu baize atxona etxe guzia barna. Judas traidoreak murmuratu zue galtzeas ainberze balio zuena: obe zela eman pobreei arren balioa. Etzio au pobreen amorez, ez, baizik kodizias lapurra bekala izateko zer sisatu. Jesus onak orduan ere defendatu zue sanda ziola, zergatik zauzte onen kontra? ezi ongi egina da egin duena eneki, zergatik pobreak beti izanen tuzie emateko limosna, baña ni ez: alzinatu da au unjitzera ene korputza ortzi baño len. Zierto diot, ezi nonnai predika daien ebanjelio gau mundu guzian, erranen ere dela onek egin duena beronen memoriatan. Eta zierto ikusten da kunpliturik profezia gura.

        4. Baña noiz geienik agertu zen S. Magdalenaren amorearen fintasuna Jesus onagana, izan ze pasio-denboran ta ondorean. Akonpañatu zue Ama Birjina penas beterik kalbariora bidean: egon ze an ikusten, aditzen, sentitzen arimaraño tragedia lamentable gura. Zer kongojak, zer agonia, zer pena errua zuen beiratzean Jesus onegia ta ongiegillea ilaraztean manera gartan, nola pondera? nola entenda? Ilik ia Jaun dibinoa jautsi zutelaik gurutzetik paraturik Ama Santisimaren besoetan nola adoratzen zuen! nola apatzen zituen esku oñetako llagak! nola erregatzen zituen bere negarres berriro! pensa bakotxak bere baitan. Ortzi ondoan ere etzeike atzen, etzeike sosega; erosirik ungendu ta aroma preziosoak joan ze igande goiz goizean obiarat argitu gabe, izitzen etzutela ez ilunak, ez bide luzeak, ez soldadoen guardiak, ez Judioen irak ta errabiak. Amore andiak kentzen du beldurra. Ellegaturik ikusi zue gañeko ar-lauza kendurik apart: Itzuli ze laster berria ematera S. Pedrori ta S. Juani: (Joan 20) Ebek joan zire lasterka ikustera: Ikusi zute monumentua utsik, gorputza ez an, baizik mortaxa: ta itzuli zire admirazios beterik. Baña Magdalena geldi an negar ta negar. Beira monumenturat, ta ez ikusteareki itzuli atzerat, ta segi lamentazioan: Berriz ta berriz beiratus ikusi zitue bi Aingiru eder zeudela obiaren goitiko ta beitiko aldean, zeñek erran ziote, emastekia, zergatik dago negarrez? Errespondatu zue, zergatik eraman baitute ene Jauna, ta ezpaitakit non paratu duten. Aingiruek seguratu ziote, erresuzitatu zela, eta biztu. Alaere ezin andik aparta: ezin sosega, naiz ikusirik ta aiturik Aingiruak, ikusi arteo Jauna bera. Itzulirik atzeko alderat ikusi zue txutirik Jesus ona, baña etzue ezaundu; baratzezaia uste zue zela. Erraten dio, emastekia, zergatik zaude negarrez? Zer billatzen duzu? errespondatu zio, Jauna, orrek eraman badu, erran bezada non paratu duen, eta nik eramanen dut. Erraten dio Jesus onak, Maria. Ezaundurik orduan arrek dio, o ene Maestru ona: ta bazoeie apatzera oñak, lengo gisan: baña Jaunak detenituzue, ta manatu zue joateko abisatzera Apostoluak, nola ikusi zuen, ta igan bear zela Jangoiko Aitagana. S. Mateok dio, (c. 28.) zoezilaik Magkalena ta bere lagunak badean laster kontatzera, agertu zekiotela Jesus bera, ta erran, agur, Jangoikoak guarda zaiztela. Eta aiek ellegaturik, ta oñak besarkaturik adoratu zutela. Orduan berak erran ziotela, etzazela izan beldurrik; joan ta kontazoze ene anaiei, doazila Galileara, an ikusiko nautela. Onaraño da diona ebanjelioak S. Maria Magdalenas.

        5. Baña naiz eztion iago, ezta dudarik, sanda gau egon zela presente beira, igan zelaik Jauna zerura, baitare jautsi zelaik Espiritu sandua betetzera bere suas, grazias, ta dono soberanoes, enpleatu zela Jerusalenen egon zen denboran akonpañatzen ta zerbitzatzen Ama Birjina, baitare bisitatzen leku sanduak berritus Jesus onaren memoria pena ta negar amorosoeki. Gero Judio gaixtoek persegitus Kristoren amazale guziak, arrapatu Lazaro, ta bi aizpak, S. Maximino Diszipuloetaik bat, Zelidomo itsu argitu zuena Kristok, Josef Arimatea, Marzela aien neskatoa, ta berze asko Kristio, ta paratu zuzte itsasonzi batean, remorik, belarik, instrumenturik, ta deus gabe, onda zeizen an itsasoan: baña onzia Jangoikoaren probidenzias ellegatu ze Franziako Marsellara; eta an beren exenplu ta itz sandueki, eta milagro andieki konbertitu zute jendea Kristoren federa. S. Lazaro gelditu omen ze Marsellako Obispo: S. Marta konbentu batean anitz donzellaeki: baña S. Magdalena erretiratu omen ze eremu batera, an bakarrik Jangoikoareki bizitzeko orazioan. Ogeita amar urtez diote iraundu zuela an, sustentatus kanpoko belarres, ta zeruko erregaloes. Egunoro diote igaten zutela Aingiruek aditzera zeruko laudarioak, musikak, eta kantuak. Ondorean gastigatu zio S. Maximinori, aurki zeiela elizan bakarrik urbilen igandean. Ala egin zue, ta eman zio sandari komekadura, ta errezibiturik debozio sumoareki amoresko desmaio gozoso batean despeitu zue bere arima Jaunaren eskuetan. Honratzen dute zeruan zerukoek, ta lurrean Kristio on guziek alako sanda, zeñek logra dezaken Jesu Kristoganik edozein grazia. amen.

 

aurrekoa hurrengoa